29. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Gobernu Batzarreko kide berri baten izendapena

Alkatetzaren urtarrilaren 29ko 77/2016 Dekretuaren bidez, ondoko ebazpena eman da:

Legeak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz eta kontuan hartuz Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduak, 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitakoak, xedatzen duela alkateak, burua baita, eta alkateak berak nahi bezala izendaturiko zinegotzi kopuru jakin batek osatzen dutela Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak.

Era berean, ezartzen du zinegotzien kopurua ez dela izanen Udalbatzako kideen legezko kopuruaren herena baino handiagoa, hamarrenekoak kontuan hartu gabe, eta nahierara eta noiznahi kendu ahalko direla kargutik. Beraz, Udal honi bost kide dagozkio.

Ekainaren 17ko 460/2015 zenbakiko Ebazpenaren bidez, Javier Álvarez Montero zinegotzia izendatu zen Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kide.

Erregistroan 366/15 sarrera duen 2016ko urtarrilaren 29ko idazki baten bidez, Javier Álvarez Monterok uko egin zion Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari.

Bigarren lerroaldean azaldutakoa aintzat hartuz,

EBATZI DUT:

1. Javier Álvarez Montero kargugabetzea Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kide izatetik, uko egin baitio.

2. María Carmen Rubalcaba San Pedro zinegotzia udal honetako Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea Javier Álvarez Monteroren ordez.

3. Izendapen horren berri ematea osoko bilkurari, egiten duen lehen saioan.

4. Zuzenean jakinaraz bekio, orobat, izendatuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean, nahiz eta indarra ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen.

Zizur Nagusian, 2016ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1601247