29. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

Tebasko Kontzejuko gimnasioaren funtzionamendu araudia eta barne araubidearen erregelamendua.
Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2015eko ekainaren 30ean egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Tebasko Kontzejuaren gimnasioaren funtzionamendu araudia eta barne araubidearen erregelamendua.

Aplikatzekoa den araudiaren edukiari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua eta horrekin bat heldu direnak), espedientea jendaurrean egon da, behar ziren iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta (2015eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 11koa) eta Kontzejuaren iragarki oholean paratuta, hogeita hamar egunean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta erreklamazio, kexa edo oharrak egiteko.

Jendaurreko epea iragan da alegaziorik gabe; hortaz, aipatutako araudian xedatutakoarekin bat, hasiera bateko erabakia behin betiko bihurtu da, eta xedatu da testu osoa argitaratzea, bidezko diren ondorioetarako.

Tebasen, 2016ko urtarrilaren 19an.–Burua, Juan José García Tirapu.

TEBASKO GIMNASIOAREN BARNE ARAUBIDEAREN ERREGELAMENDUA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Erregelamendu honen xede nagusia da Tebasko Kontzejuaren gimnasioaren instalazioen erabilera arautzea.

Makinen gela eta aldagela hartzen dira gimnasioko instalaziotzat.

Horien barnean sartuko dira, halaber, aipatutako jarduerei loturik eta aurreko paragrafoan azaldu diren instalazioetan kokaturik dauden ondasun higigarriak, instalazioak eta zerbitzuak.

2. artikulua. Instalazio horiek erabiltzen ahalko dituzte, aurreko artikuluan aipatu diren jarduerak praktikatzeko, Tebasko Kontzejuak zehazten dituen baldintzak betetzen dituzten herritarrek.

3. artikulua. Instalazioa erabiltzen ahalko da harentzat aurreikusitako xede diren edo hari dagozkion kirolak praktikatu eta jarduerak egiteko.

4. artikulua. Tebasko Kontzejuak zehaztuko du instalazioa noiz egonen den itxita (mantentze lanak egiteko...) eta zer ordutan irekiko den jendearentzat.

5. artikulua. Gimnasioko instalazioetan kartela paratuko da, Tebasko Kontzejuak onetsia, erabiltzaileak ongi ikusteko moduko tokian, ondokoak azaltzeko:

–Jardueraren ordutegia.

–Funtzionamendurako oinarrizko arauak.

Kontsultatu ahal izateko eskura dagoen tokiren batean utziko da erregelamendu honen ale bat.

6. artikulua. Urteko abonamendua eskuratzen dutenek onartzen eta beren gain hartzen dute barne araubidearen erregelamendu hau, eta, hala behar denean, Tebasko Kontzejuko Batzarrak urte horretarako onesten dituen aldaketak.

7. artikulua. Tebasko Kontzejuak araudi hau alda dezake, hobetze aldera.

II. KAPITULUA

Instalazioak ireki eta ixteko ordutegiak

8. artikulua. Gimnasioa urte osoan egonen da irekia.

8.1. Aurreko puntuan xedatutakoa gorabehera, Tebasko Kontzejuak zehatz dezake zer alditan egonen den itxia, baita jendearentzat irekia egoteko ordutegia ere.

III. KAPITULUA

Abonatuak

9. artikulua. Abonatuak dira Tebasko Kontzejuak urtero onesten dituen prezio publikoak eguneraturik dituzten pertsona guztiak. Sartzeko txartela lortuko dute, ordainketaren frogagiria eman ondoren.

Sartzeko txartela duten abonatuak instalazioetan libreki sartzen ahalko dira, eta, hala behar denean, eskubidea izanen dute antolatzen diren jardueretan finkatzen diren deskontuez baliatzeko.

10. artikulua. Abonatu motak:

10.1. Abonatuen artean sailkapen hau egin da:

ADINA

HERRIKOAK

ERROLDATU GABEAK

Urtekoa

Seihilekoa

Urtekoa

Seihilekoa

16tik 64 urtera bitarte

60 euro

35 euro

100 euro

60 euro

Erretirodunak, pentsiodunak

30 euro

20 euro

50 euro

30 euro

10.2. Tebasko Kontzejuak ezartzen dituen prezio publikoak ordainduko dituzte abonatuek.

10.3. Tebasko Kontzejuan erroldaturik dagoena hartuko da herrikotzat.

10.4. Erretirodunak eta pentsiodunak, edozein adin izanik ere, eta frogagiri ofizial bat aurkezten badute (administrazio publiko batek emana), halakotzat hartuko dira, aplikatu beharreko kuota edo prezio publikoari dagokionez. Halaber, izaera berbera aitortuko zaie ezkontideei, baldin frogatzen badute ez direla lanean ari (informazio hori jasotzen duen osasun txartela aurkeztuz).

10.5. Gimnasioan abonatu nahi duten guztiek ordaindu beharko dituzte finkatutako prezio publikoak, eta Kontzejuaren bulegoetan ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu beharko dute, baita abonatu izaera lortzeko datu pertsonalak ere.

Baja hartzen duen abonatuak ez du eskatzen ahal ordaindutakoa itzultzeko, ezta baja egunetik egoki litzatekeen zatikia ere.

11. artikulua. Abonamenduen prezioa berbera izanen da urte osoan, ordainketa urteko edozein egunetan eginik ere. Sartzeko txartela lortzeko interesa duenak egoki den zenbatekoa ordaindu beharko du, aipatutako prezio publikoen koadroaren arabera, behar den zenbatekoa ordainduz Kontzejuak La Caixan duen kontuan: IBAN ES59 2100 5173 34 2100047898.

Izen-deiturak eta kontzeptu hau adierazi behar dira: Gimnasioko abonamendua.

12. artikulua. Sartzeko txartela galdu, lapurtu edo hondatuz gero, horren berri eman beharko zaio segituan instalazioak kudeatzen dituen entitateari edo Kontzejuari.

13. artikulua. Sartzeko txartela galdu, lapurtu edo hondatuz gero, abonatuak ematen zaion txartel berria ordaindu beharko du. Lapurretaren kasuan, egindako salaketa aurkeztu beharko da, txartelak kosturik ez izateko.

14. artikulua. Sartzeko txartela pertsonala eta besterenezina da. Bertze inork erabiltzen badu, zehapena etorriko da.

15. artikulua. Abonatuek honako eskubide hauek dituzte:

15.1. Instalazioetan libreki sartzea, sartzeko txartela erakutsita, gimnasioa irekia dagoen orduetan.

15.2. Instalazioak erabili ahal izatea, Tebasko Kontzejuak onesten duen araudiari jarraituz.

15.3. Tebasko Kontzejuak kasu bakoitzean onesten dituen deskontuez baliatzea.

15.5. Egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak eta iradokizunak egitea instalazioen funtzionamenduaren gainean.

16. artikulua. Abonatuak beharturik daude aurreraxeago erabiltzaileentzat, oro har, ezartzen diren obligazioak betetzera.

IV. KAPITULUA

Instalazioen erabileraren gaineko araudia

17. artikulua. Erabiltzaileen betebeharrak.

17.1. Instalazioak eta zerbitzuak egoki eta zuzen erabiltzea.

Gimnasiora sartzen diren guztiek behar diren neurriak hartuko dituzte behar bezala erabiltzeko makinak, bizikleta estatikoak, etab., eta Kontzejuari adieraziko diote baldin zerbait hondatua badago edo gaizki badabil, konpontzeko egoki diren neurriak hartzeko.

17.2. Gainerako abonatu edo erabiltzaileengana behar den errespetua gordetzea, elkarrekiko harremanetarako behar den jokabidea izanez.

17.3. Ezarritako kuotak garaiz ordaintzea.

17.4. Onartu eta betetzea instalazioen erabilerari buruz ematen diren arau eta argibide guztiak.

17.5. Tebasko Kontzejuak ezartzen dituen zehapenak betetzea.

17.6. 18 urtetik gorakoak (18 barne) sar daitezke gimnasioan. 16 urtetik (16 barne) 18 urterako (18 kanpo) adingabeek gurasoen baimena beharko dute, edo horien kargura dagoen pertsonarena.

17.7. Instalazioen barrenean, pertsona helduek arduratu beharko dute beren ardurapean dituzten adingabeen segurtasunaz.

17.8. Adin nagusiko erabiltzaileen ardura da beren karguko adingabeen jokabidea, eta erantzun beharko dute, baldin eta beren ardurapean dituzten adingabeek erregelamendu honetako arauak betetzen ez badituzte edo bertan zehazturiko arau-hausteak egiten badituzte.

17.9. Erabiltzaileek onartu beharko dituzte instalazioetan gertatzen diren objektu pertsonalen galerak, baldin eta desagertu edo hondatzen badira.

17.10. Instalazioen erabiltzaileek zehatz-mehatz bete beharko dute ezarritako ordutegia, aitzinetik kalkulatuz zenbat denbora egin beharko duten dutxatzen eta aldageletan, ixteko ordua inola ere ez gainditzeko.

17.11. Erabiltzaileek erantzun beharko dute, baldin eta instalazioetan egiten duten denboran asmo txar edo zabarkeriaz kalte edo galerarik eragiten badute instalazioetan edo hirugarrenengan.

17.12. Instalazioetan ez da animaliarik sartuko.

18. artikulua. Makinen gela eta aldagela.

18.1. Erabiltzaileek lagunduko dute instalazioak eta makinak garbi egon daitezen, horretarako dauden zaborrontziak eta papera erabiliz.

18.2. Ezin izanen da erre.

18.3. Erabiltzaileek altzari guztiak errespetatu eta zaindu beharko dituzte.

18.4. Erabiltzaileek errespetatuko dituzte instalazioko funtzionamendu orduak.

18.5. Erabiltzaileek behar diren jokabidea eta egokitasuna agertu beharko dute, gainerako erabiltzaileak errespetatu behar baitituzte, hala jendetasunean nola kiroltasunean.

18.6. Higienea dela-eta, txankletak erabili beharko dira aldageletan eta dutxen aldean.

18.7. Instalazio hauek erabili nahi dituzten guztiek behar den abonamendua eta sartzeko txartela izanen dituzte.

18.8. Kirol eremu horretara sartzeko, nahitaezkoa izanen da kirolerako arropa eta oinetako egokiak janztea. Arau hau betetzen ez duten erabiltzaileei kirol eremu horretara sartzea ukatzen ahalko zaie.

18.9. Gimnasiora sartzen diren guztiek behar diren neurriak hartuko dituzte behar bezala erabiltzeko makinak, bizikleta estatikoak, etab., eta Kontzejuari adieraziko diote baldin zerbait hondatua badago edo gaizki badabil, konpontzeko egoki diren neurriak hartzeko.

18.10. Instalazioek ongi funtziona dezatela zainduko dute Tebasko Kontzejuak horretarako kontratatutako edo izendatutako langileek, baita araubide honetako arauak bete daitezela ere, eta egoki jotzen dituzten gorabehera guztien berri emanen zaizkio Kontzejuari. Horien jarraibideak nahitaez bete beharrekoak izanen dira.

V. KAPITULUA

Zehapenak

19. artikulua. Hutsegite arin, larri edo oso larriek zehapena ekarriko dute.

19.1. Honako hauek dira hutsegite arinak:

–Instalazioko erabiltzaileei eragozpenak sortzea.

–Gimnasioaren barnean erretzea.

–Gimnasioaren barnean jatea.

Hutsegite arinek Kontzejuko langileen ohartarazpena ekarriko dute. Hutsegitea errepikatuz gero, Kontzejuak erabaki beharreko zehapena ezarriko da.

19.2. Honako hauek dira hutsegite larriak:

–Bi hutsegite arin edo gehiago behin eta berriz egitea.

–Gimnasioko altzariak hondatzea edo haustea.

–Gimnasiora sartzea 18 urte izan gabe, gurasoen edo arduradunaren baimenik gabe, 16 urtetik (16 barne) 18 urterako adingabeen kasuan, edo 16 urtetik beherakoak, arduradunak lagundu gabe.

–Gimnasioaren ardura duten langileen jarraibideei kasurik ez egitea behin eta berriz.

–Abonatuaren sartzeko txartela erabiltzea titularra ez den beste norbait sar dadin. (Kasu honetan, ez bada jakinarazi abonatuaren sartzeko txartelaren galera, titularrari aplikatuko zaio zehapena).

Hutsegite larriak zehatzeko, abonatuaren sartzeko txartela kenduko da, Kontzejuak egoki jotzen duen aldirako.

19.3. Honako hauek dira hutsegite oso larriak:

–Bi hutsegite larri edo gehiago behin eta berriz egitea.

–Altzariak hondatzea edo haustea eta konpontzeko edo ordezteko zenbatekoa ez ordaintzea.

–Instalazioetan, aldageletan, makinetan, etab., zerbait lapurtzeko edo zerbaitez jabetzeko saiakera egitea.

Hutsegite oso larriak zehatzeko, abonatua gimnasiotik kanporatuko da behin betiko, eta sarrera debekatuko zaio.

Tebasko Kontzejuak sarrera debekatzen ahalko die arau hauek hausten dituztenei behin eta berriz, eta, halakoetan, arau-hausleak ez du eskubiderik izanen ordaindutakoa itzul dakion.

VI. KAPITULUA

Osasun eta segurtasun arloetako neurriak

20. artikulua. Instalazioetan jarritako karteletan azaltzen diren jarraibideak bete beharko dituzte erabiltzaileek, osasun arloaz, jokabideez, arriskuen prebentzioaz eta eskubide eta betebeharrez, besteak beste.

VII. KAPITULUA

Erregelamendu honetako xedapenak

21. artikulua. Tebasko Kontzejuaren esku gelditzen dira Erregelamendu honen interpretazioa eta aplikazioa. Zerbitzuaren kudeaketaz arduratzen den pertsona edo entitatea Kontzejuak eskuordeturik arituko da xedapenak interpretatu eta aplikatzeko eginkizunetan, eta konponbiderik zuzenena bilatuko du instalazioen eguneroko erabileran sortzen diren arazoetan.

22. artikulua. Tebasko Kontzejuari dagokio behar diren arauak ematea gimnasioa ongi ibili dadin, araubide honetan jaso gabeko egoerak izaten direnean.

TEBASKO GIMNASIOKO FUNTZIONAMENDURAKO ARAUAK

1.–Tebasko gimnasioa irekirik egonen da urteko egun guztietan, salbu Kontzejuak esaten dituenetan, ezinbesteko arrazoiengatik (matxurak konpontzea, garbiketa orokorra, jaiegun inportanteak, Eguberri gaua, Eguberri, Urtezahar gaua, Urteberri).

2.–Ordutegia: Sartzeko ordutegia 7:00etatik 22:00etara izanen da.

3.–Ekipamendua: gimnasioaren erabiltzaileek kirol jantzi eta arropa egokiak ibili beharko dituzte uneoro.

4.–Makinak erabiltzeko denbora: ez da aldez aurreko erreserbarik eginen. Makinak okupaturik baleude eta beste erabiltzaile batzuk zain, erabiltzaile bakoitzak 30 minutu emanen ditu makina bakoitzean.

5.–Sartzeko txartelak: gimnasioaren erabiltzaile guztiek zaindu beharko dute gimnasioa ongi eta seguru erabiltzen dela, mantentze-egoera onean, eta alde egitean ateak ongi itxi direla.

Gimnasioaren erabiltzaile bakoitza sartzeko txartel baten titular izanen da, eta hura ongi erabiltzearen ardura izanen du.

Txartel pertsonal eta besterenezina izanen da, eta debekaturik dago hirugarrenei uztea.

Erabiltzaile edo abonatu izaera frogatzen duen sartzeko txartela galdu, lapurtu edo hondatuz gero, horren berri eman beharko zaio segituan instalazioak kudeatzen dituen entitateari edo Tebasko Kontzejuari.

Sartzeko txartela galdu, lapurtu edo hondatuz gero, abonatuak ematen zaion txartel berria ordaindu beharko du. Lapurretaren kasuan, egindako salaketa aurkeztu beharko da, txartelak kosturik ez izateko.

6.–Erabilerako arau orokorrak: makinak eta materialak ongi erabiliko dira beti, eta funtzionamenduaz zalantzarik izanez gero monitoreari edo arduradunari galdetuko zaio beti, eta zerbait hondatua ikusiz gero ere abisatu eginen zaio.

Girotzeko musikaren bolumena egokia izanen da. Norberak bere musika eraman dezake, entzungailuekin, gainerakoak bakean uzteko.

Gimnasioan ez dago jaterik inola ere. Botil bat ur edo edari isotonikoak eraman daitezke, eta kontu izan behar da lurrera ez isurtzeko.

Instalazioek ongi funtziona dezatela zainduko dute Tebasko Kontzejuak horretarako kontratatutako edo izendatutako langileek, baita arau hauek bete daitezela ere, eta egoki jotzen dituzten gorabehera guztien berri emanen zaio Kontzejuari. Horien jarraibideak nahitaez bete beharrekoak izanen dira.

Animaliak ezin dira esparrura sartu.

7.–Higienea: erabiltzaile bakoitzak garbitu beharko du makinan zikindutako zatia, dela izerdiz, eskuez, oinetakoez, etab. Horretarako, papera, ura, zaborrontziak, etab. izanen dira.

8.–Prezioak: arau hauen eranskinean agertzen dira Tebasko gimnasioa eta bertako makinak eta materiala erabiltzeagatiko prezio publikoak.

Erretirodunak eta pentsiodunak, edozein adin izanik ere, eta frogagiri ofizial bat aurkezten badute (administrazio publiko batek emana), halakotzat hartuko dira, aplikatu beharreko prezio publikoari dagokionez. Halaber, izaera berbera aitortuko zaie ezkontideei, baldin frogatzen badute ez direla lanean ari (informazio hori jasotzen duen osasun txartela aurkeztuz).

9.–Erabiltzaileek erantzun beharko dute, baldin eta instalazioetan egiten duten denboran asmo txar edo zabarkeriaz kalte edo galerarik eragiten badute instalazioetan edo hirugarrenengan.

10.–Tebasko Kontzejuko Batzarrak sarrera debekatzen ahalko die arau hauek hausten dituztenei behin eta berriz, eta, halakoetan, arau-hausleak ez du eskubiderik izanen ordaindutakoa itzul dakion.

11.–Tebasko Kontzejuak beretako gordetzen du iruditzen zaizkion arauak edo baldintzak erantsi, kendu edo aldatzea, Kontzejuaren kiroldegiak hobeki funtziona dezan, denona baita.

Eranskina: gimnasioko abonamenduen koadroa

ADINA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

Urtekoa

Seihilekoa

Urtekoa

Seihilekoa

16tik 64 urtera bitarte

60 euro

35 euro

100 euro

60 euro

Erretirodunak/pentsiodunak

30 euro

20 euro

50 euro

30 euro

Ordainketa egiteko, adierazitako prezio publikoa ordaindu beharko da Tebasko Kontzejuaren kontu zenbakian: 2100 5173 34 2100047898 (La Caixa).

Era berean, izen-deiturak eta kontzeptu hau adierazi behar dira: “Gimnasioko abonamendua, 2015”.

Ordainketaren frogagiria behin Kontzejuaren egoitzan eman ondoren luzatuko da sartzeko txartela. Horrekin zuzenean eta nahi denean sar daiteke gimnasiora. Txartel hau pertsonala eta besterenezina da.

Iragarkiaren kodea: L1600719