29. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

2016ko prezio publikoen aldaketa. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2016ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2016an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira 2016rako aipatutako prezio publikoak.

San Adrianen, 2016ko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1601193