29. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

10, 11, 12 eta 13. aldaketak 2015eko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren aldaketak 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:

10/2015 aldaketa aurrekontuan, diru-sarreren bidez kreditua sortzeko; zenbateko osoa: 43.560 euro.

11/2015 aldaketa aurrekontuan, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 4.447,82 euro.

12/2015 aldaketa aurrekontuan, kreditu-transferentzia egiteko; zenbateko osoa: 61.700,00 euro.

13/2015 aldaketa aurrekontuan, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 366,69 euro.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Faltzesen, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1601175