29. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

Ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko. Behin betiko onespena

Esprontzedako Udalak, 2015eko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Esprontzedadko Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko udal ordenantza (2015eko 250. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Esprontzedan, 2016ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Ángel María Fernández Azpilicueta.

ORDENANTZA, ESPRONTZEDAKO UDALEAN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren xedea da pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten edozein erabilerari ere.

Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek betebehar edo neurri batzuk bete beharko dituzte. Horiek DBLOan arauturik daude, baita 1720/2007 Errege Dekretuan ere.

Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Esprontzedako Udalak.

Fitxategi horiek datuen babesaren arloko legediari egokitu beharrak ekarri du ordenantza honen onespena.

Lehenengoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

1.–Katastroa:

–Xede eta erabilera aurreikusiak: katastroa mantentzea: kontsulta eta ziurtagiriak ematea. Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskriturak entregatzean, edo notariotzek, eskrituren zerrenden berri ematean.

–Norbanako edo talde ukituak: katastroko ondasunen titularrak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa eta DIGIT.

–Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua), herriaren defendatzaileari, Gizarte Segurantzaren erakundeei, beste toki entitateei, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuei, Estatuko Administrazio Orokorrari, Comptos Ganberari, epaile eta epaitegiei, 12/2006 Foru Lege horren 43 eta 44. artikuluetan araututakoari jarraikiz.

–Organo arduraduna: Esprontzedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Esprontzedako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

2.–Zirkulazioa.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: ibilgailuen errolda mantentzeko lanak eta zirkulazio zergaren diru-bilketa.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak Trafiko Zuzendaritza Nagusitik etortzen dira, datu automatizatuak igortzen baititu; gestorietatik ere etortzen dira, posta arruntaren bidez.

–Pertsona edo talde ukituak: udalerrian erregistratutako ibilgailuen titularrak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.

–Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eta Gizarte Segurantzako organismoei, aldez aurretik eskatuta.

–Organo arduraduna: Esprontzedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Esprontzedako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

3.–Aurrekontuaren kontabilitatea:

–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalarekin harreman ekonomiko eta fiskalak izan dituzten horien datu pertsonalak bildu eta altxatzea. Aurrekontuen kontabilitatea eramateko erabiliko dira datuak.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, kontabilitateko dokumentu egokiaren bidez.

–Norbanako edo talde ukituak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harremana duten hirugarrenak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa/IFZa, telefonoa.
  • Ondasun edo zerbitzuen eskualdaketen datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta Comptos Ganberari.

–Organo arduraduna: Esprontzedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Esprontzedako Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

4.–JEZ:

–Xede eta erabilera aurreikusiak: JEZa ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga idatziz jasotzeko, kobratzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek emanen dituzte, behar den inprimakiaren bidez.

–Norbanako eta talde ukituak: JEZa ordaindu behar duten enpresetako profesional, titular edo ordezkarien datu pertsonalak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NANa/IFZ.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Bestelako datuak: alta eta baja datak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.

–Organo arduraduna: Esprontzedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Esprontzedako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

5.–Lizentziak, baimenak eta kontzesioak.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: lizentziak, baimenak eta kontzesioak eskatzen dituztenen datuak biltzea. Obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduerarako lizentziak eta Administrazioaren beste baimen eta kontzesio batzuk kudeatu eta kontrolatzea, eta horiei dagozkien tasak edo zergak kobratzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, behar den eskaeraren bidez eta dagozkien dokumentuak aurkeztuta.

–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NANa/IFZ.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.

–Organo arduraduna: Esprontzedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Esprontzedako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

6.–Biztanleen errolda.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: biztanleen erroldako datu pertsonalak biltzea eta eguneratzea. Datuak eguneratzeko, ziurtagiriak luzatzeko eta estatistikak prestatzeko erabiliko da.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte datuak, erroldan sartzeko edo bertako datuak aldatzeko inprimakien bidez.

–Norbanako edo talde ukituak: Esprontzedako Udalerriko biztanleak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa/IFZ, telefonoa, pasaportea, egoitza-txartela.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Ikasketa eta lanbide datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioa: Estatistikako Institutu Nazionalari, Nafarroako Gobernuari, bestelako toki korporazioei eta Segurtasun Indar eta Kidegoei.

–Organo arduraduna: Esprontzedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Esprontzedako Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

7.–Langileak:

–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udaleko langileen datu pertsonalak biltzea. Langileriaren kudeaketarako erabiliko da: kontratuak, nominak, aseguruak, senda-agiriak eta ezgai-agiriak eta laneko arriskuen prebentzioa.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek berek emanen dituzte, ahoz edo ziurtagiriak aurkeztuz.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: Esprontzedako Udalaren zerbitzuko langileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, telefonoa, sinadura.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.
  • Osasun arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeei, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, Nafarroako Gobernuari, aseguru-etxeei, prebentzioko kanpo zerbitzuari.

–Organo arduraduna: Esprontzedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Esprontzedako Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

8.–Gainbalioak:

–Xede eta erabilera aurreikusiak: gainbalioaren gaineko zerga ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Zerga hori kobratzeko erabiliko da.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: zerga ordaindu beharra dakarren kontratuaren egileek eta notaritzek emanen dituzte.

–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: zerga hau ordaintzera beharturik dauden subjektuak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa/IFZ.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Esprontzedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Esprontzedako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

9.–Sarrera-irteeren erregistroa:

–Xede eta erabilera aurreikusiak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: postazko harremanez arduratzen diren langileek eta interesdunek berek emanen dituzte, eskaeren bidez, agiriak eskura emanez, postaz...

–Norbanako edo talde ukituak: Udalera idazki bidez jotzen dutenak eta jakinarazpen ofizialen hartzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Esprontzedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Esprontzedako Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

10.–Interesen erregistroa:

–Xede eta erabilera aurreikusiak: interesen erregistroa eratu eta kontrolatzea, indarra duen legeriari jarraikiz.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dizkiote Udaleko idazkariari.

–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Esprontzedako Udalbatzako kideak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendu sistema: paperezko euskarrian.

–Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenak.

–Organo arduraduna: Esprontzedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Esprontzedako Udaleko Idazkaritza.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

11.–Bikote egonkorren erregistroa.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: ezkondu gabeko bikote egonkor gisa inskribatzeko interesa dutenen datu pertsonalak biltzea. Elkartzea gauzatu dela idatziz jasotzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, erregistroan izena emateko eskatzeko agertzen direnean.

–Norbanako edo talde ukituak: ezkondu gabeko bikote egonkorrak, Esprontzedako Udalean erregistratuta daudenak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Bestelako datuak: elkarbizitza hasi zen eguna eta izena eman zen eguna.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendu sistema: paperezko euskarrian.

–Datuen komunikazioa: ez da eginen, salbu eta elkartzeko kideetako edonork edo epaile eta epaitegiek eskatuta egiten diren ziurtagiriak.

–Organo arduraduna: Esprontzedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Esprontzedako Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

12.–Herrilurrak.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: Esprontzedako Udalaren herrilurren aprobetxamenduen gaineko esleipena, mantentzea eta diru-bilketa.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: esleipenean interesaturik daudenek berek ematen dituzte datuak, onuradun izateko behar diren baldintzen ziurtagiriak aurkezturik.

–Pertsona edo talde ukituak: herrilurren aprobetxamenduen onuradunak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Esprontzedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Esprontzedako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

13.–Harremanak:

–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalarekin harremana izan dezaketen guztiekiko komunikazioa bideratzea, administrazio zereginak erraztea, tramiteak egitea eta herritarrei arreta ematea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte, ahoz, e-mail bidez, edo datuak biltzeko inprimaki baten bidez, eta fitxategian erregistratuko dira lehen aipatu xedeekin.

–Norbanako edo talde ukituak: harremanetako pertsonak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta arrunteko helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoak eta faxa.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Fitxategiari emandako segurtasun maila: oinarrizkoa.

–Organo arduraduna: Esprontzedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Esprontzedako Udala.

14.–Aparkatzeko txartelak.

–Helburua eta erabilera aurreikusiak: desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak emateko kudeaketa.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, eskabide baten bidez eta eskatzen den dokumentazioa hari erantsita eskaera egitean.

–Norbanako edo talde ukituak: baliaezintasun iraunkorra duten gidariak eta haien zaintzaileak edo haiekin bizi diren ahaideak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura, irudia.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Osasun arloko datuak.

–Tratamendu sistema: paperezko euskarrian.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Esprontzedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Esprontzedako Udala.

–Segurtasun maila: handia.

15.–Instalazioak erabiltzea:

–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalaren kirol instalazioen abonatuen kontrola. Tasen kobrantza.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, edo eskaera bidez.

–Norbanako edo talde ukituak: abonatuak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, sinadura.

–Tratamendurako erabilitako sistema: papera.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Esprontzedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Esprontzedako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

Bigarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea aipatu fitxategiak sor daitezela, eta sortutakoak Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan inskriba daitezela.

Iragarkiaren kodea: L1601079