29. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Burlatako udal esparruan euskararen erabilera
eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren II. eranskinean, “Hizkuntza eskakizunak zehaztea” izeneko atalari dagokionez. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Burlatako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren II. eranskinean, “Hizkuntza eskakizunak zehaztea” izeneko atalari dagokionez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren II. eranskineko aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2016ko urtarrilaren 29an.–Jarduneko alkatea, Fermín Tarragona Castro.

Iragarkiaren kodea: L1601191