28. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Burlatako udalerriko aisialdiko biltoki iraunkor zein aldi baterakoak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Burlatako udalerriko aisialdiko biltoki iraunkor zein aldi baterakoak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betikoz onetsirik geldituko da Burlatako udalerriko aisialdiko biltoki iraunkor zein aldi baterakoak arautzen dituen udal ordenantzan egin aldaketa, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2016ko urtarrilaren 29an.–Jarduneko alkatea, Fermín Tarragona Castro.

Iragarkiaren kodea: L1601171