28. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udal ordenantza, Burlatako udal mugapean jarduera sailkatuak, lanak eta mota guztietako jarduerak abian jarri aurretik jakinarazpena eta erantzukizuneko aitorpena egiteko prozedura arautzen duena. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Burlatako udal mugapean jarduera sailkatuak, lanak eta mota guztietako jarduerak abian jarri aurretik jakinarazpena eta erantzukizuneko aitorpena egiteko prozedura arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsiko da Burlatako udal mugapean jarduera sailkatuak, lanak eta mota guztietako jarduerak abian jarri aurretik jakinarazpena eta erantzukizuneko aitorpena egiteko prozedura arautzen duen udal ordenantza, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2016ko urtarrilaren 29an.–Jarduneko alkatea, Fermín Tarragona Castro.

Iragarkiaren kodea: L1601169