28. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2016rako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak.
Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2015eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016rako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak. Horrek aldaketa dakar hainbat ordenantza fiskaletan. 2015eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, tasa, prezio publiko eta zerga-tasak behin betiko onetsi dira, baita dagozkien ordenantzak ere.

Berriobeitin, 2016ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.

ERANSKINA

a) Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,1810.

b) 18. zenbakiko ordenantza fiskala, kultura arloko ikuskizunak:

–Haurren sarrerak (5 urtetik beheitikoak):

  • 4,00 euro aitzinetik.
  • 5,00 euro txarteldegian.

–Helduen sarrerak:

  • 6,00 euro aitzinetik.
  • 7,00 euro txarteldegian.

c) Desgaitasuna duten pertsonek aparkatzeko ordenantza:

–Txartela ematea 6,05 euro.

Iragarkiaren kodea: L1601167