28. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

baztan

Aldaketa 2015eko plantilla organikoan (arkitekto teknikoa).
Behin betiko onespena

Hasiera batean onetsi zen 2015eko plantilla organikoko aldaketa, 2015eko azaroaren 26ko osoko bilkura arruntean, eta 2015eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abenduaren 15ean, eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoarekin bat, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, bidezkoa da hura behin betiko onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Baztanen, 2016ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

ALDAKETA 2015EKO PLANTILLA ORGANIKOAN

Lanpostua: Arkitekto teknikoa. Araubide juridikoa: Funtzionarioa. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: OL. Maila: B. Lanpostuko osagarria: %6,73. Bateraezin-tasuna: %35. Ahozko eta idatzizko hizkuntz gaitasuna: C1.

Iragarkiaren kodea: L1601166