28. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten:

Sustatzailea: Nilsa. Jarduera: Urederra ibaiaren behealdean hondakin urak tratatzea: hondakin uren araztegia Larrionen. Tokia: Larrion. Larriongo 4. poligonoko 255., 242., 238., 239., eta 355.etik 359.era arteko lurzatiak.

Amillaon, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1601181