28. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskalak 2016. urterako. Behin betiko onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2015eko azaroaren 20an egin batzar orokor arruntean, bertzeak bertze, erabaki zuen hasiera batean onestea Uraren ziklo integralaren zerbitzuari eta Hiri hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuari dagozkien 2016rako ordenantza fiskalak.

Erabaki hori 2015eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n. Jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean entitatearen Idazkaritzan, eta inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan ezarritakoaren arabera, behin betikoz onetsirik gelditu dira eta bidezkoa da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lizarran, 2016ko urtarrilaren 21ean.–Mankomunitateko burua, M.ª Victoria Sevilla Marzo.

ORDENANTZA FISKALA, JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEAK UR BANAKETA ETA SANEAMENDUA EMATEKO ETA ZERBITZU EGITEKO 2016KO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua.

Ordenantza fiskal hau Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat ezarri da.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua.

Ordenantza honen xede diren tasak edateko uraren hornidura eta uren saneamenduaren zerbitzuan oinarritzen dira, baita horrekin zerikusia duten gainerako zerbitzuetan ere.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 10.c artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua.

Jurramendiko Mankomunitatea osatzen duten udalerri eta kontzejuen mugapeko lurralde guztian aplikatuko da ordenantza hau, baldin eta Uraren ziklo integralaren kudeaketaren eskumenak hari eskualdatu badizkiote.

Aipatutako lur eremuez gain, ordenantza hau aplikatuko zaie Mankomunitateak egin eta ordenantza honek arautzen dituen zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiei, zerbitzua non egiten den kontuan hartu gabe.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua.

Ezartzen diren tasetarako ondotik aipatzen diren inguruabarrek dakarte zergapeko egintza:

a) Edateko uraren hornidura zerbitzua eskura izatea eta mantentzea, hau da, hornidura zer lekutarako kontratatu zen, edateko ura berehala hantxe izateko aukera.

b) Saneamenduaren zerbitzua eskura izatea eta mantentzea, hau da, hornitutako leku batean hondakin edo soberakin urak berehala husteko aukera, Mankomunitatearen saneamendu sarearen bitartez.

Saneamenduko zerbitzua eskura izanik, hargune bat baino gehiago duten finketan, hondakin urak husteko zenbat hargune dauden bada hainbat zergagai sortuko dira.

c) Mankomunitateak edateko ematen duen ura erabili eta eskura izatea. Tasa hau hartutako uraren erabileren edo xedeen arabera aldatuko da.

Tasa horrek errekargu berezien ezarpena ekarri ahalko du:

a.–Gainpresio edo bulkada errekargua:

Errekargu hori aplikatuko zaie hornidura zerbitzua egonkortasunez, erregulartasunez eta presio egokiarekin emateko instalazio publikoetan ponpa gehigarriak behar dituzten erabiltzaileei, haien finkak biltontzi erregulatzailea baino kota altuagoan daudelako edo harekiko altuera ez delako nahikoa presio egokia bermatu ahal izateko.

d) Edateko urez hornitzeko zerbitzuan sarrera ematea. Horren barrenean daude eskatutako emaria jasotzeko instalazio egokiak aurretiaz dituen leku bati edateko ur horniduraren zerbitzua ematen hasteko kontratu jarduketa guztiak, administratiboak zein materialak. Egitate horren barrenean honelako aldaketak izaten ahal dira:

d.1.–Mugarik gabeko eperako eskatutako hornidura.

d.2.–Epe zehatz baterako eskatutako hornidura.

d.3.–Noizean behin eta puntualki eskatutako hornidura (gehienez ere 15 egun).

e) Horniduraren baldintzen aldaketa. Egitate honen barrenean daude lehenagotik altan dagoen hornidura baten baldintzak aldatzeko behar diren kontratu jarduketa guztiak, administratiboak zein materialak. Egitate horren barrenean honelako aldaketak izaten ahal dira:

e.1.–Eskatutako emariaren aldaketa. Ondorioz, neurri handiagoko kontagailuaren ordez txikiagoa jarriko da edo alderantziz.

e.2.–Horniduraren titulartasunaren aldaketa, dohaineko eskualdeketengatik, edo jabekidetza edo irabazpidezko sozietatea desegiteagatik.

e.3.–Horniduraren titulartasunaren aldaketa, erabiltzailearen Erregelamenduan aurreikusitako edozein arrazoirengatik, aurreko atalean adierazten ez bada ere.

f) Edateko uraren eta saneamenduko uraren zerbitzurako hargunea edo lotunea egitea.

Eskatzailearen kontura izanen da hargunea egitea eta haren kostua. Mankomunitateak ematen duen zerbitzua, tasa honen zergapeko egintza sortzen duena, hauxe izanen da: hargunea egiteko gainbegiratze teknikoa eta etxebizitzek zein lokalek zerbitzua izateko Mankomunitateak inbertsio orokorretan egin beharreko konpentsazioa.

g) Hondatutako kontagailuak konpontzea, erabiltzailearen kontura. Horren barrenean daude erabiltzailearena den kontagailu hondatua jaso, konpondu eta berriz jartzeko egin beharreko jarduketak.

h) Erabiltzaileak eskatutako ikuskatze lanak. Horren barrenean daude Mankomunitateak, abonatuak hala eskatuta, egin beharreko ikuskatze lan guztiak, hala nola kontagailuen funtzionamendua egiaztatzea, kontagailuen irakurketak, ustez oker egindakoak eta gisako jarduketak, ikuskatu ondotik egiaztatzen bada erabiltzaileak ez duela behar bezainbat arrazoirik izan ikuskatze lana eskatzeko.

i) Mantentze lanetako taldeek edo administrazio edo obretako langileek egindako joan-etorriak, honako kasu hauetan:

i.1.–Joan-etorria egiten denean erabiltzaile batek hala eskatuta, partikularraren instalazioari dagozkion matxurak konpontzeko.

i.2.–Interesdunaren eskaerak sortua denean, sare orokorretik hornidura mozteko, instalazio partikularretan obrak edo konponketak egiteko xedeaz.

i.3.–Interesdunak eskatuta edo ofizioz egiten denean, erabiltzaile bati hornidura mozteko, Mankomunitatearekiko beharkizunak ez betetzeagatik.

j) Zerbitzuaren erregelamenduan eta ordenantza teknikoetan ezarritako arauak betetzen ote diren frogatzeko ikuskatze lanak, horiek urratzen direnean.

k) Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarea eskura izatea eta mantentzea, hau da, instalazio horien bitartez ur hornidura berehala izateko aukera:

k.1.–Noizbehinka edo modu puntualean eskura izatea.

k.2.–Aldian-aldian eskura izatea:

–Lau hilabetez.

–Urtebetean.

l) Uraren egiazko kontsumoa, Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarearen bitartez.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

5. artikulua.

Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera beharturik diren subjektu pasiboen izaera izanen dute, zergadun gisa, pertsona fisikoek eta juridikoek, eta entitateek, baldin eta zergapeko egintza izaten ahal diren unitate ekonomiko edo ondare banatua osatzen badute, nahiz eta izaera juridikorik ez izan; betiere, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jarduketen onura erreal edo potentzialak jasotzen badituzte edo ukitzen badituzte.

1. Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) a), b), c) eta i-3) ataletan ezarritako tasetarako, abonamendu polizaren edo lotunearen titular gisa agertzen den erabiltzailea.

b) d), e), f), g), h), i-1) eta i-2), k-1), k-2) eta l) ataletan ezarritako tasetarako, zerbitzuaren eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) j) atalak aipatzen dituen jarduketetarako, arau-haustea egin edo horren onura ateratzen duen pertsona natural edo juridikoak izanen du ordaindu beharra.

2. 2/95 Foru Legearen 104. artikuluari jarraikiz, zerbitzuaren xedeko finka edo higiezinen jabeak dira zergadunaren ordezkoak. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.

Arrazoi bategatik edo besteagatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Ordaintzeko borondatezko epea amaituta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira.

Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua.

4. artikuluko zerrendan aipatutako zergapeko egintzetan hauek dira bakoitzaren karga-oinarriak:

a) 4. artikuluaren a) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, edateko uraren hodietan paratutako kontagailuaren diametroa.

b) 4. artikuluaren b) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: saneatutako lekuak aldi berean Mankomunitatearen edateko uraren hornidura badu, edateko uraren hodietan jarritako kontagailuaren diametroa izanen da zergapeko egintza.

Saneamenduko zerbitzua eskura izanik, hargune bat baino gehiago duten finketan, hargune bakoitzari bereiz aplikatuko zaio zerga-oinarria.

c) 4. artikuluaren c) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako uraren metro kubikoen kopurua, kontagailuaren bidez neurtua edo, kontagailurik ez bada edo hondaturik badago, aurreko bi urteetan kontagailuak erregistratutako datuak estrapolatuz neurtu eta zenbatespena eginez.

Aitzinetik aipatu zenbatespena egiten ahal ez bada estrapolaziorako behar diren datuen faltagatik, arlo horretan indarra duen legeriak ezarritako prozeduren bidez kalkulatuko dira metro kubiko kontsumituak.

d) 4. artikuluaren d) atalean ezarritako zergapeko egintzarako:

d.1.–Behin betiko altaren kuota, jarri beharreko kontagailuren diametroaren araberakoa.

d.2.–Behin-behineko altaren kuota.

Behin-behineko kuota, lau hilean behingoa.

d.3.–Altagatik eta aldi bategatik kuota bakarra (hazbetearen ¾-ko hodia izanen da hargunearen muga).

e) 4. artikuluaren e) atalean ezarritako zergapeko egintzetarako:

e.1.–Kontagailua aldatzea.

Dagokion altaren kuotaren zenbatekoaren aldea.

e.2.–Behar diren lanen kostua.

e.3.–Zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

f) 4. artikuluaren f) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: etxebizitza edo lokal bakoitza hornidura edo saneamendu zerbitzuari lotzeko kuota, banaka erabili edo aprobetxatzeko modukoa bada.

g) 4. artikuluaren g) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

h) 4. artikuluaren h) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

i) 4. artikuluaren i) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

j) 4. artikuluaren k) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: instalazioak eskura izatea zenbat denboratarako eskatzen den, huraxe.

k) 4. artikuluaren l) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako metro kubikoen kopurua, kontagailuaren bidez neurtua edo, kontagailurik ez bada, interesdunarekin ados jarrita zenbatetsi direnak.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua.

7.1.–Tasa bakoitzari dagokion tributu kuota kalkulatzeko, honako tarifa hauek aplikatuko zaizkie aurreko artikuluan agertzen diren zerga-oinarriei:

a) 6. artikuluaren a) atalean ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota finkoa sorraraziko baitu:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

EURO KOP./LAUHILEKOA

Gehienez

13 mm

10,02

20 mm

26,10

25 mm

37,93

30 mm

61,93

40 mm

110,18

50 mm

172,16

65 mm

288,27

80 mm

440,82

100 mm

688,85

125 mm

1.074,93

1.–Kontuan izan gabe ura zertarako erabiltzen den, salbu eta suteen zerbitzua bada, halakoetan kontagailuaren neurriari edo, kontagailurik ez badago, hodiaren diametroari dagokion tarifaren %10 izanen baita tarifa, betiere 49 milimetro baino tikiagoa bada, handiagoa izanez gero tarifa orokorraren %20 izanen baita.

b) 6. artikuluaren b) atalean ezarritako zerga-oinarriari, saneamenduko kuota finkoa sortuko baitu:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

EURO KOP./LAUHILEKOA

Gehienez

13 mm

8,91

15 mm

11,86

20 mm

21,09

25 mm

32,95

30 mm

47,45

40 mm

84,36

50 mm

131,80

65 mm

222,75

80 mm

337,42

100 mm

527,22

Kontuan hartu gabe hustutako ura zertan erabili den.

Saneamenduko zerbitzua eskura izanik, hargune bat baino gehiago duten finketan, zergapeko egintza kopuruarekin biderkatuko dute tarifa.

c) 6. artikuluaren c) atalean ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota aldakorra sortuko baitu:

–A-1 tarifa: hornidura kontratatuak etxeko kontuetan erabiltzeko, baita udal eta kontzejuetan ere, herriko etxeetan eta Udalaren gainerako zerbitzu publikoetan, ongintza zentroetan eta ikastetxeetan: 0,3378 euro/metro kubikoa.

–A-2 tarifa: hornidura kontratatuak, industrian eta merkataritzan erabiltzeko. Kontzeptu honetan sartzen dira industriak, bulegoak, lantokiak, aisiarako finketako ureztatze eta apaintze lanetarako hornidura, militarren eraikinak, obrak, haztegiak, bizigarritasun agiririk ez duten eraikinetarako hornidurak eta orokorrean beste tarifa batean zehaztu gabeko jarduera edo erabilerak: 0,5230 euro/metro kubiko kontsumitua.

–A-3 tarifa: hornidura kontratatuak, udal eta kontzejuei dagozkienak, udal erabilera publikoko kirol instalazioetan erabiltzeko: 0,2268 euro/metro kubiko kontsumitua.

–A-4 tarifa: ureztaketarako edo suteetarako ahoak direnean: 0,3378 euro/metro kubikoa.

–A-5 tarifa: udal eta kontzejuen erabilera iturri publikoetan eta apaingarri publikorako ureztatze lanetan: 0,1721 euro/metro kubikoa.

–A-6 tarifa: ur ihesei dagozkien kontsumoak: 0,2122 euro/metro kubikoa.

–A-7 tarifa: Mankomunitatean sartu gabe dauden udal eta kontzejuei zuzenean egindako hornidurak: 0,3062 euro/metro kubikoa.

Instalazio partikularretan gertatzen diren ur-ihes ezkutuen tarifazioa

Instalazio partikular batean nabarmentzen bada ur-ihesa badela, kontagailuak erregistratu duena, eta interesdunaren axolagabekeria larriagatik edota nahita egina ez bada, ondoko tarifak aplikatuko dira:

Ur-ihesa, gehienez 100 m³-koa bada, ez da inolako murriztapenik eginen.

Ur-ihesa 100 m³-tik goitikoa eta 300 m³-tik beheitikoa bada, eta ohiko ur kontsumoaren %50etik goitikoa bada, erregistratutako metro kubikoak tarifatuko dira, eta ez da aplikatuko Nafarroako ibaien arazketa-kanonari dagokiona.

Ur-ihesa, 300 m³-tik goitikoa bada, eta ohiko ur kontsumoaren %50etik goitikoa bada, 300dik goiti erregistratutako metro kubikoak tarifatuko dira, A-6 tarifa aplikatuz, eta gainera, ez da arazketa-kanona aplikatuko.

Ihes egindako lehenbiziko 300 m³-ei aurreko paragrafoko murritapena aplikatuko zaie.

–Gainpresio edo bulkada errekargua: 0,15 euro / m³, aplikatu beharreko edozein tarifarako.

d) 6. artikuluaren d) atalean ezarritako zerga-oinarriari, zerbitzuko sarrera tasa sortuko baitu:

d-1:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

ALTARAKO KUOTA BEHIN BETIKOA (euroak)

Gehienez

13 mm

66,69

20 mm

112,01

25 mm

149,35

30 mm

198,91

40 mm

313,30

50 mm

476,04

65 mm

849,16

80 mm

1.249,74

100 mm

1.901,06

125 mm

2.913,09

Zerbitzuaren xede bakarra su-itzaltze zerbitzua egitea denean, %50 beheitituko da oro har ezarritako tarifa.

d-2:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

ALTARAKO KUOTA BEHIN BETIKOA (euroak)

Gehienez

50 mm

47,62

125 mm

91,68

Lauhileko kuota behin-behinekoa, 35,02 euro izanen da, kontagailu mota guztietarako.

d-3:

Etxean erabiltzeko, kuota finkoa 29,87 euro izanen da, eta eskatzen den denboraren arabera handituko da: 7,21 euro aste bakoitzeko; kontagailua ezarriz gero, dagokion zenbatekoa.

Industrian erabiltzeko, kuota finkoa 29,87 euro izanen da, eta eskatzen den denboraren arabera handituko da: 33,99 euro aste bakoitzeko; kontagailua ezarriz gero, dagokion zenbatekoa.

Zenbait onuradunendako hargune bakarra eskatzen denean, tasa bakarra sorraraziko da, 29,87 eurokoa, haientzat guztientzat. Kontsumo tasa bakoitzari aplikatuko zaio.

e) 6. artikuluaren e) atalean ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren baldintzen aldaketaren tasa sortuko baitu:

e.1.–Kuota finkoa: 74,16 euro.

Aurreko zenbatekoari kuota aldakor bat gehituko zaio: kontagailu berriaren eta zaharraren arteko behin betiko altaren kuoten arteko aldearen arabera; betiere, alde hori positiboa bada.

e.2.–Tarifaren prezioa 0,0 euro izanen da.

e.3.–Zerbitzu hau egiteko administrazio lanen kostua 20,29 euro izanen da.

f) 6. artikuluaren g) atalean ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, zerbitzuko hargune edo lotunearen tasa sortuko baitu:

f.1.–Hargune soiletarako (hornidura edo saneamendua): 132,08 euro.

f.2.–Hargune bikoitzetarako (hornidura eta saneamendua)

Etxebizitza blokeak:

1) Eraikina lotzeagatik, banaketa sareari lotzeko baimena ematen denean, etxebizitza bakoitzeko: 147,86 euro.

2) Etxebizitza bakoitzeko lotunea, obra burutu ondotik: 36,97 euro.

Etxebizitza edo negoziorako lokal bakar baten sustapena eta eraikuntza baldin bada, f-2 tarifa bakarra izanen da: 184,81 euro.

f.3.–Negozio-lokal bakoitzaren lotune bakoitza: 184,81 euro.

g) 6. artikuluaren g) atalean ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, erabiltzailearen kontagailuak konpontzeko tasa sortuko baitu:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

ZENBATEKOA

Gehienez

50 mm

65,23

125 mm

243,54

h) 6. artikuluaren h) atalean ezarritako zerga-oinarriak tasa sorraraziko du, erabiltzaileak eskatuta alferrikako ikuskapena egiten denekoa: halako jarduketa guztietan 35,87 euro kobratuko dira, kontagailuen irakurketak berrikusten direnetan salbu, tarifa 8,60 euro izanen baita.

i) 6. artikuluaren i) atalean ezarritako zerga-oinarriari, joan-etorrien tasa sortzen duen horri: jarduketa hauetan guztietan 0,0 euro kobratuko da joan-etorri bakoitzeko.

j) Uren zerbitzuaren gaineko Erregelamenduan ezarritako zehapenak aplikatuko dira, oro har.

k) 6. artikuluaren k) atalean ezarritako zerga-oinarriari, Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarea eskura izan eta mantentzeko tasa sorraraziko baitu:

k.1.–Hornidura modu puntualean eskura izatea, 5 egun natural baino gutiagoko aldirako: 30,90 euro.

k.2.–Aldian behin eskura izatea:

–Lau hilean behin: 618 euro.

–Urtean: 1.442 euro.

l) 6. artikuluaren l) atalean ezarritako zerga-oinarriari, sute-ahoen sarearen bitarteko ur kontsumoaren kuota sortuko baitu: 0,5230 euro/metro kubikoa.

7.2.–Diru premia gogorra duten zerbitzuaren erabiltzaileendako tarifa berezia.

Uraren ziklo integralaren zerbitzuak emateari aplikatzen zaizkion tarifei dagokien kuota, guztira (artikulu honetan jasotzen dena), orokorrean aplikatu behar den kuotaren %50 izanen da, betiere erabiltzaileak ondoko baldintzak betetzen baditu:

a) Tarifa ordaintzera beharturik dagoena izatea Nafarroako Gobernuko Ongizate Departamentuak emandako gizarteratze-errentaren onuradun.

b) Tarifa ordaintzera beharturik dagoenak txosten bat aurkeztu behar du, kasuan kasuko oinarrizko gizarte zerbitzuek emana, frogatzeko eskatzaileak betetzen dituela gizarteratze-errentaren onuradun izateko aurreikusten diren baldintza ekonomikoak, hura benetan jasotzen ez badu ere, eskubidea agorturik izateagatik edo hura aitortzeko edukitzeagatik.

c) Ezin izanen dute tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintzetako zenbait bete izanik ere, urteko kopurua Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa bider 1,25 baino handiagoa batzen duten beste diru-sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik, familia unitatea izanik odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura artekoa. Halaber, pentsioa edo prestazioa eman baino lehen ez bada diru-sarreren eta ondarearen baloraziorik egin, eskatzailearen higiezinen eta higigarrien ondareak ez ditu gaindituko Oinarrizko errenta arautu zuen apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretuaren bidez ezarritako zenbatekoak.

d) Betiere tarifa honen onuraduna kontratuaren titularra izanen da, edo bestela haren senarra edo emaztea, edo erregistratuko bikoteko kidea, eta familia-unitatearen ohiko etxebizitzari baizik ez zaio aplikatuko. Onuradunak, kasu guztietan, zerbitzuaren xedeko etxebizitzan egon behar du erroldaturik.

Eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskaera, Mankomunitateak ezarritako ereduaren araberakoa.

2. a), b) eta d) ataletan ezarritako betebeharrak betetzen direla frogatzen duten agiriak.

Tarifa hori, behin onetsita, kasuan kasuko urte naturalean izanen da aplikagarri, eta ezin izanen du ondoriorik sortu eskatzen den lauhileko naturalean baino lehenago. Tarifa bereziaren aintzatespena automatikoki luzatuko da lau hilabeteko epetan, ordenantza honetan aurreikusitako erregulazioa aldatzen ez den bitartean. Jurramendiko Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenak ere.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

8. artikulua.

Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik aterako dira tasa bakoitzari dagozkion tributu-kuotak.

9. artikulua.

Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeetan ezartzen diren maneran eta halabereko baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Fidantzak

10. artikulua.

Mankomunitateak ordenantza honetako 4. artikuluko d) edo e) ataletan definitzen diren zerbitzuetako bat egiten duenean, fidantza galdatuko dio zerbitzua eskatzen duenari, zerbitzuan baja eman baino lehentxeagoko aldian Mankomunitatearekin izan ditzakeen dituen zerga betebeharrei aurre egin ahal izateko.

Dagokion tasa ordainarazten den unean eta agirian berean galdatuko da fidantza hori.

Kontagailuaren kalibrearen araberakoa izanen da fidantzaren zenbatekoa, taula honi jarraikiz:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

FIDANTZA

Gehienez

13 mm

Salbuetsirik

50 mm

65,00

125 mm

240,00

4. artikuluko e.1 atalean bildutako kasuak izanez gero, fidantzan dagokion aldea galdatuko da. Denbora zehatz baterako hornidurak izanez gero, sei hilabete bitarte, fidantzaren zenbatekoa 100 eurokoa izanen da.

X. KAPITULUA

Salbuespenak

11. artikulua.

Nafarroako Parlamentuan onetsitako foru legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespen eta hobariak baizik ez dira onartuko, eta indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Foru Diputazioak, Mankomunitatean sarturik dauden toki entitateek edo bertze edozein entitate edo erakunde publikok hartutako erabaki edo egindako jarduketa orotik sortzen diren guztiak.

XI. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

12. artikulua.

Kontrakoa frogatu ezean, ezarrita eta abian dagoen kontagailu sail guztia Mankomunitatearena dela usteko da.

Zuzenbideak onartzen dituen frogabide guztiez baliatzen ahalko da erabiltzailea, kontagailuaren gainean bere jabetza eskubidea agerian uzteko.

Finka baterako hornidura eta saneamendu zerbitzuak batera kontratatuta dituzten erabiltzaileei tarifa bakarrean bildu ahalko zaizkie bi kontzeptuak, ordainagiria errazte aldera. Horren ondoriozko tarifa izanen da 7. artikuluko a) eta b) ataletan ezarritako kuota finkoen batura.

13. artikulua.

Ordenantza hau indarrean sartzen denetik horniduraren zerbitzuan izaten diren altetan, enpresa hornitzaileak jarriko ditu kontagailuak, eta horiek Mankomunitatearenak izanen dira, salbu partikularrak bere kontagailua jarri nahi duela adierazten duenean. Halakoetan Industria Ministerioak homologatutako kontagailua ezarri beharko da.

XII. KAPITULUA

Tasen sorrarazpena

14. artikulua.

1.–Laugarren artikuluaren a) eta b) ataletan ezarritako tasek kuota finkoei dagokien lauhileko bakoitzeko lehen egunean izanen dute sorrarazpena, erabiltzaile guztientzat. Kuota horiek ezin dira murriztu, ezta hainbanatu ere.

2.–4. artikuluaren c) eta l) ataletan ezarritako tasek ur kontsumoa egiten den unean izanen dute sorrarazpena.

3.–Laugarren artikuluaren d), e), f) eta k) ataletan ezarritako tasak sortuko dira zerbitzua emateko eskabide ofiziala egiten den unetik.

4.–Zerbitzua egiten den unean sorraraziko dira 4. artikuluaren g), h), i) eta j) ataletan ezarritako tasak.

XIII. KAPITULUA

Ordainarazpena

15. artikulua.

Ordenantza honetan ezarritako tasak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1.–4. artikuluaren a) eta b) ataletan aurreikusitako tasak, lauhilekoetan sorraraziko baitira, berdin ordainaraziko dira.

2.–4. artikuluaren c) atalean ezarritako tasak, lauhilekoetan ordainaraziko dira, salbu eta abonatuaren kontsumoa edo arrisku egoera dela-eta enpresak uste badu bihilekoetan ordaindu behar duela, eta hala izanen da; betiere, urtean 1.000 m³ baino gehiago kontsumituko dituela kalkulatzen denean.

3.–4. artikuluaren d), e), f), g), h) eta i) ataletan aurreikusitako tasak sorrarazten diren unean ordainaraziko dira.

Aitzinekoa ukatu gabe ere, ez da ordainaraziko d), e), f), g) eta h) ataletan ezarritako tasa, Mankomunitateak ez baditu ematen eskatzen zaizkion zerbitzuak, eskabidea egiten denetik hasi eta 7 eguneko epean, baldin eta atzerapenaren errua hornitzaileari egozten ahal bazaio eta ez eskatzaileari.

4.–k) eta l) ataletan aurreikusitako tasak sorrarazten diren unean ordainaraziko dira eta eskatutako une edo aldi bakoitzean egindako kontsumoaren likidazioa egin ondoan.

XIV. KAPITULUA

Diru-bilketa

16. artikulua.

1.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusten denaren arabera, ordenantza honen 4. artikuluaren a), b) eta c) ataletan aurreikusitako tasak aplikatzeagatik ateratzen diren tributu-zorrak “jakinarazpen gabekotzat” hartuko dira.

2.–Ordenantza honetako 4. artikuluaren a) eta b) ataletan ezarritako tasei dagozkien tributu-zorrak isilbidez jakinarazitzat joko dira:

–Lauhileko bakoitzari dagozkionak, urteko lauhileko natural bakoitzaren 1. egunean.

3.–Ordenantza honetako 4. artikuluaren c) atalean ezarritako tasei dagozkien tributu-zorrak isilbidez jakinarazitzat joko dira:

–Urteko lauhileko natural bakoitzean zehar sorrarazten direnak: urteko hurrengo lauhileko naturaleko lehenengo egunean.

–15.2 artikuluak ukitutako abonatuendako: urteko bihileko natural bakoitzeko lehenengo egunean.

4.–Artikulu honetako 2 eta 3. ataletan xedatutakoa gorabehera, eta borondatezko epean errekargurik gabe ordaindu ahal izateko 30 egun balioduneko epea bermatze aldera, horretarako eskubidea baitute subjektu pasiboek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 88. artikuluaren arabera, d), e), f), g), i), k) eta l) ataletan ezarritako tasen ondoriozko tributu-zorrak zerbitzuaren eskatzaileari jakinaraziko zaizkio, tasaren likidazioa jasoko duen agiri baten bidez.

Hortik aitzina, ordenantza honetan bildutako jakinarazpenik gabeko tasetan bezala, 30 egun balioduneko epea hasiko da borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko.

4. artikuluaren d), e), f) eta j) ataletan jasotako tasen kasuan, zerbitzua eskatzen den unean eginen da jakinarazpena.

4. artikuluaren g), h), i), k) eta l) ataletan jasotako tasen kasuan, zerbitzua eman ondotik eginen da jakinarazpena.

5.–Borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko aurreko atalean adierazitako epea ukatu gabe ere, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Legearen 84. artikuluan xedatutakoaren arabera, ordenantza honen 4. artikuluaren d), e) eta f) ataletan jasotako tasen ondoriozko tributu-zorrak, behin zerbitzua eskatu duenari behar bezala jakinarazita, Lege horren 89. artikuluan aurreikusitako moduan kitatu beharko ditu, Mankomunitatearen Diruzaintzan edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki bulegoetan. Baldintza hori bete gabe ez da emanen eskatutako zerbitzua.

17. artikulua.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, derrigorrezko aldian ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluarekin bat:

a) %5ekoa, eta korrituaren likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun balioduneko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik ordaindutako zorraren gainean.

b) %10ekoa, eta korrituaren likidaziorik gabe, premiamendu probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean ordaindutako zorraren gainean.

c) %20koa, aurreko inguruabarrak ez daudenean ordaintzeko. Kasu horietan borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sorrarazitako berandutza korrituak ere ordaindu beharko dira.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, derrigorrezko ordainketaren aldia hasiko da, non ez duen Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman.

18. artikulua.

Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahal da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboek, haiek adierazitako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboek, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan. Kreditu txartelaren bidez ere ordaintzen ahalko da.

XV. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

19. artikulua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduan aurreikusitakoaz gain, Jurramendiko Ur Mankomunitateak ur zerbitzuaren erregelamenduan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Lehena.–Mankomunitatea kudeatzen duen sozietatearen ardura da ordenantza honen ondoriozko tasak kudeatzea, Mankomunitateak eskuordeturik.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek 2016. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

ORDENANTZA FISKALA, 2016AN HIRI HONDAKINAK BILDU, TRATATU ETA APROBETXATU EDO DESEGITEKO ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua.

Ordenantza fiskal hau Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat ezarri da.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua.

Ordenantza honen helburua da tasak ezartzea hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko zerbitzurako eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jardueretarako. Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 10.c artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da.

Aurrekoa ukatu gabe, Jurramendiko Mankomunitateak Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa eskuordetu du, udal jatorriko hiri hondakinak tratatu, balioztatu eta beharrezkoa bada desegiteko eskumena erabil dezan, eta, beraz, Partzuergoak ekitaldi bakoitzerako onesten dituen tasak aplikatuko dira bere lurralde eremuan.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua.

Ordenantza hau Mankomunitatea osatzen duten udal eta kontzejuen mugape osoan aplikatuko da, baldin eta hiri hondakinen zerbitzuan sarturik badaude, eskumena espresuki lagata.

Halaber, hiri hondakinak kudeatzeko zerbitzuaren barrenean ez izan arren, halako entitate edo pertsona batzuek tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte, haiei ere aplikatuko zaie ordenantza hau.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua.

Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izateak edo/eta erabiltzeak dakar zergapeko egintza. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:

Arriskutsuak ez diren etxeko eta merkataritzako hondakinak bildu, garraiatu eta aprobetxatu edo desegiteko nahitaezko zerbitzua eskura izatea edo erabiltzea, hondakin horiek ondoko jatorria izanik:

a) Etxekoak.

b) Zerbitzuak.

c) Merkataritzakoak.

d) Bulego publikoak.

e) Ikastetxeak

f) Osasun zentroak

g) Zahar etxeetakoak.

h) Erabilera esklusiboko edukiontziaren eskuragarritasuna.

j) Bilketa berezia, edukiontzi trinkotzailearekin.

k) Kaxa irekiarekin egindako bilketa berezia.

l) Hondakindegi kontrolatura traste handiak eta, orokorrean, nahitaezko bilketaren xede izan ez daitezkeen hondakinak botatzea.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da osoa, eta beraz, espresuki aipatu gabeko beste jarduera berdintsuak sartzen dira, gisa berekoak badira.

2.–Borondatezko zerbitzu hauek egitea:

a) Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzu berezia.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

5. artikulua.

1.–Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zergadun gisa, pertsona fisiko zein juridikoak eta heredentzia banatugabeak, ondasun komunitateak eta gainerako entitateak, baldin eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen badute eta zerga ezartzen ahal bazaie, betiere edozein titulu dela bide, etxebizitzak, lokalak, saltokiak eta dendak okupatzen edo erabiltzen badituzte, eta horien alde nahitaezko zerbitzu orokorra ezarriz gero.

Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 104. artikuluaren arabera, zorduna ordezten duten subjektu pasiboak dira Udal bakoitzeko Katastroko Erregistroan edo eraikin horien Hirilurreko Ondasunen Erregistro Fiskalean jabe gisa agertzen direnak. Haiek, kasuan kasuko onuradunei erasaten ahalko dizkiete kuotak.

2.–Borondatezko zerbitzua denez, pertsona edo erakunde eskatzaileak eta zerbitzuaren xedeko hondakinen titularrak dira zergak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak.

Kontzeptu batengatik edo bestearengatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Eskuratzaileak eta eskualdatzaileak solidarioki erantzunen dute dagoen zorraz.

Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua.

4. artikuluko 1. atalean ezarritako zergapeko egintza guztietarako, zerga-oinarri hau hartuko da kontuan, eta horri aplikatuko zaio tarifa, indize zuzentzailea barne:

–1-A zergapeko egintzarako: Bizitegia den edo izan litekeen katastroko unitate higiezina.

–1-B, 1-C, 1-D, 1-E, 1-F eta 1-G zergapeko egintzetarako: establezimendu unitatea, jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta duena edo, zerga horren pean ez dagoenean edo tasari lotutako jarduera egiten ari delako zantzurik bada, martxan dabilena. Establezimendu unitatea dagoela ulertuko da katastroko unitatea dagoenean.

–1-H, J eta K zergapeko egintzetarako: edukiontzi kopurua, haien edukiera, garraioa eta bilketaren maiztasuna.

–1-L zergapeko egintzarako: botatako elementuen pisua.

4.2 a) artikuluko zergapeko egintzarako, bilketaren maiztasuna, desplazamendua eta bildutakoaren tamaina.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua.

7.1.–Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasa eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

7.2.–Diru premia gogorra duten zerbitzuaren erabiltzaileendako tarifa berezia.

Uraren ziklo integralaren zerbitzuak emateari aplikatzen zaizkion tarifei dagokien kuota, guztira (artikulu honetan jasotzen dena), orokorrean aplikatu behar den kuotaren %50 izanen da, betiere erabiltzaileak ondoko baldintzak betetzen baditu:

a) Tarifa ordaintzera beharturik dagoena izatea Nafarroako Gobernuko Ongizate Departamentuak emandako gizarteratze-errentaren onuradun.

b) Tarifa ordaintzera beharturik dagoenak txosten bat aurkeztu behar du, kasuan kasuko oinarrizko gizarte zerbitzuek emana, frogatzeko eskatzaileak betetzen dituela gizarteratze-errentaren onuradun izateko aurreikusten diren baldintza ekonomikoak, hura benetan jasotzen ez badu ere, eskubidea agorturik izateagatik edo hura aitortzeko edukitzeagatik.

c) Ezin izanen dute tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintzetako zenbait bete izanik ere, urteko kopurua Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa bider 1,25 baino handiagoa batzen duten beste diru-sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik, familia unitatea izanik odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura artekoa. Halaber, pentsioa edo prestazioa eman baino lehen ez bada diru-sarreren eta ondarearen baloraziorik egin, eskatzailearen higiezinen eta higigarrien ondareak ez ditu gaindituko Oinarrizko errenta arautu zuen apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretuaren bidez ezarritako zenbatekoak.

d) Betiere tarifa honen onuraduna kontratuaren titularra izanen da, edo bestela haren senarra edo emaztea, edo erregistratuko bikoteko kidea, eta familia-unitatearen ohiko etxebizitzari baizik ez zaio aplikatuko. Onuradunak, kasu guztietan, zerbitzuaren xedeko etxebizitzan egon behar du erroldaturik.

Eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskaera, Mankomunitateak ezarritako ereduaren araberakoa.

2. a), b) eta d) ataletan ezarritako betebeharrak betetzen direla frogatzen duten agiriak.

Tarifa hori, behin onetsita, kasuan kasuko urte naturalean izanen da aplikagarri, eta ezin izanen du ondoriorik sortu eskatzen den lauhileko naturalean baino lehenago. Tarifa bereziaren aintzatespena automatikoki luzatuko da lau hilabeteko epetan, ordenantza honetan aurreikusitako erregulazioa aldatzen ez den bitartean. Jurramendiko Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenak ere.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuota

8. artikulua.

Zerga-oinarriari dagokion tasa edo tarifa eta indize zuzentzailea aplikatu eta kuotaren zati finkoa -erabilera bakoitzari dagokiona- gehitzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

Ateratzen den kuotak, guztira, ezin izanen ditu eranskinean adierazitako gehieneko zenbatekoak gainditu.

9. artikulua.

Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak eta hobariak

10. artikulua.

1.–Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak izanen dira onartuko diren salbuespen eta hobari bakarrak.

2.–Bidezkoa izanen da ondoriozko tarifaren %50eko hobaria, tasaren xedea den etxebizitza edo lokala zaborrontzitik 500 metro baino gehiagotara dagoenean.

Hobari honetarako eskubidea sortzeko, ezinbertzeko baldintza izanen da subjektu pasiboak aurretik hala eskatzea.

X. KAPITULUA

Sortzapena

11. artikulua.

1.–4.1. artikuluan ezarritako tasak. (a, b, c, d, e, f, g eta h tarifak) urte natural bakoitzeko urtarrilaren lehenetik sorraraziko dira, salbu eta zerbitzua urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

2.–Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako ezarritako tasak zerbitzua egiten denean edo egiten denetik sorraraziko dira.

(Ur Zerbitzuaren Ordenantza Fiskalean bezala, artikulu hau aldatu egin da Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 107. artikuluari egokitzeko).

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

12. artikulua.

Ordenantza honetan araututako tasak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1.–4.1) artikuluko a, b, c, d, e, f, g eta h tarifetan aurreikusitako tasak, urtero sorraraziko badira ere, zatika ordainaraziko dira lauhileko edo bihileko bakoitzaren hasieran. Erabilera esklusiboko edukiontziaren eskuragarritasuna dela-eta sorrarazi diren tasak hilero ordaintzen ahalko dira.

2.–Borondatezko zerbitzuengatiko tasak sorrarazten diren unean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

13. artikulua.

1.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 4.1) artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak “jakinarazpen gabekotzat” hartuko dira.

4.1) artikuluaren a, b, c, d, e, f, g eta h tarifetan aurreikusitako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, ordaindu behar diren lauhileko naturalaren lehenbiziko hilabetearen lehen egunean esan gabe jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aitzina, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko.

Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako aurreikusitako tasak dagokien zorra jakinarazi ondoan ordainduko dira.

14. artikulua.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, derrigorrezko aldian ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluarekin bat:

a) %5ekoa, eta korrituaren likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun balioduneko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik ordaindutako zorraren gainean.

b) %10ekoa, eta korrituaren likidaziorik gabe, premiamendu probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean ordaindutako zorraren gainean.

c) %20koa, aurreko inguruabarrak ez daudenean ordaintzeko. Kasu horietan borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sorrarazitako berandutza korrituak ere ordaindu beharko dira.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, derrigorrezko ordainketaren aldia hasiko da, non ez duen Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman.

15. artikulua.

Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahal da:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboek, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboek, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak ordaindu gabe geratu diren kasuetan, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edota honek kobratzeko gaitu ditzakeen banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

XIII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Arau eta Erregelamenduetan arau-hausteei eta zehapenei buruz xedatutakoa aplikatuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila bereko edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Jurramendiko Mankomunitatea kudeatzen duen sozietatearen ardura da ordenantza honen ondoriozko tasak kudeatzea, Mankomunitateak eskuordeturik.

Bigarrena.–Ordenantza honek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

ERANSKINA

Tarifak, 4. artikuluko zergapeko egintzei dagozkienak (euro/N.U.)

JARDUERA

TARIFA
FINKOA

TARIFA ALDAKORRA, KOEFIZIENTEA X
ENPLEGATU EDO EGOILIAR BAKOITZEKO

GEHIENEKO KUOTA

a) Etxekoa

33,42

Horien parekoak:

–Elkarte gastronomiko pribatuak (urtean 100 m³ bitarte ur kontsumitzen dutenak)

–4 logela bitarteko landetxeak

–Aisialdiko finkak, 50 m² baino gehiago eraikita dutenak.

33,42

b) Profesionalen bulegoak

24,03

%30

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 62,94 euro)

581, 55

Gestoriak

Agentziak

Kabineteak

Notariotzak

Erregistroak

Bitxi dendak-Erloju dendak

Bankuak

Tabako-dendak eta ile-apaindegiak

Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak eta erretirodunen elkarteak, ostatu publikorik gabeak

Bertze tarifa batean sartu gabeko lanbide liberaletarako lokalak, baita etxebizitzetarako erabilerarekin bateragarri direnean ere

Ogi saltokiak

Norberaren produktuarendako hotz kamerak

Iturgintza eta elektrizitate arloko paratzaileak, pintoreak eta gainerako profesionalak, jendea hartzeko establezimendurik ez dutenak

Akademiak, haurtzaindegiak eta prestakuntza zentroak, 200 m² bitarte

c) Merkataritzakoak

c.1)

86,97

%30

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 125,87 euro)

581,55

Liburu-dendak

Farmaziak

Opari dendak

Dolareak eta ardandegiak

Litxarreria dendak

Gorputegiak

Kalez kaleko azokako postu finkoa eta horretarako biltegiak

Autoak konpondu eta garbitzeko tailerrak

Gasolindegia

Artisautzako lantegiak

Kristaldegiak

Aroztegiak

Marmoldegiak

Arotz lanak

Elektrizitate dendak

Edari biltegiak

Ogia eta horren eratorriak saltzeko denda

5 gelatik 8 gelara bitarteko landetxeak, jatetxerik gabeak

Gisako lokalak, merkataritzakoak zein industriakoak, bertze tarifetan sartzen ez direnak

c.2) Zapata dendak eta jantzi dendak

149,88

%30

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 188,78 euro)

581,55

Burdindegiak

Drogeriak

Ordezko piezen dendak

Apopilo etxeak eta aterpetxeak

Komentuak

8 gela baino gehiagoko landetxeak, jatetxerik gabeak

Kontserba lantegiak

Mertzeriak

Moldiztegiak

Fruta eta barazki biltegiak

Etxetresna elektrikoen eta kiroletarako dendak

Altzari dendak

Janari dendak (barazkirik saltzen ez dutenak)

Elikagai dendak (barazkirik saltzen ez dutenak)

Harategiak

Prestalekurik gabeko gozotegiak

Bazarrak

c.3) Arrandegiak

275,70

%50

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 314,62 euro)

721, 92

Barazkiak saltzen dituzten elikagai dendak

Prestalekua duten gozotegiak

c.4) Supermerkatuak eta autozerbitzuak

275,70

%50

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 314,62 euro)

3.609,66

Harategia, urdaitegia, barazki dendak edo arrandegia dutenak.

(Bakar-bakarrik 150 m²-tik goitikoak direnak)

c.5) Jatetxeak, hostalak, apopilo etxeak eta aterpetxeak jatetxearekin

338,67

%50

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 376,54 euro)

1.477,20

–4 gela baino gehiagoko landetxeak, jatetxea dutenak

c.6) Hotelak, kanpinak

338,67

%50

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 376,54 euro)

7.541,40

(Enplegatu bakoitzeko)

c.7) Ostatuak, kafetegiak, biltokiak, elkarte gastronomikoak (urtean gehienez ere 100 m³ ur kontsumitzen dutenak), dantzatokiak, ostatua duten kirol elkarteak, kasinoak eta erretiratuen elkarteak, jendeari zerbitzatzeko kanpoko langileak dituztenean

260,73

%50

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 299,63 euro)

916,74

d) Herriko etxeak, kontzeju etxeak, bulego publikoak, erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, auzitegiak, erlijio edo gizarte etxeak, kultua edo jarduera egunero dutenak

33,42

%100

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 62,94 euro)

581,55

e) Ikastetxeak, haurtzaindegiak, akademiak 200 m² baino gehiagokoak

149,88

%10

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 188,78 euro)

962,58

–Jantokia badute, aipatu tarifari %2 gehituko zaio, bazkaltiar bakoitzeko, eta gehieneko kuota 1.839,06 euro izanen da

f) Ospitale, klinika, anbulatorio eta osasun etxeetako sanitarioak

149,88

%10

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 188,78 euro)

8.383

Langile egonkorrik ez duten osasun etxeak

33,42

g) Egoitzak, kuartelak eta zahar etxeak

320,64

%10

(Egoiliar bakoitzeko)

(oinarrizko tarifa: 359,41 euro)

8.383

TRATAMENDUAREN TARIFAK CARCARKO ARAZTEGIAN PREZIOA/T.

PREZIOA

Euro/tm

Bakarrik paperez eta kartoiz osatutako hondakinak

7,51

Bakarrik plastikozko ontziez osatutako hondakinak

7,51

Materia organikoko hondakinak, industriatik heldu direnak, ezpurutasunik gabeak

7,51

Zuraren hondakinak, konposatu berezi edo toxikorik gabeak, kimatze hondarrak eta landare hondarrak:

–Xehatua

–Xehatu gabea

5,25

12,60

Zuraren hondakinak, aurrekoak ez direnak:

–Xehatua

–Xehatu gabea

23,10

34,65

Mota ezberdinetako hondakinak, berreskuratu ezin direnak eta biodegradagarriak ez diren etxeko hondakinekin pareka daitezkeenak:

–Paketatua

–Paketatu gabea

52,50

73,50

Nolanahiko hondakinak, atzera botatako ekoizpenak baizik osatzen ez dutenak, balioztatu gabeak eta beste produktu berezi batzuk ez dituztenak:

–Paketatua

–Paketatu gabea

27,30

42,00

Lohiak, konposterako on direnak

18,77

Obra hondakinak, 300 kilotik beheiti

Obra txikien hondakinak, 300 kg-tik goiti

24,00

75,00

Landare-lurrak edo gisa berekoak

3,00

Lohi onargarriak, egonkortuak, konposterako on ez direnak

30,00

Tamaina handikoak (altzariak eta etxetresna elektrikoak)

-

Ibilgailu abandonatuak (automobil bakoitzeko)

Ibilgailu abandonatuak (kamioiak eta antzekoak)

116,00

580,00

Nolanahi ere, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

1) Osagai toxiko edo arriskutsuak dauzkan hondakinik ez da onartuko

2) Likidoak edo lohiak ez dira onartuko, hezetasun portzentajearen ondorioz araztegiko makinetan ezin badira erabili

3) Hondakinak botatzen diren aldiro, 3,50 euro ordainduko da gutienez

4) LIZARRAKO TRANSFERENTZIA PLANTAN BOTATZEA:

–Gehienez ere 1 m³ onartuko dira

–Gehienez ere 300 Kg-ko obra-hondakinak onartuko dira

2. BORONDATEZKO ZERBITZUAK:

BILKETA:

Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzuak, kamioi trinkotzailearekin. (emandako denboraren arabera)

60,00 euro/ordua

Etxeko animalia hilak.

120 euro bakoitza

Hondakinak garbiguneetan:

1.–Etxeko hondakinak (dohainik)

2.–Merkataritzakoak eta industriakoak (hirikotzat har daitezkeenak):

–Borondatezko harreraren mende egonen dira, haien jatorriaren, bolumenaren eta ezaugarri fisiko-kimikoen arabera

Dohainik

Helmugan zehaztu beharreko prezioa.

–Gai geldoen hondakindegian eta transferentzia plantan bota nahi bada, aitzinetik eskaera egin beharko da eta hondakinaren ezaugarri fisiko-kimikoak zehaztu.

Carcarko plantan hondakinak onartuko dira bertako Ingurumen baimen integratuan (AAI) ezarritako mugei jarraituz.

Tarifei lehentasunez aplikatzeko xedapenak

–Hiri hondakinak sortzen dituen establezimendu-unitate bati -eta halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena- tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio, aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena baizik ez zaio aplikatuko.

–Ikuskatze lana eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bertzelakoa denean, egiaztatu den erabilera egiazkoaren arabera fakturatu dadin.

–B, C, E, F eta G tarifetan aurreikusi jardueretan, hondakinak banaz bertzekoa baino franko gehiago direnean -eta halakotzat hartuko dira modu esklusiboan edukiontzi bat edo gehiago erabiltzen bada-, erabilera esklusiboko edukiontziaren bilketari eta tarifari emanen zaie lehentasuna.

–Lau hilabetetik beheitiko “denboraldian” egiten diren jarduerek lauhileko kuota bakar bat sortuko dute, jarduerari dagokion tarifan.

–Kalez kaleko azokako postu finkoak kasuan kasuko udalari ordainduko zaizkio zuzenean, bilketa berezia behar dutenean.

–Gehieneko kuota ez zaio aplikatuko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari.

–Koefiziente aldakorra aplikatzeko, ez da kontuan hartuko ustiapenaren titularra, D tarifan salbu.

–Harako c.7 epigrafeko jarduerei, 300 biztanletik beheitiko udalerri batean badaude eta soilik asteburu eta jaiegunetan irekitzen badira jendearentzat, multzoko tarifa txikiena aplikatuko zaie.

–Titularrik gabeko establezimendu sanitario publikoei tarifarik txikiena aplikatuko zaie.

–c-3 tarifako establezimenduei, 300 biztanletik beheitiko herri batean badaude eta langilerik ez badute, c-1 tarifa aplikatuko zaie.

–Merkataritzako eta zerbitzuetako jardueretan bidezkoa izanen da ezarritako tasaren %50eko murrizketa zerbitzua etxeko hondakinen bilketari baizik ez dagokionean subjektu pasiboak merkataritzako hondakinen bilketa kudeatzaile baimendu batekin kontratatua duelakoz.

(Azken lerroalde hau gehitu da Zerbitzuaren Ordenantza Orokorrean egindako aldaketekin bat egiteko).

3.–Erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifa:

a) Hiri lurzoruko instalazioak:

BILKETA BAT ASTEAN

2 BILKETA ASTEAN

3 BILKETA ASTEAN

4 BILKETA ASTEAN

5 BILKETA ASTEAN

6 BILKETA ASTEAN

Edukiontzi bat

489

978

1.467

1.956

2.445

2.934

2 edukiontzi

831

1.662

2.496

3.327

4.158

4.989

3 edukiontzi

1.077

2.151

3.225

4.302

5.379

6.453

4 edukiontzi

1.368

2.733

4.101

5.469

6.840

8.205

5 edukiontzi

1.659

3.321

4.977

6.636

8.298

9.954

6 edukiontzi

1.956

3.909

5.862

7.818

9.771

11.727

7 edukiontzitik goiti

327/edukiontzia

657/edukiontzia

942/edukiontzia

1.224/edukiontzia

1.506/edukiontzia

1.785/edukiontzia

b) Hiri lurzorutik urrun dauden instalazioak (herrigunetik kanpoko lurzorua):

BILKETA BAT ASTEAN

2 BILKETA ASTEAN

3 BILKETA ASTEAN

4 BILKETA ASTEAN

5 BILKETA ASTEAN

6 BILKETA ASTEAN

Edukiontzi bat

537

1.071

1.611

2.145

2.682

3.216

2 edukiontzi

909

1.824

2.733

3.648

4.557

5.469

3 edukiontzi

1.179

2.355

3.534

4.713

5.892

7.068

4 edukiontzi

1.500

3.000

4.494

5.994

7.494

8.994

5 edukiontzi

1.824

3.648

5.469

7.293

9.117

10.941

6 edukiontzi

2.145

4.290

6.432

8.577

10.719

12.864

7 edukiontzitik goiti

357/edukiontzia

705/edukiontzia

1.008/edukiontzia

1.314/edukiontzia

1.617/edukiontzia

1.917/edukiontzia

Tarifa hilabeteka hainbanatzen ahalko da.

Emandako zerbitzua hilabetetik beherakoa bada, 100 euroko errekargua izanen du, edukiontziak paratu eta kentzeko kostuak konpentsatzeko.

Tarifa hau aplikatu behar denean ez du eraginik izanen jarduera eta tarifa guztientzat ezarritako gehieneko kuotak.

–Hondakin organikoak sortzen diren jardueretan nahitaez bi edukiontzi bederen erabili beharko dira (bata materia organikoarentzat eta bertzea geldoarentzat). Arrazoi horren ondorioz beharrezkoa bada bi edukiontzi paratzea, tasak %25eko hobaria izanen du (a) 1 ataleko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifaren kasuetarako).

–Hilerri, futbol zelai edo lorategietan, Udalaren erabilera publiko esklusiboko edukiontziak direnean, bakarrik materia organikoa biltzekoa behar bada, tasak %50eko hobaria izanen du.

–Hiri lurzoru finkatuan ez da erabilera esklusiboko edukiontzirik emanen, ez bada eskatzaileak egunean 800 litrotik goitiko hondakinak sortzen dituelako.

–Biltzeko maiztasuna Mankomunitateak berak ezarriko du; betiere, establezimendua zein lekutan dagoen, inguruko ohiko bilketaren arabera.

–Ezarri diren tarifak 1.000 l bitarteko edukiontzientzat dira. Edukiontzia handiagoa bada, koefiziente zuzentzaile bat aplikatuko da, handitutako edukieraren araberakoa.

4.–Tarifak, bilketa edukiontzi trinkotzailearekin eta kaxa irekien bidez egiten denean:

–Edukiontzi trinkotzaile mugigarriak:

EDUKIERA

EURO HILEAN

1.–TRINKOTZAILEA ALOKATZEKO TARIFA

15 m³

410

17,5 m³

422

20 m³

438

DISTANTZIA

EURO/ BILKETA

2.–TARIFA, EDUKIONTZIA JASO ETA KENTZEAGATIK

20 km arte

84 euro + 75 euro / tm

20 km-tik 30 km-ra

95 euro + 75 euro / tm

30 km-tik gora

105 euro + 75 euro / tm

–Kaxa irekiko edukiontziak:

ALDIA

EUROAK/HILEAN

1.–KUTXA IREKIA ALOKATZEKO TARIFA

Hilabetekoa

110

DISTANTZIA

EURO/ BILKETA

2.–TARIFA, KAXA JASO ETA KENTZEAGATIK

20 km arte

84

20 km-tik 30 km-ra

95

30 km-tik gora

105

Trinkotzaileekin eta kaxa irekiekin egiten den bilketa Mankomunitatearen bitartekoen eta bilketagai diren hondakinen ezaugarrien mende egonen da.

–Bilketa bereziak, kamioi garabidunez edo atzapardunez.

ZERBITZU ORDUA

JOAN-ETORRIAK

1.–TARIFA, ZERBITU ORDUKO ETA KM BAKOITZEKO

60,78 euro orduko

0,94 euro/km

Kaxa irekiko kamioekin edo trinkotzaileekin egiten den bilketaren tarifa metatu eginen zaio hondakinak botatzeko tasari, ordenantza honetan aurreikusitakoari, alegia.

Iragarkiaren kodea: L1600832