28. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, hiri kanpalekuen zerbitzua emateagatik prezio publikoaren eta jardueraren gaineko arauan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusian hiri kanpalekuen zerbitzua emateko jardueraren eta prezio publikoen gaineko arauan eginiko aldaketa.

Delako espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, jendea hartzeko ordutegian.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1601163