28. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, Merkataritza ez egonkorra arautzen
duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2016ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Merkataritza ez egonkorra arautzen duen udal ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan egin aldaketa, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1601170