28. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Kaleen izenaren aldaketa

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2015eko abenduaren 14an, honako ebazpen hau eman zuen:

RAL 14-DIC-15 (1/CV).

Ikusirik Gobernu Gardeneko Arloaren 2015eko azaroaren 27ko txostena, non zehazten baita Alkateak 2015eko azaroaren 25eko Hirigintzako Batzordean jakinarazi zuela 2015eko azaroaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabakiari helduko zitzaiola, II. Zabalgunean Serapio Esparza plazari izena aldatu eta Askatasun plaza izena emateko, erabaki dut: Serapio Esparza plazari Askatasun plaza izena ematea.

Halaber, Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2015eko abenduaren 24an, honako ebazpen hau eman zuen:

RAL 24-DIC-15 (1/CV).

Ikusirik Alkatetzaren 2015/12/14ko 1/CV Ebazpena, Serapio Esparza plazari izena aldatu eta Askatasun plaza izena ematea,

EBATZI DUT:

1.–Ebazpen horrek 2016ko maiatzaren 1ean hartuko du indarra.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen hauen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarra duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluko eta 59.6 artikuluko a) idatz-zatian eta aplikagarri den gainerako legedian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1600549