28. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, 30 suhiltzaile lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 18an emandako 1152/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 10 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen eta, gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 5ean emandako 2404/2015 Ebazpenaren bidez aldatu zen, lanpostuak 30 arte gehitu baitziren (2015eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 8koa, eta 2015eko 206.a, urriaren 16koa.

Federico Michaus Olaechea jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du 30 suhiltzaile lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1601346