28. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru,
hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen
dituen ordenantzan (16.ean). Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan (16.ean).

Iragarkia 2015eko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean, eta jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2016ko urtarrilaren 25ean.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

PROPOSAMENA NOAIN ELORTZIBARKO UDALAK URTERO ANTOLATZEN DUEN BIONOAIN FERIAN PARTE HARTZEN DUTENAK UDAL TASAK ORDAINTZETIK SALBUESTEKO

IV. epigrafea.–Bionoain feriaren antolatzaileek gonbidaturiko enpresak edo pertsonak salbuetsiak izanen dira.

Iragarkiaren kodea: L1600902