28. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Herrilurraren okupazioa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, aho batez eta, beraz, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo erabatekoa zuela, hau erabaki zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan eta Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen indarreko udal ordenantzaren 59. artikuluan ezarritakoarekin bat:

1.–Hasiera batean onestea herrilurretako 30 metro karraturen okupazioa, 6. poligonoko 2051. lurzatian eta 7. poligonoko 408. lurzatian, Pasada Imas eta Los Llecos alderdietan, iragartzeko murru bat ezartzeko, Barón de Ley, SA ardandegirako sarrera hobetzeko xedez, enpresa horrek sustaturik.

2.–Okupazioa arautuko duen baldintza agiria onestea.

3.–Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuz, alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko. Hasiera bateko erabakia behin betiko bilakatuko da, epe horretan alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada. Espediente osoa Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

4.–Espedientea Foru Komunitateko Administrazioak onetsi beharko du.

Mendabian, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1601190