28. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2016ko aurrekontuaren espedientea. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen udalaren eta haren erakunde autonomoen 2016ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201., 202. eta hurrengo artikuluetan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lekunberrin, 2016ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1601179