28. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

2016ko ekitaldiko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2015eko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, plantilla organikoa onetsi zuen, bere zerbitzuko langileen zerrenda duena.

Hasierako onespena 2016ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8n, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindua.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostua: idazkaria. Egoera: organikoki, Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren menekoa da. Herriburua: Doneztebeko Udala.

Lanpostua: kontu hartzaile/diruzaina. Egoera: organikoki, Iturengo, Zubietako, Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Administrazio Zerbitzuetarako Batasunaren menekoa da. Herriburua: burutza Iturengo edo Zubietako Udaleko alkateak du.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: hutsik. Sarbidea: 42. artikulua. Egoera: egin beharreko lanen arabera.

Zerbitzu anitzetako enplegatu bat kontratatu da, irailaren 30eko 1950/2015 Ebazpenarekin bat. Kontratuaren amaiera: 2016-05-08.

Izenen zerrenda

Duque Ibarrondo, Joaquín. Maila: A. Administrazio egoera: Jardunean.

Navarro Aristorena Aitor. Maila: B. Administrazio egoera: jardunean.

Irurueta Zinkunegi, Iosu. Zerbitzu anitzetako enplegatuak. Administrazio egoera: jardunean.

Lan publikoaren eskaintza

Zerbitzu anitzetako bi enplegatu (gazteen bermea) aldi baterako lan kontratuarekin, lanaldi osoan. Langileak hartzeko hautapen probak NEZaren bidez eginen dira. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.

Zerbitzu anitzetako bi enplegatu (gizarteratzea/oinarrizko errenta), aldi baterako lan-kontratua dutenak, lanaldi osokoak nahiz partzialekoak. Langileak hartzeko hautapen probak NEZaren bidez eginen dira. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.

Elgorriagan, 2016ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, José Ignacio Olázar Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L1601168