28. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

5/2016 FORU DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko irakasle ez-unibertsitarioen zenbait lanpostu betetzeko lan publikoaren 2016ko eskaintza partziala onesten duena.

2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko urriaren 29ko 48/2015 Legeak, beren artikulu multzoan, langile berriak administrazio publikoetan sartzeko mugak ezartzen ditu, eta jarduera publikoaren sektore jakin batzuetan (hezkuntza administrazioak barne) aplikatzen ahal diren salbuespenak. Horretarako, gehienezko ordezkatze-tasa finkatzen du.

Nafarroako Foru Komunitateko plantillaren bilakaera azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko aipatu Legean ezarritako ordezkatze-tasari jarraikiz (%100, irakasle ez-unibertsitarioen kidegoen kasuan), ondorioztatzen da lan publikoaren 2016ko eskaintza partzial hau (maisu-maistren 200 lanposturena) irakasleen 2015eko ordezkatze-tasari dagokiola, aipatu 48/2015 Legearen 20. artikuluan ezartzen den bezala.

Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen eta estatutupeko langileen Negoziazio Mahai Orokorrari kontsulta egin ondoren, maisu-maistren kidegoko 200 irakasle lanposturen lan publikoaren eskaintza partziala onesteko proposamena egin dio Nafarroako Gobernuari. Lanpostu horietatik 92 gaztelaniazkoak dira eta 108 euskarazkoak.

200 lanpostu horiek lanpostu huts gisa ageri dira plantilla organikoan eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako dirua.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko otsailaren 10eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Lan publikoaren eskaintza partziala.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onesten da 2016. urterako, Hezkuntza Departamentuko 200 lanpostu betetzeko. Kopurua irakasle ez-unibertsitarioen 2015eko ordezkatze-tasari dagokio.

Hauek dira lanpostuen ezaugarriak:

–Entzumena eta Hizkuntza espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 30018, 30049, 30115, 30136, 30164, 30171, 30224 eta 30232.

–Entzumena eta Hizkuntza espezialitateko maisu-maistrak (gaztelania). Hamalau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 30251, 30276, 30317, 30327, 30332, 30374, 30384, 30403, 30417, 30443, 30508, 30569, 30655 eta 30662.

–Gorputz Hezkuntza espezialitateko maisu-maistrak (gaztelania). Hamasei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 30750, 30785, 30796, 30856, 30870, 30873, 30890, 30905, 30913, 30967, 30970, 30988, 31030, 31104, 31105 eta 31111.

–Gorputz Hezkuntza espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 31714, 31743, 31754, 31776, 31778, 31786, 31787, 31823, 31824 eta 31828.

–Musika espezialitateko maisu-maistrak (gaztelania). Hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 31112, 31135, 31162, 31174, 31194, 31195, 31197, 31202, 31206, 31208, 31210 eta 31215.

–Musika espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 31833, 31844, 31846, 31847, 31852, 31853, 31858, 31859, 31860 eta 31867.

–Pedagogia Terapeutikoa espezialitateko maisu-maistrak (gaztelania). Berrogeita hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 31219, 31222, 31229, 31230, 31235, 31238, 31250, 31253, 31267, 31270, 31277, 31278, 31300, 31303, 31334, 31352, 31362, 31365, 31379, 31383, 31391, 31398, 31399, 31401, 31403, 31410, 31420, 31434, 31452, 31470, 31476, 31484, 31486, 31490, 31493, 31508, 31515, 31524, 31525, 31529, 31535, 31541, 31607, 31628, 31629, 31653, 31678, 31697, 31700 eta 31701.

–Pedagogia Terapeutikoa espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Hogei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 31874, 31879, 31880, 31900, 31902, 31903, 31911, 31928, 31933, 31948, 31952, 31953, 31955, 31964, 31966, 31972, 31974, 31976, 31981 eta 31989.

–Ingelesa espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Hogeita bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 32137, 32141, 32143, 32154, 32156, 32159, 32161, 32167, 32175, 32179, 32180, 32185, 32197, 32199, 32206, 32220, 32237, 32239, 32249, 32255, 32266, 32277, 32296, 32308 eta 32309.

–Euskara (Nafarroa) espezialitateko maisu-maistrak. Hogeita hamabost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 32311, 32314, 32317, 32321, 32328, 32331, 32335, 32336, 32338, 32345, 32366, 32370, 32389, 32412, 32415, 32420, 32424, 32430, 32442, 32453, 32458, 32470, 32476, 32478, 32482, 32485, 32502, 32506, 32513, 32516, 32517, 32524, 32527, 32538 eta 32542.

2. artikulua. Erreserba txanda, desgaitasuna dutenentzat.

1. Lan publikoaren eskaintza partzial honetan %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba txandaren lanpostu kopurua 14koa izanen da.

2. Hautaproben deialdian zehaztuko da erreserba txanda zein espezialitate eta hizkuntzatan aplikatuko den. Aldez aurretik horren gaineko txostena eginen dute Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak.

3. %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek parte har dezakete, gainerako izangaien baldintza berberetan, lan eskaintzaren lanpostuak betetzeko deialdietan, baldin eta desgaitasun hori bateragarria bada dagozkiekeen betebehar edo eginkizunekin. Horretarako, probetan behar diren egokitzapenak eginen dira, hala eskatzen duten eta desgaitasuna eta bateragarritasuna frogatzen dituzten izangaientzako; ziurtagiria Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako organo eskudunek egin beharko dute.

Nolanahi ere, kasuan kasuko lanpostuaren eginkizunetan aritzeko, desgaitasuna eginkizunekin bateragarria dela frogatzeaz gain, behar den azterketa medikoa gainditu beharko da, hala eskatzen baitzaie Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sartu aurretik probak pasa dituzten izangai guztiei.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Xedapen gehigarri bakarra.–Hautaketa prozesuan dokumentazioa aurkezteko arauak.

1. Hezkuntza Departamentuak onetsiko du irakasleen lan publikoaren eskaintza hau aurrera eramanen duen hautaketa prozesuaren deialdia eta, haren bidez, parte hartzaileei eskatuko zaie, eskabideak aurkezteko epean, deialdian eskatutako betebeharrak eta merituak betetzen dituztela frogatzen duten agirien kopia soilak aurkezteko.

2. Hautatzen diren izangaiei eskatuko zaie, parte hartzeko eskabidearekin batera, betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duten jatorrizko agiriak edo horien fotokopia konpultsatuak aurkezteko, eta horrelakorik ezean, horien egiazkotasuna frogatzen duten agiriak. Halaber, administrazioak hautaketa prozesuaren edozein unetan eskatzen ahalko die deialdiko parte-hartzaileei eskabidearekin batera aurkeztutako agirien jatorrizkoak edo horien fotokopia konpultsatuak aurkezteko, betebeharrei nahiz merituei dagozkienak.

3. Aurkeztutako agirietan zehaztugabetasunik edo faltsutasunik izanez gero, erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatuko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko otsailaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1601603