2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATARRABIA
Deialdia, Amalur haur eskolako zuzendari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko: akats zuzenketa
2016ko urtarrilaren 8an, 4. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, argitara eman ziren Amalur haur eskolako zuzendari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak.
Ondotik, haren testuan zenbait akats atzeman dira, batez ere Hezkuntzari buruzko Legearen erreformaren ondoriozkoak. Beraz, bidezkoa da akats horiek zuzentzea, oinarrietan aldaketak eginez.
Atarrabiako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko otsailaren 2ko bilkuran, ondoko zuzenketa hauek onestea erabaki zuen:
–6.1 epigrafean, oposizioaldiari buruz honela dioen tokian: “2015eko otsailaren aitzinetik gauzatuko da, seguruenik”, honela behar du: “2016ko otsailaren aitzinetik gauzatuko da, seguruenik”.
–Araudiari buruzko gai zerrendan, II. eranskinean, 5. gaian, honela dioen tokian: “0-3 urteko etapa indarreko legerian: Hezkuntzari buruzko Lege Organikoa eta 28/2007 Foru Dekretua, Haur Hezkuntzako lehenbiziko zikloa arautzen duena”, honela behar du: “0-3 urteko etapa Nafarroan, indarrean den legediaren arabera”.
–Lanbideko gaietan, III. eranskinean, 1. gaian, honela dioen tokian: “Ikastetxeko hezkuntza proiektua eta haur eskolako curriculum proiektua”, honela behar du: “Ikastetxeko hezkuntza proiektua haur eskolan”.
Atarrabian, 2016ko otsailaren 3an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L1601381