2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
2016ko lan egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa
Alkatetzak 2016ko urtarrilaren 27an emandako ebazpenaren bidez, Udalaren zerbitzuko langileendako 2016ko lan egutegia onetsi zuen.
Udal bulegoen lan-ordutegia:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.
–Martxoaren 24a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 25a: Ostiral Santua.
–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 5a: Mirarien Andre Maria: Udaleko zaindaria.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
Irailaren 16a: herriko festak.
–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.
–Azaroaren 1a: Omiasaindu.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.
Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2016ko lan egutegian.
Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
Lan ordutegia: 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, hautara, 7:40tik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte.
Berezitasunak:
–Irailaren 15, 19, 20, 21 eta 22an lanaldia 9:30etik 12:30era izango da.
Alesbesen, 2016ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1601241