27. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Virgen del Portal Zahar Etxeko datu pertsonalen fitxategien sorrera

Alesbesko Virgen del Portal Zahar Etxearen Ongintzako Patronatuko Gobernu Batzarrak, 2014ko ekainaren 3an, ondoan datorren erabakia hartu zuen; hain zuzen ere, datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategiak honako arau hauei egokitzeko: Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, lege hori garatzen duen Erregelamendua onesten duena.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 20. artikuluan xedatua betetzeko, honako hau erabaki du:

Lehenbizikoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Langileen fitxategia

–Xede eta erabilera aurreikusiak: zahar etxeko langileen kudeaketa: nominak, gizarte aseguruak, laneko arriskuei aitzintzea, lan egutegiaren kudeaketa (oporrak, hutsegiteak, eritasuneko baimenak...), txandak, fitxaketa, nahitaezko aseguruak.

–Norbanako edo talde ukituak: zahar etxeko langileak.

–Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek emanda, ahoz edo kontratatzeko aurkeztu behar diren agirien bidez.

–Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako diruzaintzari, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, Nafarroako Gobernuari, prebentzioko kanpo entitateari.

–Organo arduraduna: Virgen del Portal Zahar Etxeko Ongintzako Patronatua.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Virgen del Portal Zahar Etxeko Ongintzako Patronatua.

–Segurtasun maila: handia.

–Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

IDENTIFIKAZIO DATUAK

Izen-deiturak

Helbidea

NAN/IFZ

Telefonoa

Gizarte Segurantzako zenbakia

EZAUGARRI PERTSONALEN GAINEKO DATUAK

OSASUN ARLOKO DATUAK

DATU EKONOMIKOAK, FINANTZARIOAK ETA ASEGURUENAK

ENPLEGUKO XEHETASUNEN GAINEKO DATUAK

DATU AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK

–Tratamendurako erabilitako sistema mistoa da.

Kontabilitatea kudeatzeko fitxategia

–Erabilera eta xede aurreikusiak: erreziboak kudeatzea eta kontabilitate publikoa eramatea.

–Pertsona edo talde ukituak: kontabilitate ekitaldian zahar etxearekin harreman ekonomikoa izan duten hirugarrenen datu pertsonalak.

–Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek edo beren legezko ordezkariek emanik.

–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari, eta behar izanez gero, Comptos Ganberari eta interesdun bidezkoei.

–Organo arduraduna: Virgen del Portal Zahar Etxeko Ongintzako Patronatua.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Virgen del Portal Zahar Etxeko Ongintzako Patronatua.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

–Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

IDENTIFIKAZIO DATUAK

Izen-deiturak

Helbidea

NAN/IFZ

DATU EKONOMIKOAK, FINANTZARIOAK ETA ASEGURUENAK

–Tratamendurako erabilitako sistema mistoa da.

Erizaintzako historien fitxategia

–Xede eta erabilera aurreikusiak: egoiliarren historia sozial eta klinikoaren jarraipena egitea, medikuaren jarraibideak, eman beharreko botiken kontrola, medikuarenganako hitzorduak, txostenak eta ziurtagiriak.

–Pertsona edo talde ukituak: egoiliarrak.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek eta erizaintzako edo medikuntzako langileek emanda. Ahoz biltzen dira, edo bertzenaz, medikuntzako langileek emandako osasun txostenen bitartez.

–Datuen komunikazioa: botiken dosiak norbanakoari egokitzeko sistema hitzartua duten farmaziei eta Nafarroako Gobernuari (Gizarte Ongizateko Departamentua)

–Organo arduraduna: Virgen del Portal Zahar Etxeko Ongintzako Patronatua.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Virgen del Portal Zahar Etxeko Ongintzako Patronatua.

–Segurtasun maila: handia.

–Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

IDENTIFIKAZIO DATUAK

Izen-deiturak

Helbidea

NAN/IFZ

Gizarte Segurantzako zenbakia

Osasun-txartela

EZAUGARRI PERTSONALEN GAINEKO DATUAK

OSASUN ARLOKO DATUAK

–Tratamendurako erabilitako sistema mistoa da.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea sortutako fitxategiak dagozkien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.

Alesbesen, 2016ko urtarrilaren 21ean.–Virgel del Portal Zahar Etxearen Patronatuko burua, Arantxa Romeo Arizala.

Iragarkiaren kodea: L1600840