27. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2016ko tasak eta prezio publikoak

Udalak, 2015eko azaroaren 20ko osoko bilkura arruntean, 2016ko tasa eta prezio publikoak onesteko erabakia hartu zuen. Hona hemen:

“6.–2016ko tasa eta prezio publikoak

Tasa eta prezio publiko hauek onetsi dira 2016rako:

–Obra lizentziak tramitatzeko tasak: kendu egin dira.

–Fotokopiak: 0,10 euro, 10 arte; 0,07 euro 10etik gora.

–Udal lantaldearen zerbitzuen tasa: zerbitzuaren kostua, langileetan eta materialean.

–Udalaren materiala erabiltzeko tasa:

  • Traktorea: 20 euro orduko.
  • Atoia: 5 euro orduko.

Makurrik izanez gero, errentariari kobratuko zaizkio konponketaren gastuak, eta orobat partez edo osoki berritu behar denean, errentan emandako gauza erabili ezinik gelditu delako.

–Udalaren ordenagailu batetik bilaketa egiteko eta/edo inprimatzeko tasa:

  • Agiria Udalaren titulartasunekoa bada, edo Udalari badagokio, eta Udalaren ordenagailuetan edo Interneten badago: agiri bakoitzeko, 0,50 euro, gehi 0,05 euro zuri-beltzean inprimaturiko orrialde bakoitzeko (0,30 euro, kolorez bada).
  • Kendu egiten da adinaren araberako bereizkeria tasetan (65 urtetik gorakoentzat).

–Ziurtagiriak eta agiriak konpultsatzea:

  • Salbuestea bizilagun erroldatuen ziurtagiri eta konpultsak, bertze administrazio edo entitate publiko batek eskatuak, agiri edo inprimaki idatzia erakutsiz gero. Halakoetan, zertarako den gehituko da ziurtagirian edo kontsultan.
  • Ziurtagiria (aitzineko puntuko kasuak izan ezik), Udalaren datu-base informatikoetako datuei buruzkoa: euro 1,00.
  • Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4 euro.
  • Kokapen fisikoa katastroan, eta lurzati-zedula bakoitza inprimatzea: 1 euro lurzatiko.

Kendu egiten da adinaren araberako bereizkeria tasetan (+65 urtetik gorakoentzat).

Plastifikatzea. DIN A-4 tamainako orria: 0,50 euro.”

“–Bandoak: euro 1.

–Faxa: nazionala: 0,60 euro dei bakoitzeko + 0,10 euro orriko.

–Nazioartekoa: 0,60 euro dei bakoitzeko + 0,50 euro orriko.

Kalez kaleko salmenta (Santa Apolonia eta abuztuko Andre Mariko bestak kenduta): eguneko eta postuaren tarifa: 6 euro 5 m²-raino, eta, azalera hori gainduz gero, 10 euro.

–Eremu publikoa mozteko tasa: 10 euro egun bat, 30 euro hilabetea, 50 euro hilabete baino gehiago.

–Trafikoko arau-hausteen zehapenaren zenbatekoa: ordenantzaren 11. artikulua: 42,50 euro.

–Eremu publikoa okupatzea: 10 euro hilabetean, 5 metro karratuko; gutxieneko zenbatekoa hilabetekoa izanen da.

–Bestetako salguneak: Santa Apolonia eta abuztuko Andre Mariko bestak.

  • 5 m²-rainoko saltoki txikiak:
  • Egun 1: 3 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
  • Besta guztietan, 10 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
  • 5 m³-tik goiti:
  • Egun 1: 6 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
  • Besta guztiak: 20 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
  • Salmentan aritzen diren ibilgailu edo atoiak:
  • 50 euro, besta guztiak, feriakarien barraka bakoitzeko + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
  • 15 euro, egun soltea + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
  • Barrakak: 160 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.

%20 merkago, gutienez ere astebete lehenagotik aurkeztutako eskaerek.

–Hilerria: lurreko horma-hilobien tasak horma-hilobi bikoitzean ehorztea: 150 euro hamar urterako, lehen hildakoagatik. 2. hildakoagatik: 150 euro hamar urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondoren, 15 euro ordaindu behar dira bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Hilerria: lurreko horma-hilobien tasak horma-hilobi sinplean ehorztea: 150 euro hamar urterako, lehen hildakoagatik. 2. hildakoaren errautsengatik: 100 euro hamar urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondoren, 15 euro ordaindu behar dira bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Hilerria: horma-hilobi bertikala:

  • 1. hildakoagatik, 130 euro hamar urterako. 2. hildakoagatik (errautsak), 100 euro 10 urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondoren, 13 euro ordaindu behar dira bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Hilerria: kolunbarioa: 100 euro 10 urterako. 2. hildakoagatik (errautsak), 100 euro 10 urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondoren, 10 euro ordaindu behar dira bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Frontoia erabiltzeko tasa:

  • Bizilagunak: 6 euro ordubetez erabiltzeagatik gehi 4 euro argi ordu bakoitzeko.
  • Bizilagunak ez direnak: 10 euro ordubetez erabiltzeagatik gehi 4 euro argi ordu bakoitzeko.”

Aho batez onetsi da, proposamenaren arabera:

–Doakoak ez diren ikastaroak, haien maiztasunaren eta edukiaren azterketa positiboa aitzinetik eginda.

  • Prestakuntza ematen duen monitore edo enpresak jarduera horren JEZa Mendigorrian ordaintzen badu, bizilagunaren prezioa.
  • Prestakuntza ematen duen monitore edo enpresak ez badu Mendigorrian ordaintzen jarduera horren JEZa, bizilagun ez direnen prezioa.

–Egintza puntual eta doakoak, Udalak aitortutako elkarteek eta irabazi asmorik gabeko gizarte eta hezkuntza arloko gainerako entitateek antolatuak, doan bakarrik hura erabiltzen ordaintzen duten erabiltzaileek erabiltzeko ohiko edo aurreikusteko moduko ordutegitik kanpo baldin bada.

Doan arratsaldeko 8ak arte, Udalak aitortutako elkarteen egintzetarako, eta doan ordu horretatik aitzina, kasua azterturik.

–Ikastetxe publikoa, eskolako klaseetarako eta egintza puntualetarako.

–Publikoa ez den entitate baten bertzelako erabilera, bertan 3 ordu baino gehiago egotea badakar (gaua pasatzekoa bada, konparaziorako), 100 euro gehi argindarraren gastu zenbatetsia (gaua pasatuz gero, 3 ordu jotzen dira gaua pasatu bitartean argia gehienbat itzalia bada).”

Onespen hori jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta, hogeita hamar egunean, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Erabakia hogeita hamar egunean egon da jendaurrean, behar den iragarkia 2015eko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, abenduaren 9an. Eta behin betikoa bilakatu da, inork ez baitu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

Mendigorrian, 2016ko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1600855