27. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Elbarritasuna duten pertsonendako apartakatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2015eko abenduaren 28an, hasiera batez onetsi zuen Elbarritasuna duten pertsonendako apartakatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzaren hasiserako onespena.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Lakuntzan, 2016ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1601148