26. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Nabaskozeko Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da.

Nabaskozen, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Cruz M. Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L1601152