251. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 31 - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

24/2016 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, 2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 2017RAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKOA.

I. TITULUA

Kredituak eta horien aldaketak

I. KAPITULUA

Hasierako kredituak eta haien finantzaketa

1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren esparrua.

Onetsi egin dira 2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:

1. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren erakundearen aurrekontua.

2. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

3. Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua.

4. Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

5. Foru Komunitateko sozietate publikoen aurrekontuak.

2. artikulua. Kreditu eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-
orrietan sartutako programak betetzeko onetsi diren kredituek, bateratuta, 4.061.878.789 euro egiten dute.

2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrietan, aurrekontu ekitaldi honetan ustez likidatuko diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira; hain zuzen ere, 4.061.878.789 euro egiten dute bateratuta.

3. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 34. artikuluan arautzen den gastu ez-finantzarioaren muga 3.731.453.266 eurokoa da.

4. Aurrekontu-egonkortasuneko helburuak betetze aldera, eta Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 30. artikuluan ezarritakoaren arabera, gastu ez-finantzarioaren muga, Toki Ogasunen Funtsa deskontatu ondoren, 3.524.293.603 euroan ezarrita geratzen da.

II. KAPITULUA

Aurrekontuetako kredituen aldaketa

3. artikulua. Aurrekontuetako kredituen aldaketa.

Aurrekontuetako kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen aginduen araberakoak izanen dira, foru lege honek agindu horiek aldatzen ez dituen heinean.

Aurrekoa gorabehera, ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko kontu-sailen arteko funts mugimenduak, baldin eta, kontu-sail horietan agertzen diren kredituek helburu bera izanik, kontu-sail ezberdinetan kokatuta badaude Europar Batasunak gastuen erabilera hobeto kontrolatze aldera halaxe exijitzeagatik, gastuak hein batean hark kofinantzatuak izatearen ondorioz.

4. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontuetako aldaketak.

1. Nafarroako Gobernuak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak txostena egin ondoren, aurrekontuetan behar diren aldaketak egiteko baimena eman ahal du, Europar Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak ekitaldian zehar ahalik eta hobekien betetzeko, Europako Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo ondoren jarraipen batzordeek edo Batzordeak berak eginiko aldaketei jarraituz. Aurrekontu-aldaketa horiek gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

2. Europar Batasunak kofinantzatzen dituen proiektuak biltzen dituzten kontu-sailetan eragin zuzena duen kreditu aldaketa oro egiteko, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da aldez aurretik. Salbuetsirik daude Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatutako kredituei eragiten dieten aldaketak.

5. artikulua. Kreditu gehikuntzak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, gehikuntza izan ahalko dute, 2017ko ekitaldiari dagokionez, kontu-sail hauek edo ekitaldian zehar helburu hauekin sortu beharrekoek: terrorismoaren biktimak edo indarreko araudian zehaztutako motibazio politikoko ekintzen biktimak aintzatestearen eta horiei kalte-ordainak ematearen ondorioz onets litezkeen diru-laguntza eta maileguak emateko kontu-sail guztiek, eta Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketari dagozkion kontu-sail guztiek.

Aurrekoez gainera, ondorengoek ere gehikuntza izan ahal dute:

1. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontu-sailok:

a) 010001-01000-2275-921100 kontu-saila, “Hauteskundeak” izenekoa. Kontu-sail horri aplikatzen ahalko zaizkio hauteskundeak egiteko behar diren lan eta inbertsioekin zerikusia daukaten edonolako gastuak.

b) 020002-04100-1001-921400 kontusaila, “Lehendakari ohi eta kontseilari ohientzako prestazioak” izenekoa.

c) 020002-04100-1620-921400 kontu-saila, “Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa” izenekoa.

d) 020002-04100-1800-921400 kontu-saila, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

e) 020002-04100-1810-921400 kontu-saila, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

f) 020002-04100-1820-921403 kontu-saila, “Lan istripuengatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.

g) 020002-04300-1614-211100 kontusaila, “Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.

h) 030001-03000-4819-112100 kontu-saila, “Profesionalen Elkargoentzako transferentziak” izenekoa.

i) 051000-02100-1800-132100 kontu-saila, “Apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legearen aplikazioa” izenekoa.

j) 051000-02100-2274-132103 kontusaila, “Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak” izenekoa.

2. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko kontu-sailok:

a) 100000-10000-4709-441100 kontu-saila, “AUDENASA. Merkataritzako politika” izenekoa.

b) 111002-11300-6002-923100 kontu-saila, “Lurrak eta natur ondasunak” izenekoa.

c) 111002-11300-6020-923100 kontu-saila, “Instalazio berriko eraikuntza eta obrak, ondare higiezina birmoldatzea eta janztea”.

d) 111002-11300-6020-923104 kontu-saila, “Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak” izenekoa.

e) 111002-11300-8500-923100 kontu-saila, “Sektore publikoko akzioak erostea” izenekoa.

f) 150000-17000-6094-923400 kontu-saila, “Iruzur fiskalaren aurkako plana” izenekoa.

g) 151000-17330-2273-467900 kontu-saila, “Enkargua TRACASA Instrumental sozietateari. Tributuen arloko informazio sistemetan datu fiskalak jaso eta sartzeko zerbitzuak” izenekoa.

h) 155003-17830-2272-932103 kontu-saila, “Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea” izenekoa.

i) 155003-17830-3501-932100 kontu-saila, “Berandutze-interesak zergen itzulketetan” izenekoa.

j) 155003-17830-3501-932102 kontu-saila, “Berandutze-interesak bidegabeko diru-sarreren itzulketengatik” izenekoa.

k) 160000-17100-2269-941100 kontu-saila, “Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak” izenekoa.

3. Hezkuntza Departamentuko kontu-sailok:

a) 400000-41000-1220-322002 kontu-saila, “Irakaskuntza publikoaren arloko murrizketei amaiera ematea” izenekoa.

b) 400000-41000-1220-322000 kontusaila, “Aldi baterako langileen ordainsariak” izenekoa.

c) 400000-41000-1800-322000 kontu-saila, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntzak, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

d) 400000-41000-1810-322000 kontu-saila, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

e) 410000-41100-2290-322000 kontu-saila, “Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen funtzionamenduaren finantzaketa” izenekoa.

f) 410002-41140-4609-322D00 kontu-saila, “Eskola-kontzentrazioen eta hezkuntzarako erabiltzen diren udal eraikinen funtzionamendurako diru-laguntza” izenekoa.

g) 410002 -41140 -6081 -321100 kontu-saila. “Ikasliburuak doan jasotzeko plana” izenekoa.

h) 410002 -41140 -7811 -321100 kontu-saila. “Ikasliburuak doan jasotzeko programa” izenekoa.

i) 410004-41830-2210-324100 kontusaila, “Jantokiak” izenekoa.

j) 410004-41830-2230-324100 kontusaila, “Eskola garraioa” izenekoa.

k) 411001-41010-6001-325100 kontusaila, “Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako desjabetzeak” izenekoa.

l) 420002 -42120 -4609 -322100 kontu-saila, “Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izenekoa.

4. Osasun Departamentuko kontu-sailok:

a) 54. programa-multzokoak, kode ekonomiko hauei dagozkienak: 2213, 2214, 2215, 2216, 2286, 2287 eta 2500; bai eta 52. programa-multzoaren barruan 2215 kode ekonomikoari dagozkionak.

b) 540000-52000-1800-311100 kontu-saila, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

c) 540000-52000-1810-311100 kontu-saila, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

d) 540005-52831-4809-313100 kontu-saila, “Farmazia-prestazioak” izenekoa.

e) 540005-52831-4809-313102 kontu-saila, “Xurgatzaileak eta beste osasun-produktu batzuk” izenekoa.

f) 540005-52831-4809-313103 kontu-saila, “Farmazia-prestazioak-koordainketa arautzea” izenekoa.

g) 543004-52214-2276-312700 kontu-saila, “Plasma zatitzeko lanak, farmakoak ekoizteko” izenekoa.

5. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontu-sailok:

a) 710000-71210-4700-412100 kontu-saila, “Landaketak erauzteagatiko kalte-ordainak” izenekoa.

b) 710000-71210-4700-412107 kontu-saila, “Azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta-galera arintzeko laguntzak” izenekoa.

c) 710000-71210-7700-412100 kontu-saila, “Azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta-galera arintzeko laguntzak” izenekoa.

d) 710001-71230-4700-414210 kontu-saila, “Aseguru primen konpentsazioa Agroseguroren bitartez” izenekoa.

e) 710004-71320-2279-412205 kontu-saila, “Larrialdiko txertaketa ofizialak” izenekoa.

f) 710004-71320-7700-412200 kontu-saila, “Kalte-ordaina abereak epizootien ondorioz hil behar izateagatik, eta azienda mugitzeko debekuaren ondoriozko irabazi lortugabeagatik” izenekoa.

g) 720000-71510-4700-414100 kontu-saila, “Nafarroako Ubidetiko ureztaketen kanona” izenekoa.

h) 720000-71510-4700-414102 kontu-saila, “Nafarroako Ubidetiko ureztaketen kanona. 1. fasearen handitzea” izenekoa.

i) 720000-71510-7609-414400 kontu-saila, “Titulartasun publikoko nekazaritza azpiegiturak konpontzeko laguntzak, aparteko uholdeengatik” izenekoa.

j) 720000-71510-7819-414100 kontu-saila, “Ureztatzaileen Elkarteen nekazaritza-azpiegituren konponketa, aparteko uholdeengatik” izenekoa.

k) 740002-74200-7609-456704 kontu-saila, “Titulartasun publikoko ohian azpiegiturak konpontzeko laguntzak, kalteengatik” izenekoa.

6. Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontu-sailok:

a) 820002 82230-7819-467300 kontu-saila, “CENER. Banatutako energia bultzatzeko neurriak” izenekoa.

b) 820005-82110-7701-46306 kontu-saila, “I+G+B deialdia, espezializazio adimenduneko estrategiaren eta teknologien arloko lankidetzarako” izenekoa.

c) 840000-84000-6010-453300 kontu-saila, “Prezio-berrikuspena” izenekoa.

d) 840003-84200-2090-453200 kontu-saila, “Iruña-Logroño A-12 autobiaren kanona” izenekoa.

e) 840003-84200-2090-453202 kontu-saila, “A-21 Pirinioetako autobiaren kanona” izenekoa.

f) 840003-84210-6010-453305 kontu-saila, “Errepide sarea eta kontrol zentroa kontserbatzea” izenekoa.

g) 840003-84210-6010-453306 kontu-saila, “Zoruak sendotzea” izenekoa.

h) 840004-84410-4609-441100 kontu-saila, “Iruñerriko garraio publikoarentzako ekarpena” izenekoa.

i) 840004-84410-4709-441100 kontu-saila, “Bidaiari-garraioko zerbitzuei eusteko laguntza” izenekoa.

7. Eskubide Sozialetako Departamentuko kontu-sailok:

a) 2600 kode ekonomikokoak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean aurreikusitako gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan ezarritako prestazio bermatuak finantzatzeko direnak eta 900003, 920005 eta 920008 proiektuetan daudenak.

b) 900002-91100-4809-212100 kontu-saila, “Kotizazio gabeko pentsioak” izenekoa.

c) 900002-91100-4809-231500 kontu-saila, “Errenta bermatua” izenekoa.

d) 900002-91100-4809-231502 kontu-saila, “Laguntza bereziak gizarteratzeko” izenekoa.

e) 900003-91600-4609-231500 kontu-saila, “Etxegabeentzako harrera zerbitzua” izenekoa.

f) 900003-91600-4609-231502 kontu-saila, “Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak” izenekoa.

g) 900003-91600-4609-231503 kontu-saila, “Larrialdi sozialeko laguntzak” izenekoa.

h) 900003-91600-4609-231602 kontu-saila, “Enplegu sozial babestua. PE EGF 2014-2020” izenekoa.

i) 900004-91100-4819-143103 kontu-saila, “Nazioarteko larrialdietarako laguntzak” izenekoa.

j) 900007-91200-4809-261400 kontusaila, “Etxebizitzen errentarientzako dirulaguntzak” izenekoa.

k) 900007-91200-7800-261400 kontusaila, “Etxebizitzaren arloko jardueretarako dirulaguntzak eta subsidioak” izenekoa.

l) 920004-93200-4809-231B00 kontu-saila, “Zerbitzuari lotutako laguntzak” izenekoa.

m) 920004-93200-4809-231B02 kontu-saila, “Zerbitzu pertsonalei erantzuteko laguntzak” izenekoa.

n) 920008-93300-4809-231700 kontu-saila, “Zailtasun edo gatazka egoeran dauden adingabeen autonomiarako baliabideak” izenekoa.

ñ) 920008-93300-4809-231702 kontu-saila, “Familientzako prestazio ekonomikoak” izenekoa.

o) 920008-93300-4809-231704 kontu-saila, “Kanpoko ikastetxeetako haurren kuotak” izenekoa.

p) 950001-96100-4709-241109 kontu-saila, “Enplegu-zentro berezietarako laguntzak. EGF” izenekoa.

q) 950001-96100-4709-241204 kontu-saila, denominada “Errenta bermatuaren hartzaileak kontratatzeko pizgarriak” izenekoa.

r) 950001-96100-4809-241107 kontu-saila, “Autoenplegua sustatzeko laguntzak” izenekoa.

s) 950001-96100-4819-241104 kontu-saila, denominada “Zailtasun gehiago dituzten kolektiboen gizarteratze eta laneratze programetarako laguntzak. Konferentzia sektoriala eta EGF” izenekoa.

8. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontu-sailok:

a) B40001-B4100-2269-232202 kontu-saila, “LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko eta sexu-joeragatik, genero-adierazpenarengatik eta genero-identitatearengatik diskriminatzearen aurkako Legea” izenekoa.

b) 2279 kode ekonomikokoak, B40002 proiektuan daudenak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean aurreikusitako gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan ezarritako prestazio bermatuak finantzatzeko direnak. Helburu hori duen kontu-sailik ez badago, legea zuzen aplikatzeko beharrezkoak direnak sortzen ahalko dira.

c) B40002-B4200-4809-232300 kontu-saila, “Genero indarkeriaren biktimak izan eta enplegua aurkitzeko zailtasunak dituztenentzako laguntzak” izenekoa.

d) B40002-B4200-4819-232300 kontu-saila, “Larrialdi sozialeko laguntzak” izenekoa.

II. TITULUA

Langileria gastuak

I. KAPITULUA

Jarduneko langileen ordainsariak

6. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen lansariak.

1. 2017ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariek gehikuntza izanen dute; hain zuzen ere, Estatuko legediak sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat 2017rako ezartzen duen gehieneko gehikuntza globala. Horrek ez du ezertan galaraziko beharrezkoak diren ordainsari-doikuntzak egitea kasua bada, halatan ziurtatzeko ezen lanpostu bakoitzari esleitutakoak behar bezalako zerikusia daukala lanpostu horren edukiarekin, zeina zailtasun tekniko, lanaldi, erantzukizun, arriskugarritasun edo nekagarritasun berezikoa izan baitaiteke.

2. Maila bakoitzaren hasierako soldatak urteko zenbateko hau izanen du 2017an:

MAILA

URTEKO ZENBATEKOA

A

25.534,60 euro

B

21.481,46 euro

C

17.819,62 euro

D

15.519,56 euro

E

13.651,26 euro

7. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoetako lan-kontratudunen lansariak.

1. 2017ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak haien hitzarmen kolektiboan zehazten direnak izanen dira, foru lege honetan funtzionarioentzat finkatutako irizpideei jarraikiz.

2. Nafarroako gainerako administrazio publikoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak, berriz, administrazio publiko bakoitzak bere aurrekontuetan ezartzen dituenak izanen dira, betiere foru lege honetan funtzionarioentzat ezarritako irizpideei jarraituz.

8. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako izendapen libreko zuzendaritza karguen ordainsariak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzuburuek eta haren erakunde autonomoetan haiekin parekaturikoek 51.004,66 euroko ordainsariak izanen dituzte 2017an, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera legozkiekeen gradu, antzinatasun eta familia-laguntzako ordainsari pertsonalez gainera, eta ezertan galarazi gabe jatorriz izan zuten izendapenagatik edo beren zerbitzu-ematearen baldintza bereziengatik plantilla organikoan espezifikoki esleituta izan litzaketen ordainsari osagarriak.

Zerbitzuburuek beren lana erabateko eskuragarritasunez eta dedikazio osoz eginen dute.

2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuetako izendapen libreko zuzendaritza karguen ordainsariek ondotik zehazten diren zenbatekoak izanen dituzte 2017an, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera legozkiekeen gradu, antzinatasun eta familia laguntzaren ordainsari pertsonalez gainera:

a) Farmazia Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzua; Osasun Mentaleko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzua; Nafarroako Ospitaleguneko Langileen Administrazio Zerbitzua eta Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua; Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutietako Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zerbitzuak eta Profesionalen zerbitzuak; Ospitalez kanpoko Larrialdietarako Zerbitzua; Tuterako eta Lizarrako Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zerbitzuak; Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzua; Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzua eta Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzua; Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzua: 51.838,08 euro.

b) Araubide Juridikoaren Zerbitzua: 51.004,66 euro.

c) A mailako langileek betetzen dituzten beste zerbitzu batzuk: 47.684,42 euro.

d) Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietako Zainketa Asistentzialen zerbitzuak, Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Zerbitzua eta Osasun Mentaleko Zainketa Asistentzialen Zerbitzua: 46.648,00 euro.

e) Gainerako mailetako langileek betetzen dituzten beste zerbitzu batzuk: 43.540,70 euro.

Baldin eta gaur egun Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuetako zuzendaritza kargu horien titularren batek artikulu honetan jasotakoa baino handiagoa den zenbateko bat jasotzen badu, aldeagatik konpentsazio pertsonal bat ordainduko zaio, kargu horretan diharduen bitartean.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan zuzendaritza karguetan aritzen diren izendapen libreko langileen ordainsariek 6. artikuluan xedatutakoaren aplikazioak eragindako igoera bera izanen dute.

9. artikulua. Nafarroako Gobernuko kideen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariak.

1. Ondoko ataletan zehazten da nolako ordainsariak izanen dituzten 2017an Nafarroako Gobernuko kideek, zuzendaritza nagusietakoek, erakunde, sozietate eta fundazio publikoetako zuzendaritza karguek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko gainerako behin-behineko langileek.

2. Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 35. eta 45. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko kideek, 2017. urtean, ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera funtzionarioei legozkiekeen gradu- eta antzinatasun-ordainsariez gainera:

–Nafarroako Gobernuko lehendakaria: 70.048,02 euro.

–Kontseilaria: 65.188,62 euro.

3. Lehendakariaren eta Nafarroako Gobernuko departamentuetako titularren kabineteetako goi kargudunaren izaera duten kideek ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte 2017. urtean, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera funtzionarioei legozkiekeen gradu- eta antzinatasun-ordainsariez gainera:

–Lehendakariaren aholkularia: 55.855,66 euro.

–Gobernuaren eleduna: 55.855,66 euro.

–Kontseilarien kabineteburuak: 51.988,16 euro.

4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, zuzendari nagusiek 55.855,66 euroko ordainsariak izanen dituzte 2017. urtean, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera funtzionarioei legozkiekeen gradu- eta antzinatasun-ordainsariez gainera.

5. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariak 76.163,64 euroko ordainsariak izanen ditu 2017. urtean, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera funtzionarioei legozkiekeen gradu- eta antzinatasun-ordainsariez gainera.

6. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erakunde publikoetako zuzendariek 2017. urtean, ondotik zehazten diren ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera funtzionarioei legozkiekeen gradu- eta antzinatasun-ordainsariez gainera:

a) Erakunde autonomo bateko zuzendari kudeatzailea, ondoko b), c) eta d) letretan xedatutakoa salbu: 55.855,66 euro.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak: 86.299,92 euro.

c) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea: 65.983,96 euro.

d) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea: 54.574,38 euro.

e) Erakunde autonomo bateko zuzendariordea: 51.004,66 euro.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritzako kideak:

–Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailea, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailea, Profesionalen Zuzendaria, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaria eta Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaria: 65.945,60 euro.

–Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailea, Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailea eta Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendari Asistentziala: 57.640,10 euro.

–Osasun Mentaleko Kudeatzailea, Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko Zuzendaria, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariorde asistentzialak, Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietako Zuzendari Asistentzialak eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordea eta Laguntzaren jarraitutasunerako Zuzendariordea: 56.135,38 euro.

–Zerbitzu Zentraletako zuzendariordeak: 55.121,36 euro.

–Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaria, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaria eta Osasun Zainketen Zuzendaria: 52.626,84 euro.

–Nafarroako Laguntza Soziosanitarioko Planaren koordinatzailea eta Nafarroako Ospitaleguneko zainketa sanitarioen zuzendariordeak: 47.684,42 euro.

7. Lehendakariaren eta Nafarroako Gobernuko kideen kabineteetako gainontzeko behin-behineko langileek ondoren zehazten diren urtealdi-ordainsariak izanen dituzte 2017. urtean, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera legozkiekeen gradu- eta antzinatasun-ordainsariez gainera:

–Lehendakariaren idazkaria: 34.486,76 euro.

–Kontseilariaren idazkaria: 31.434,90 euro.

–Kabineteko laguntzailea: 27.532,82 euro.

8. Jardunbide egokietarako, ustelkeriari aurre egiteko eta kode etikorako koordinatzaile arduraduna: 51.004,66 euro.

9. Aurreko idatz-zatietan araututako behin-behineko langileek, funtzionarioak ez direnek, Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioei dagokien antzinatasun-saria jasoko dute, eta horretarako, kontuan hartuko da behin-behineko lanpostuetan lanean emandako denbora.

10. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan sartuta dauden Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko sozietate publikoetako zuzendaritza-kideek, goi kargudunaren izaera dutenek, ordainsari hauek izanen dituzte 2017an:

Zuzendari kudeatzaileentzat, urteko oinarrizko ordainsari gordina, hamalau hilekotan banatuta, 55.000,00 eurokoa izanen da. Urteko ordainsari hori doitu eginen da, kudeatu beharreko enpresa publikoaren konplexutasunaren arabera, ondoko taulari jarraituz:

SOZIETATE
MOTA

KONPLEXUTASUNAREN
ARABERAKO OSAGARRIA

URTEKO OINARRIZKO LANSARI GORDINA, EUROTAN

D

%0

55.000,00

C

%10

60.500,00

B

%30

71.500,00

A

%55

81.250,00

Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez sailkatuko dira sozietateak mota ezberdinetan.

11. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren fundazio publikoetako zuzendariek urteko ordainsari hauek izanen dituzte 2017an, hamalau hilekotan banatuta:

–Miguel Servet Fundazioa: 55.121,40 euro.

–Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioa: 48.356,00 euro.

–Baluarte Fundazioa: 60.500,00 euro.

12. Nafarroako Gobernuko kide den inork, ez eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako goi kargudunek ere, ez dute dieta pertsonalik jasoko inolako entitate publiko edo pribaturengandik, administrazio-kontseiluen nahiz inolako organo kideaniztunen bileretara joateagatik. Dietak jasotzen badituzte betetzen duten ordezkaritzaren karietara, horiek ordaintzen dituen sozietateak edo erakundeak dirua zuzenean sartuko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan kasuko aurrekontu- edo sozietate-kontuan.

13. Nafarroako Gobernuko kideen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariek 6. artikuluan xedatutakoaren aplikazioak eragindako igoera bera izanen dute.

II. KAPITULUA

Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboak

10. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak eguneratzea.

1. 2017ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, indarreko araudiaren arabera eguneratzeko eskubidea dutenek, pentsio publikoek urte horretan duten igoera bera izanen dute.

2. Pentsio publikoen arloko araudi indardunari jarraituz, eguneraketa ez zaie aplikatuko jadanik aitortuta dauden edo etorkizunean aitortuko diren pentsioei, baldin eta, berek bakarrik nahiz haiei onuradun berak kasua bada jasotzen dituen beste pentsio publiko batzuen zenbatekoa baturik, pentsio publikoetarako ezarritako gehieneko urtealdi-zenbatekoa gainditzen badute.

11. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioen eskubide pasiboen araubideari aplikatzekoak zaizkion arauak.

1. Artikulu honetan aipatzen den funtzionarioen eskubide pasiboen araubidea egokituko zaie martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legeak indarra hartu baino lehen indarra zuten xedapenei. Soldata erregulatzailea zehazteko, aintzakotzat hartuko dira foru lege horren aurretiko eta horren betearazpenerako emandako behin-behineko ordainsari-erregelamenduaren aurretiko sistemaren arabera funtzionarioek jasotako ordainsari handiagoak, geroko ekitaldietako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru legeetan adierazitako portzentajeetan gehituak. Salbuespena izanen da artikulu honek lan istripuagatik edo gaixotasun profesionalagatik eskuratutako pentsioei buruz xedatutakoa.

2. Aurreko idatz-zatian aipaturiko xedapenen ildotik, erretiro eta pentsioen ondorioetarako zerbitzualdia zenbatzeko, funtzionarioek zerbitzuan egiazki egindako urteak bakarrik hartuko dira kontuan. Urte horien barrenean sartuko dira Administrazio Publikoan egiazki egindako urteak, betiere behar den administrazioak aitortuak, Foru Diputazioak 1981eko urriaren 29an eta 2001eko otsailaren 5ean hartutako Erabakiei eta apirilaren 14ko 21/1983 Foru Dekretuari jarraikiz.

Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo Nafarroako toki entitateen montepioetakoren bati atxikitako funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioen kasuan, foru lege honek indarra hartu ondoren jardunean hil edo erretiratutakoak badira, honako hauek zenbatuko dira, eta pentsioaren zio den egintza gertatutako egunetik aurrera izanen dute eragina: aipatutako funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak; betiere, aldi horiek montepioei kotizatutako beste batzuekin gainjartzen ez badira, honako hauek finkatzeko ondorioetarako soilik: eskubide pasiboetarako baliabide zenbagarriak eta dagokion pentsioa kalkulatzeko kotizazio- edo zerbitzu-urteengatiko ehunekoa edo kuota.

Aurreko lerroaldean aipatu funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioetarako, inola ere ez dira hurrengoak zenbatuko: aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, baldin eta aipatu aldiek, beste batzuekin batuta, hala badagokio, aipaturiko araubideetan pentsiorako eskubiderik sortu badute. Salbuespen izanen dira SOVI delakoaren prestazioetarako eskubidea sortzen duen kotizazioa duten aldiak, zenbatu eginen baitira horiek.

Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo Nafarroako toki entitateek dituzten montepioetakoren baten babesean dauden funtzionarioek alargun-pentsioa sortuz gero, bikotekide egonkorrek ere izanen dituzte eskubide pasibo horiek.

3. Artikulu honen 1. idatz-zatian xedatutakoa betez, eta Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren aplikazio-esparruaren barnean dauden funtzionario publikoek 2017. urtean sortutako erretiroak eta pentsioak finkatzeko, ondoko hau hartuko da kontuan:

a) Eskubide pasiboetan eragina duten lansari kontzeptuen zenbatekoak 2017. urteari dagozkionak izanen dira; hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek finkatutako gehikuntzak aplikatzetik sortzen direnak.

Salbuespen gisa, lan istripu edo gaixotasun profesionalaren ondoriozko desgaitasunagatiko erretiro-pentsioen kasuan, bai eta lan istripuz edo gaixotasun profesional bat dela-eta hiltzearen ondoriozko alargun- edo umezurtz-pentsioenean ere, baliabide arautzailea osatuko dute erretiroa edo heriotza gertatu den unearen aurreko urtean funtzionarioak bere lanpostuagatik jasotako ordainsariek.

b) 1980ko urtarrilaren 29ko Parekatze Arautik sortutako ordainsari-sistematik kanpo geratu ziren udal funtzionarioentzat, horren bigarren xedapen gehigarriko bigarren lerroaldean emandako ahalmenari jarraikiz, pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoa honakoa izanen da: funtzionario horientzako 1983ko zenbatekoari hurrengo urteetan izandako gehikuntzak erantsiz ateratzen dena.

4. Funtzionarioek pentsio araubidearen finantzaketan parte hartuko dute 13/1983 Foru Legearen aurreko araudia aplikatzetik ateratzen den zenbatekoarekin, zenbateko horri ondorengo urteetako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru legeetan ezarritako pentsio-igoerako portzentajeak erantsirik.

5. 2017ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoetako montepioen gutxieneko erretiro-pentsioa, bai martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioena, bai aipatu foru legean aurreikusitakoari atxikitakoenena, 2016. urterako ezarritakoa izanen da, zeina 14.579,60 eurokoa baita, baina 2017ra eguneratua, pentsio publikoek urte horretan oro har izanen duten igoera aplikaturik.

70 urteko adina betetzen dutenetik aurrera, honakoei ere aitortuko zaie arestiko lerroaldean ezarritako gutxieneko pentsioaren baliokidea den zenbatekoa jasotzeko eskubidea: beren borondatez erretiratu eta, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurretik zegoen eskubide pasiboen sisteman jarraituta, dagokien administrazio publikoan zerbitzu aitortuak emanez 30 urte baino gutxiago eman dutela frogatzeagatik eguneratze-eskubiderik gabeko pentsioa jasotzeko zilegitasuna lortu dutenei.

6. 2017ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, gutxieneko alargun-pentsioaren zenbatekoa izanen da ekitaldi horretarako ezarriko den lanbide arteko gutxieneko soldataren adinako urteko zenbatekoa.

7. Artikulu honen 6. idatz-zatian xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko eskubide pasiboen sistema aplikatuz emandako umezurtz-pentsioei, Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako edozeinen kargura, zein bere Erregelamenduaren arabera, 1991ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriak emandako testua oinarri harturik.

Aurreko lerroaldean xedatutakotik baztertu egiten dira, beraz, aipatu 5/1991 Foru Legean ezarritako aldaketaren aurretik aplikatzekoa zen araudiaren arabera emandako umezurtz-pentsio guztiak, onuradunaren ezintasun egoerarengatik onartu zirenak izan ezik.

8. Foru Diputazioko funtzionarioen erretiroei eta pentsioei buruzko Erregelamenduaren 8. artikuluko 3. idatz-zatian eta udal funtzionarioen eskubide pasiboei buruzko Erregelamenduaren 10. artikuluan aipatzen diren umezurtz-pentsioak, bai eta udal montepio partikularretan ezaugarri berak dituzten umezurtz-pentsioak ere, onartu eginen dira baldin eta pentsio horiek eskuratzeko bete beharreko baldintza guztiak betetzen badira pentsioa sorrarazten duen pertsona edo, bestela, alargun-pentsioa jasotzen duen ezkontidea edo bikotekide egonkorra hiltzen den egunean.

9. Nafarroako administrazio publikoetako montepioen alargun-pentsioak bateragarriak dira bai norberak egindako lanarengatik jasotako diru-sarrerekin bai erretiro-pentsioarekin.

10. Ezintasun iraunkorraren deklarazioak, bai eta haren graduenak ere, berrikusi ahal izanen dira, baldin eta onuraduna 65 urtetik beherakoa baldin bada, egoera larriagotu nahiz hobetzea dela eta, edo diagnostikoaren akatsaren ondorioz, betiere arau hauei jarraikiz:

a) Ezintasun gradua berrikusteko espedientea ofizioz edo interesdunak eskatuta ireki ahal izanen da, eta Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoak horri buruzko proposamen loteslea eginen du.

b) Funtzionarioari deklaratutako ezintasun iraunkorraren gradua aldatu eta handiagoa emanez gero, egoera larriagotu delako edo diagnostikoaren akats baten ondorioz, berrikusteko espedientea ebatzi eta hurrengo hilabetearen lehendabiziko egunetik aurrera izanen ditu ondorioak pentsio berriak.

Kalifikazio berria diagnostikoaren akats baten ondorioa denean, espedientea ebatzi arte jasotakoaren eta ezintasun gradu altuagoa aitortuta jaso beharrekoaren arteko aldeak egiten duen zenbatekoa jasotzeko eskubidea izanen du, betiere lau urteren mugarekin.

c) Aurreko letretan aipatzen den berrikuspenaren ondorioak izanen dira Foru Diputazioak 1970eko apirilaren 17an eta 1972ko azaroaren 24an hartutako Erabakietan ezarritakoak, erabaki horiek indarra izaten jarraituko baitute foru lege honetan ezarritakoaren aurka ez doan guztian.

II. KAPITULUA

Bestelako xedapenak

12. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurriak.

2017. urtera luzatzen dira Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagokienez ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legearen 1., 5. eta 8. artikuluetan aurreikusitako presako neurriak.

Erretiroa hartzeko gehieneko adinari dagokionez arestiko paragrafoan aipatutako 1. artikuluaren aplikazioak funtzionario guztiak hartuko ditu, funtzionarioa atxikita dagoen gizarte-aurreikuspeneko sistema zein ere den, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sistemari atxikiak eta araubide horri atxikiak barne.

13. artikulua. Lanpostuak egokitzea.

1. Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio behar diren neurriak har ditzan, plantilla berregituratzeagatik edo eman beharreko zerbitzuengatik edukirik gabe gelditutako lanpostuak, betegabeak ez direnak, bestelako lanpostuetan eraldatzeko. Eginkizun aldaketak eta lekualdatzeak, maila beraren barnekoak, salbuespen gisa baino ez dira eginen, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak berak zuzenean eginen ditu, sindikatuetako ordezkariei entzun ondoren eta ukitutako langileen adostasunarekin.

2. Lanpostu horiek maila bereko bestelako lanpostuetan eraldatzerik ez badago, salbuespen gisa baimena eman ahal izanen da beste maila bateko lanpostuei dagozkien eginkizunak berresleitzeko, baldin eta ukitutako langileek horiek betetzeko lanbide kualifikazioa eta gainerako baldintzak betetzen badituzte. Berresleipen hori aldi baterako izanen da beti, gehienez ere harik eta langilearen mailan atxiki edo birmoldatzeko aukera izan arte, eta beti bermatuko da aurretik betetzen zuen lanpostuari zegozkion oinarrizko ordainsari eta ordainsari osagarriak jasoko dituela.

14. artikulua. Udal funtzionarioen montepioen finantzaketa.

1. Nafarroako Gobernuak ekarpena eginen du Nafarroako toki entitateetako funtzionarioen pentsioak finantzatzeko, Udal Funtzionarioen Montepio Orokorrekoak direnen kasuan; ekarpen hori banatuko da Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren kudeaketagatik 2016ko ekitaldian sortutako kostuen ordainketari dagokionez udal bakoitzari esleitu zaion kuotaren araberako proportzioan.

2. Halaber, Nafarroako Gobernuak ekarpen bana eginen die Iruña, Tutera eta Tafallako Udalei, beraien montepioen kudeaketak 2016ko ekitaldian sortutako kostuen arabera.

3. Aurreko idatz-zatietan ezarritako ekarpenen zenbatekoa izanen da Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarria aplikatzetik ateratzen dena.

III. TITULUA

Finantza eragiketak

I. KAPITULUA

Abalak eta maileguak ematea

15. artikulua. Abalak eta maileguak ematea.

1. Nafarroako Gobernuak abalak edo antzeko beste berme batzuk ematen ahalko ditu, gehienez ere 20 milioi euroko zenbatekoa egin arte.

Aurreko lerrokadako mugaren barruan, Garapen Ekonomikorako Departamentuari baimena ematen zaio abalak eta birrabalak emateko, enpresei finantzaketa eskuratzea errazteko; horretarako, behar diren hitzarmenak izenpetu ahalko ditu elkar bermatzeko sozietateekin eta finantza-entitateekin.

Ondare Zerbitzuak txostena emanen du horien guztien gehieneko zenbatekoei buruz.

2. Enpresa-entitate publikoek, fundazio publikoek eta sozietate publikoek abalak edo antzeko beste berme batzuk ematen ahalko dituzte, Nafarroako Gobernuak aldez aurretik baimenduta eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak proposatuta. Gehienez ere 30 milioi euroko zenbatekoa eginen dute.

3. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 75.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen abalen edo gisako beste bermeen gehieneko arrisku bizia 42 milioi euro izanen da. Enpresa-entitate publikoen, fundazio publikoen eta sozietate publikoen kasuan, gehieneko arrisku bizia 140 milioi eurokoa izanen da.

4. Enpresa-entitate publikoek, fundazio publikoek eta sozietate publikoek maileguak ematen ahalko dituzte, Nafarroako Gobernuak aldez aurretik baimenduta eta Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposatuta. Gehienez ere 55 milioi euroko zenbatekoa eginen dute.

5. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 82 ter artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen maileguen gehieneko arrisku bizia 61 milioi euro izanen da. Enpresa-entitate publikoen, fundazio publikoen eta sozietate publikoen kasuan, gehieneko arrisku bizia 158 milioi eurokoa izanen da.

6. Artikulu honetan ezarritako mugen kontaketatik kanpo daude Nafarroako Gobernuaren eta bere sozietate publikoen artean nahiz sozietate publiko desberdinek elkarren artean egindako eragiketak, bai maileguenak bai abalenak.

7. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak behar diren prozedurak ezarriko ditu, araudiak finantza zuhurtziaren printzipioari dagokionez ezartzen dituen mugak betetzen direla bermatzeko. Printzipio hori Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan zehazturik dago.

II. KAPITULUA

Zorpetzea

16. artikulua. Zor Publikoa jaulki edo maileguak nahiz kredituak ituntzeko baimena.

1. Zorpetze-eragiketak egiteko baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, muga batekin; alegia, Europako Kontuen Sistemaren arabera (SEC 2010) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren azpisektorea osatzen duten entitateen 2017ko abenduaren 31ko saldo biziak ez dezala 97.600.142 euro baino gehiagoko aldeaz gainditu 2017ko urtarrilaren 1ekoa (aurreikusitako defizita -BPGd-aren %0,5- finantzatzeko).

2. Artikulu honen lehen idatz-zatian ezarritako muga gainditzen ahalko da baldin eta, hasiera batean aurreikusita ez bazegoen ere, aktibo finantzarioak eratzen badira, betiere Europako Kontuen Sistemak ezarritako irizpideak betetzen badituzte; halaber, Nafarroako Gobernuak eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak hitzar litzaketen bestelako zorpetze-eragiketak egiteko, Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren baitan eta aurrekontu-egonkortasunari buruzko arauek ezartzen dituzten mugak gainditu gabe.

3. Era berean, artikulu honen lehen idatz-zatian ezarritako muga gainditzen ahalko da, 1.250.000 euroko zenbatekoan gehienez ere; hau da, Nafarroan Abiadura Handiko Trena eraikitzeko Estatuarekiko Hitzarmenaren barruan egin beharreko lanen finantzaketari dagokion zenbatekoan, edo kontzeptu horretan 2017ko ekitaldirako ezartzen den zenbatekoan.

4. Aurreko idatz-zatietan jasotako zorpetze-eragiketen jaulkipena eta, kasua bada, formalizazioa, eragiketa batean edo batzuetan gauzatzen ahalko dira, eta 2017ko ekitalditik aurrera ere egiten ahalko dira.

5. Nafarroako Gobernuak, hiru hilabetean behin, aurreko idatz-zatietan aurreikusitako zorpetze-eragiketen jaulkipen edo formalizazio guztien berri emanen dio Nafarroako Parlamentuari.

17. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoen sektoreko gainerako entitateen zorpetzea.

1. Europako Kontuen Sistemaren arabera Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoen sektorekoak diren entitateek Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren baimena lortu beharko dute beren zorpetze-eragiketak formalizatu aurretik, eta baimen hori izan gabe hartutako erabakiak erabat deusezak izanen dira.

Hiru hilabetean behin, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak zorpetze-eragiketa horietarako baimen guztien berri emanen dio Nafarroako Parlamentuari.

2. Aurreko idatz-zatiko entitateei baimenduko zaien gehieneko zorpetze-bolumenak ez ditu gaindituko Nafarroako Gobernuak eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak aurrekontuen egonkortasuna dela-eta adostutako mugak.

3. Artikulu honen 1. idatz-zatian aipatzen diren entitateen arduradunak behartuta egonen dira informazioa ematera Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak eskatzen dien moduan eta epean, halatan bete egin daitezen Nafarroako Gobernuak eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak aurrekontuen egonkortasuna dela-eta adostutako konpromisoak.

IV. TITULUA

Toki entitateak

18. artikulua. Elkarte tradizionalen inbertsioetarako diru-laguntza eta onurak.

Errege Bardeako Komunitateak eta Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako batzarrek zilegi izanen dute Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Nafarroako Ogasun Publikoaren kargura ezarritako ekarpenak eta gainerako onurak jasotzea, beren organo eskudunek onesten dituzten inbertsioetarako.

V. TITULUA

Aurrekontuen kudeaketa

19. artikulua. Aurreikusitako diru-sarrera handiagoen bidez finantzatzen diren aurrekontu-aldaketak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen II. tituluko I. kapituluko 2. atalean ezarritakoari jarraituz, hasieran aurreikusitakoak baino handiagoak diren diru-sarreren ondorioz kredituak handitzen dituzten aurrekontu-aldaketak onartzeko, haiek gauzatuta egon beharko dute.

Salbuespen gisa, beste administrazio edo entitate publiko batzuek finantzatutako gastuak direnean, aurrekontuko gastuen egoera-orrian kredituak handitzen ahalko dira kasuko diru-sarrera gertatu gabe, baldin eta dokumentuz frogatzen bada funtsak jarri behar dituen entitatearen edo administrazioaren finantzaketa-konpromisoa, kasu hauetan:

a) Langileria-gastuei aurre egiteko beharrezkoak direnean.

b) Laguntza pertsonaleko edo sozialeko prestazioak helburutzat dituzten aldizkako diru-laguntzei dagozkienean.

c) Finantzaketa diru-itzultze baten bidez jasotzen duten programei dagozkienean. Egiazki izandako gastuek frogatuta egon beharko dute.

d) Beste kasu batzuetan; behar bezala frogatuta eta Nafarroako Gobernuak baimenduta egon beharko dute, eta aurrekontuen arloko departamentu eskudunak txostena egina izan beharko du aurretiaz.

20. artikulua. Ordainsari-igoeren ondoriozko aurrekontu-aldaketak.

6., 7., 8. eta 9. artikuluetan aurreikusitako ordainsari-igoera dela-eta aurrekontuko kontu-sailen artean egiten diren funts mugimenduek ez dituzte bete beharko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen II. tituluko I. kapituluko 2. ataleko artikuluetan ezarritako mugak.

21. artikulua. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren, Arartekoaren eta Nafarroako Kontseiluaren aurrekontu-zuzkidurak.

1. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontu-zuzkidurak kasuko Mahaiak, lehendakariak edo arartekoak eskatu ahala gauzatuko dira, irmoki eta aldizka.

2. Nafarroako Kontseilua, bere independentzia organiko eta funtzionalarentzako kalterik gabe, Foru Komunitateko Administrazioaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketari buruzko araudi orokorraren menpe egonen da.

Halaber, haren ekonomia- eta aurrekontu-jarduna Nafarroako Gobernuaren Kontu-hartzailetza Orokorraren kontrolpean egonen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat eta haren erakunde autonomoentzat ezarrita dauden baldintza beretan.

Nafarroako Kontseiluarentzako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin eginen dira, salbu eta behar handiagoak justifikatzen badira.

Kapital transferentziak haren lehendakariak eskatzen dituen neurrian eginen dira, eskatze hori eragin duen gastuaren beharra justifikatuta.

22. artikulua. Funts mugimenduak zorraren interesengatik.

Aurrekontuaren zuzendari nagusiak baimena ematen ahalko du funts mugimenduak egin daitezen interesak ordaintzekoak diren kontu-sailen artean, berdin delarik horien sortzapen-arrazoia zorra, maileguak ala diruzaintzako eragiketak izatea. Ez zaizkie aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak.

23. artikulua. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritza.

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzaren ohiko jardunerako behar diren gastu guztiak kutxa finkoko aurrerakinekin edo, hala bada, justifikatu beharreko ordain-aginduekin ordainduko dira.

24. artikulua. Ikastetxeak eraikitzea.

Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak baimena ematen ahalko du funts mugimenduak egin daitezen ikastetxeak eta bigarren hezkuntzako institutuak eraikitzekoak diren kontu-sailen artean, eta funts mugimendu horiei ez zaizkie aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak.

25. artikulua. Eskola-ikasliburuen finantzaketa.

Ikasliburuak eta hezkuntza materiala finantzatzekoak diren kontu-sailen artean edo horien finantzaketa egokirako sortu beharrekoen artean funts mugimenduak egiten ahalko dira, eta mugimendu horiei ez zaizkie aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak.

Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.

26. artikulua. Funts mugimenduak, unibertsitatez kanpoko ikastetxeen funtzionamendu-gastuen eta ikastetxe publikoen hornikuntza-gastuen artean.

Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak funts mugimenduak baimentzen ahalko ditu, baldin eta “Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen funtzionamenduaren finantzaketa” izeneko 410000-41100-2290-322000 kontu-sailaren eta “Ikastetxe publikoen hornikuntza” izeneko 410001-41830-6059-325100 kontu-sailaren artekoak badira; eta ez zaizkie aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitarteko artikuluetan ezarritako mugak, baldin eta uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuaren 17. artikuluari jarraikiz ikastetxeek eginiko eskaeren ondorioz erabakitako mugimenduak badira.

27. artikulua. Eskola-garraioa eta -jantokiak.

Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak baimena ematen ahalko du funts mugimenduak egin daitezen eskola garraiorakoak diren kontu-sailen eta eskola-jantokietarakoak direnen eta exekuzio egokirako sortu behar direnen artean, eta funts mugimendu horiei ez zaizkie aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak.

28. artikulua. Ikastetxeen kudeaketa ekonomikoa.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako kudeaketa ekonomikoaren autonomiaren barruan, ikastetxe publikoek egindako kontratazioei ez zaizkie aplikatuko Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru legearen 73.6 artikuluan ezarritako mugak, eta ez dira kontatuko muga horiek betetzearen ondorioetarako.

29. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontu zuzkidura.

“NUPen finantzaketa: Iruñeko eta Tuterako campusak” izeneko 411001-41010-4455-322300 kontu-sailean biltzen dira irakaskuntzaren eta ikerketaren finantzaketarako erabiliko diren transferentzia arruntak, zeinak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko baitira. Transferentzia horiek eginen dira ezertan galarazi gabe Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean adostutako finantzaketa ereduak ezartzen duena, halako moduz non transferentzia arruntak egokitu eginen baitzaizkio eredu horretan aurreikusitakoari.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aldeko kapital transferentziak, Iruñeko eta Tuterako inbertsioak finantzatzeko direnak, Kudeatzailetzak eskatu eta gero eginen dira. Eskaera horri erantsi beharko zaio kasuko gastua gauzatu beharra frogatzen duen dokumentazioa. Gastu horrek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kontu-hartzailetzaren onespena izan beharko du.

Kapital transferentziek finantzatutako inbertsio proiektuak Hezkuntza Departamentuak onetsiko ditu, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroako Gobernuaren interesekoak diren proiektuen artean.

30. artikulua. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren ikastetxe elkartuen aurrekontuko zuzkidura.

UHUNen Iruñeko eta Tuterako ikastetxe elkartuen finantzaketarako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira.

31. artikulua. Diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeen sostengua.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 117. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren diru-kopurua bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa izanen da 2017. urterako, diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoen zenbateko osoa banatzeari dagokionez.

Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio, irakaskuntza itunduaren sektorearekin negoziatu ondoren eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak aldeko txostena eman ondoren, bigarren xedapen gehigarriko modulu ekonomikoak eta ratioak eta artikulu honen bosgarren idatz-zatian finkatutako zenbatekoa aldatzeko, bai eta aldaketaren eraginkortasun eguna ezartzeko eta harekin lotutako funts mugimenduak egiteko ere.

Funts mugimendu horiei ez zaizkie aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak.

Irakaskuntzako langileentzat bigarren xedapen gehigarrian jasotako ordainsariei buruzko aurreikuspenek 2017ko urtarrilaren 1etik hasita hartuko dute indarra, Irakaskuntza Pribatuaren Talde Hitzarmenak noiz izenpetzen diren, horretan eraginik izan gabe. Administrazioak konturako ordainketak onartzen ahalko ditu ugazaben erakunde guztiek espresuki horrela eskatu eta sindikatuek esaten dutena entzun ondoren, kasuan kasuko hitzarmena izenpetu arte; konturako ordainketa horiek 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute eragina.

“Bestelako gastuetarako” eta, hala balitz, langile osagarrietarako moduluko osagaiak, bigarren xedapen gehigarrian jasotakoak, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Administrazioak, ordainketa eskuordetuaren bidez, zuzenean ordainduko ditu irakasleen soldatentzat adierazita dauden zenbatekoak, karga sozialak barne, irakasleen eta dagokien ikastetxeko titularraren arteko lan harremana galarazi gabe.

“Bestelako gastuetarako” zenbatekoak ikastetxe itunduei ordainduko zaizkie, eta horiek ikasturte bakoitzaren amaieran justifikatu beharko dute aplikatu direla.

“Gastu aldakorrak” osatzen dituzten zenbatekoen banaketa eginen da itunen araubideari buruzko xedapenetan ezarritakoaren arabera.

2. Egun, Nafarroan irakasten ez direnez berariazko lanbide heziketako titulu guztiak, Hezkuntza Departamentuak behin-behinekoz finkatuko ditu 2017-2018 ikasturtean lehenengo aldiz ezarriko diren eta bigarren xedapen gehigarrian sarturik ez dauden erdi edo goi mailako heziketa zikloetako, oinarrizko lanbide heziketako eta lanbide lantegietako modulu ekonomikoak, eta aipaturiko xedapen gehigarri horretan sartutakoak behin-behinekoz aldatzen ahalko ditu; aldaketa horiek 2017-2018 ikasturtearen hasieran izanen dituzte ondorioak, haien ezarpena zein den ikusita.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloa, Batxilergoa, Goi Mailako edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Lanbide Lantegiak ezarri dituzten ikastetxe itunduei finantzaketa emanen zaie Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 2.2 artikuluak aipatzen dituen hezkuntza-, psikopedagogia- eta lanbide-orientazioko zerbitzu espezializatuetarako. Finantzaketa hori honako proportzioan eginen da: eginkizun horietan aritzeko gai den profesionalaren lanegun oso bat, aipatu hezkuntza maila horietako 25 unitate itunduko. Hortaz, ikastetxe itunduek eskubidea izanen dute aipatu profesionalaren lanegun horren finantzaketa jasotzeko, maila horretan itunduta daukaten unitate kopuruaren arabera.

4. Goi mailako heziketa zikloetako itun berezia partziala izanen da; beraz, derrigorrezkoa ez den mailarako -Goi Mailako Heziketa Zikloetarako- izenpeturiko itun berezi partzialen araubideari esleitzen zaizkion funts publikoetatik lorturiko finantzaketaren osagarri gisa ikasleengandik jaso beharreko zenbatekoak, arauturiko irakaskuntza kontzeptuan esklusiboki, hau izanen da: 36 euro ikasle eta hileko, 10 hilabetez, 2017ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta 2017ko irailaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra arte; horretatik kanpo daude Lantokietako Lanbide Heziketakoa baizik ez den ikasturte batean matrikulatuta dauden ikasleak. Horiek 32,45 euro ordainduko dute ikasle eta hileko, 2017-2018 ikasturteko Lantokietako Lanbide Heziketak irauten duen hiru hilean.

Goi mailako heziketa zikloetan sartu ahal izateko itun berezia partziala izanen da, halako moldez non ikasleengandik finantzaketa osagarri kontzeptuan jaso beharreko kopurua, zeina jasoko baita, hain zuzen ere, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko prestakuntza-ikastaroaren maila ez-derrigorrezkoaren irakaskuntzarako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleituriko funts publikoetatik datorren finantzaketaren osagarri gisa, eta irakaskuntza arautuaren kontzeptuan soilik, honakoa izanen baita: ikasle eta hileko 17,69 eurokoa, hamar hilabetez; 2017ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta urte bereko irailaren 1etik abenduaren 31ra arte.

Ikastetxeek ikasleei diru kopuru horiek kobratzearen ondorioz eskuraturiko finantzaketa erabiliko da modulu ekonomikoko “bestelako gastuak” deitutako kapitulurako eta, beraz, Administrazioak “bestelako gastuak” delako atalaren zenbatekoa osatzeko falta den kopurua baizik ez du ordainduko.

5. Zuzendaritzako eginkizunetan laguntzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, finantzaketaren beharra dago. Hori dela eta, hezkuntza maila eta modalitate ezberdinetako eskola-unitate bakoitzeko modulu ekonomiko guztiek (foru lege honen bosgarren xedapen gehigarria), lantokietako prestakuntza soileko unitateek izan ezik, “bestelako gastuak” kontzeptuan 771,51 euroko kopurua daukate urtean, zuzendaritza eta/edo pedagogiako eginkizunetako beste kargu batzuk finantzatzeko. Hori zuzendaritza-osagarriaz gain, zeinak “gastu aldakorrak” izeneko atalean baitirau.

6. Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Hezkuntzetako ikastetxe itunduek, hezkuntza premia bereziak dituzten edo sozialki nahiz kulturalki kaltetutako egoeran dauden ikasleak artatzen dituztenean, bestelako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak izanen dituzte: ikasle horiei laguntzeko irakasleak, logopedia zerbitzuak, eta zaindariak edo bestelako pertsonal osagarria.

Baliabide horien esleipena eginen da behar diren txosten teknikoak izanda, Hezkuntza Departamentuak deialdi publikoa onetsi ondoren.

32. artikulua. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako eskola jantokietan zerbitzuak ematen dituzten irakaskuntzako langileen diru-konpentsazioak.

1. Derrigorrezko irakaskuntza-mailetan Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako eskola-jantokiak arautzen dituen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan eta dekretu horretan xedatutakoa garatzeko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emandako maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz jantokiko administratzaile, arduradun edo zaintzaile lanetan aritzen diren irakasleek honako ordainsari gordin hauek jasoko dituzte zeregin horretan emandako egun bakoitzeko:

BAZKALTIARREN KOPURUA

JANTOKIKO ARDURADUNA

ADMINISTRATZAILEA

ZAINTZAILE BAKOITZA

0-80

16,63 euro

14,71 euro

16,63 euro

81-160

18,58 euro

14,71 euro

16,63 euro

161-240

19,92 euro

16,48 euro

16,63 euro

+240

20,61 euro

18,88 euro

16,63 euro

2. 40 bazkaltiar arteko jantokietan, jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak pertsona berak beteko ditu, eta eginkizun horietako bakar batengatik jasoko ditu bere lansariak.

33. artikulua. Irakasleei prestakuntza ikastaroak emateagatiko ordainsariak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileek prestakuntza jardueraren batean irakasle gisa parte hartzen badute, dela Hezkuntza Departamentuak urtero prestatzen duen Irakasleak Prestatzeko Planean jasotakoetan, dela zuzenean Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak edo Irakasleentzako Laguntza Zentroek antolatutakoetan, ordainsaria jasotzen ahalko dute, betiere jarduera hori beren lanalditik kanpora egiten badute. Aipaturiko ordainsariak honakoak izanen dira:

Prestakuntza presentziala:

a.1. Ponentzia bakoitzeko, hots, aditu batek prestakuntza jarduera batean ematen duen eskola ordu bakoitzeko, 58,66 euro ordainduko dira, gehienez.

a.2. Konferentzia bakoitzeko, hots, aditu batek zientzia, teknika edo gizarte gai interesgarri bati buruz ematen duen jendaurreko hitzaldia, 90 minututik gorakoa, 358,18 euro ordainduko da gehienez.

Urrutiko prestakuntza:

b.1. Urrutiko prestakuntza jardueretan koordinatzaile telematiko gisa parte hartzeagatik 1.038,72 euroko ordaina emanen da gehienez, guztira bost tutore koordinatzeagatik. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gutxiago baldin badira, koordinatzailearentzako ordainsaria proportzioan kalkulatuko da. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gehiago baldin badira, koordinatzaile telematikoak 97,38 euroko ordainsaria jasoko du tutore bakoitzeko, bosgarren tutoretik aurrera.

b.2. Urrutiko prestakuntza jardueretan tutore telematiko gisa parte hartzeagatik 46,52 euroko ordaina emanen da gehienez, tutoretzapeko ikasle bakoitzeko.

2. Aurreko atalean adierazitakoa ez zaie aplikatuko Irakasleentzako Laguntza Zentroetan edo irakaskuntza ez-unibertsitarioko prestakuntza jarduerak diseinatu eta garatzen dituzten unitate organikoetan destinoa duten irakasleei.

34. artikulua. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ordainsariak eta osagarriak.

1. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan beren irakastordu guztiak ematen dituzten Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleei esleitutako irakaskuntzako osagarri berariazkoa Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko funtzionarioek jasotzen duten bera izanen da.

2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan beren ordutegiaren parte bat ematen duten Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kasuan, Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunei esleitutako irakaskuntzako osagarri berariazkoaren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoari esleitutakoaren arteko aldea jasoko dute, zentro horretan egindako lanaldiaren ehunekoaren arabera.

35. artikulua. Kilometroengatiko diru-ordaina, prestakuntza jardueretara joandako irakasleentzakoa.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez deitutako prestakuntza jardueretara joateko kilometroei dagokien ordainsaria jasotzeko eskubidea izanen dute haietara hezkuntza administrazioak espresuki aginduta joan behar duten irakasleek, betiere eskubide hori espresuki aurreikusirik badago kasuan kasuko ebazpenean.

36. artikulua. Irakaskuntzako praktiketan dauden funtzionarioen ordainsariak.

1. Irakasle kidegoetan sartzeko izangaiek, praktiketako funtzionario izendatuak badira, honako ordainsari hauek jasoko dituzte, izaera horrek dirauen bitartean: betetzen duten lanpostuaren mailari dagokion oinarrizko soldata eta ordainsari osagarriak, bai eta antzinatasun saria ere, eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan administrazio-araubidean kontrataturiko langileentzat arau orokor gisa ezartzen den beste edozein ordainsari.

2. Hautatutako izangaiek, jadanik karrerako irakasle funtzionario izanik praktikaldia egitera doazenek, honako ordainsarien artean aukeratu beharko dute praktikaldia egin bitartean jasotzeko:

a) Lanpostu berdinean eta antzinatasun berarekin karrerako irakasle funtzionario batek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan osotara jasotzen dituen ordainsariak.

b) Praktikaldiko funtzionario izendatuak direneko mailako oinarrizko soldata eta betetzen duten lanpostuaren ordainsari osagarriak; halaber, antzinatasun saria eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko administrazio-kontratupeko langileentzat arau orokor gisa ezartzen den beste edozein ordainsari.

37. artikulua. Irakaskuntzako zenbait lanposturen lansari osagarrien aldaketa.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio Maisu-maistren kidegoko funtzionarioen irakaskuntzako osagarri berariazkoaren esleipena aldatzeko, Bigarren Hezkuntzan aniztasunari arreta emateko eginkizunak bete ditzaketen espezialitateei dagokienez, baldin eta aurretiaz azterlan bat egiten bada jakite aldera ikastetxe ezberdinetan zenbat diren lanpostu horiek, eta nolakoak. Betiere, azterlan horrek gastu osoaren igoerarik ekartzen ez badu.

38. artikulua. Ikerketa proiektuak.

Osasun zientzietan Osasun Departamentuak sustatzen dituen ikerketa-proiektuak haren inbertsio berekitzat joko dira, eta ez zaie aplikatuko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Diru-laguntzei buruzkoa, salbu eta aurrerakinei dagokienez, zeinak arau horretan ezarritakoaren arabera antolatuko baitira.

Aipaturiko proiektuak deialdi publikoaren ondorioz horretarako eskaera egiten dutenen artetik hautatuko dira, batzorde tekniko batek proposaturik. Batzorde horren osaera aipaturiko deialdian zehaztuko da.

39. artikulua. Organo transplanteen sustapena.

Ospitaleetan jasotzen den kopuru helburuduna, organo transplanteen sustapenera bideratua bada, ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuetan nahiz ondasun inbentariagarrietako gastuetan erabiltzen ahalko da, jasotako diru horren helburuarekin zerikusia baldin badute betiere.

40. artikulua. Gehikuntza izan dezaketen kredituen kudeaketa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

Foru lege honen 5. artikuluko 4. idatz-zatian, a) eta g) letretan, 54 programa-multzoko zenbait kontu-sailek gehikuntza izan dezaketela ezartzen da. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak horien artean funts mugimenduak egiteko baimena eman dezake, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak bete beharrik gabe.

41. artikulua. Sindikatuak eta enpresaburuen elkarteak.

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren aurrekontuko 81001281500-4819-494108 kontu-saila, “Sindikatuentzako transferentziak, haien ordezkaritasunaren arabera” izenekoa, haien guztien artean banatuko da bakoitzak Foru Komunitatean duen ordezkaritza mailaren arabera, eta horretarako 2013ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra bitarte egindako hauteskundeetako eta boto-kontaketetako aktetan adierazitako emaitzak hartuko dira kontuan. Ordezkaritza-agintea indardun izan beharko dute azken data horretan.

810012-81500-4819-494103 kontu-saila, “Sindikatuen hauteskunde prozesua jarraitzeko batzordea osatzen duten sindikatuei bertan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa” izenekoa, urriaren 3ko 182/1994 Foru Dekretuaren bidez sorturiko batzorde horretan parte hartzen duten sindikatuen artean banatuko da, bertan dituzten kideen kopuruaren proportzioan.

810012-81500-4819-494114 kontu-saila, “Gizarte ekonomiako entitateak sustatu eta mantentzea. ANEL” izenekoa, Nafarroako Lan Enpresen Elkartea (ANEL) izenekoaren azpiegitura- eta mantentze-lanen gastuak ordaintzeko erabiliko da, gizarte ekonomia bultzatu, garatu, sustatu eta indartzeko duen xedea bete ahal izan dezan.

950002-96200-4819-242106 kontu-saila, “Prestakuntza-premiak ikertu eta planifikatzeko jardueretan parte hartzeagatiko konpentsazioa” izenekoa, banatuko da Lan arloan enplegurako lanbide heziketako sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legean aurreikusitakoari jarraikiz.

810012-81500-4819-494113 kontu-saila, “Enpresa erakundeentzako transferentzia, haien ordezkaritasunaren arabera. CEN” izenekoa, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren azpiegitura- eta funtzionamendu-gastuak ordaintzeko izanen da.

Behar den xedapenaren bidez arautuko da eragile sozial eta enpresarialen parte-hartze instituzionala. Xedapen horretan zehazten den moduko eta kopuruko konpentsazioa jasoko dute parte-hartzaileek, “Eragile sozial eta enpresarialentzako transferentzia, haien parte-hartze instituzionalaren araberakoa” izeneko kontu-sailaren kargura.

42. artikulua. Gastu konpromisoak etorkizuneko aurrekontuen kargura.

1. Nafarroako Gobernuak zilegi izanen du urte anitzeko gastu konpromisoak hartzeko baimena ematea, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimentzen dituenaz gain, kasu hauetan:

a) Etxebizitza babestuen sustatzaileei, eskuratzaileei, erabiltzaileei eta esleipen-hartzaileei diru-laguntzak emateko, eta etxebizitzak zaharberritzeko, baldin eta ez badira gainditzen aurreko ekitaldian helburu horretarako ezarritako zenbatekoak.

b) Ondasun higiezinen errentamendua egiteko.

c) Esparru-akordio edo -kontratuak egiteko, baldin eta kontratazio publikoari buruzko araudiak haietarako baimendu egiten badu indarraldi luzeagoa izatea Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak urte anitzeko gastuetarako ezartzen duena baino.

d) Europar Batasunak eta/edo Estatuko Administrazio Orokorrak kofinantzatzen dituzten planei, programei eta ekimenei aurre egiteko, bai eta haiek sortutako betebeharrei aurre egiteko ere, hiru urtetik goitiko plangintza behar badute.

e) Laguntzak emate aldera, zeinak gauzatuta egonen baitira I+G+B proiektuak finantzatzeko asmoz eta zentro teknologikoei eta azpiegitura zientifiko eta teknologiko bereziei diru-laguntzak emateko asmoz enpresek hitzartzen dituzten kreditu edo maileguen interesetarako hobarietan.

f) Telekomunikazio- edo informatika-sareekin edo -azpiegiturekin zerikusia duten zerbitzuak kontratatu edo enkargatzeko.

g) Otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuak ezarritako diru-laguntzak emateko. Dekretu horren bidez, enplegua erregulatzeko 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 espedienteek ukitutako langileak laneratzen laguntzeko eta haientzako laguntza bereziak ezartzeko neurriak hartu ziren, eta abenduaren 16ko 1783/2011 Errege Dekretuaren bitartez aldatu zen.

h) Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak direnak, hezkuntza itunak berritzeari dagokionez.

i) Toki entitateei laguntzak eman behar zaizkienean bakoitzaren udal plan orokorrak hirigintzako araudira egokitzeko.

2. Hezkuntza Departamentuak zilegi izanen du bekak eta laguntzak eman eta eskola-garraioa eta eskola-jantokien zerbitzua kontratatzea, hurrengo ekitaldiko aurrekontuaren kargura gastu konpromisoak hartuta, betiere konpromiso horiek aurrekontuko ekitaldia ez den urteko aldi bati badagozkio, ikasturtearen beharrei erantzunez.

43. artikulua. Eskubide Sozialetako Departamentuaren PFEZaren %0,7ko funtseko kredituak kudeatzea.

Funts mugimenduak egiten ahalko dira honako kontu-sail hauen artean:

a) 920005-93100-4819-231B34, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Boluntarioen ekintzak” izenekoa.

b) 920005-93100-4819-231B35, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Adinekoen elkarteak. Funtzionamendurako diru-laguntzak” izenekoa.

c) 920005-93100-4819-231B36, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Adinekoen elkarteak. Programetarako diru-laguntzak” izenekoa.

d) 920008-93300-4819-231702, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Adingabearen esparruko diru-laguntzetarako deialdia” izenekoa.

e) 900003-91600-4819-231504, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Diru-laguntzak bazterketa sozialaren eta gutxiengo etnikoak sustatzearen arloetako entitateentzat” izenekoa.

f) 900003-91600-4819-231612, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Europar Batasunaren interes sozialeko enplegu programetarako diru-laguntzak, entitate sozialen bidezkoak” izenekoa.

g) 900004-91100-4819-143105, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Garapenerako nazioarteko lankidetza” izenekoa.

h) 920005-93100-4819-231B11, “PFEZaren %0,7ko funtsa Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko entitateak. Funtzionamendurako diru-laguntzak” izenekoa.

Mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak bete beharko.

Eskubide Sozialetako Departamentuko titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.

44. artikulua. Kreditua sortzea diru-sarreren bidez.

Apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 46. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, “Ondarearen kudeaketa” izeneko 111. programako lursailen eta ondasun higigarri nahiz higiezinen salmentak sortutako diru-sarrerek kreditua sortu ahal izanen dute “Lursailak eta natur ondasunak” izeneko 111002-11300-6002-923100 gastu kontu-sailean.

45. artikulua. Gizarteratze-prestazioetarako kredituen kudeaketa.

Funts mugimenduak egiten ahalko dira “Laguntza bereziak gizarteratzerako” izeneko 900002-91100-4809-231502 kontu-sailaren eta “Gizarte larrialdietako laguntzak” izeneko 900003-91600-4609-231503 kontu-sailaren artean.

Funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena Eskubide Sozialetako Departamentuaren titularrak izanen du.

46. artikulua. Gizarte Zerbitzuen Zorroak mendekotasunaren, desgaitasunaren eta gaixotasun mentalaren arretarako bermatzen dituen prestazioetara zuzendutako kredituen kudeaketa.

Funts mugimenduak egiten ahalko dira honako kontu-sail hauen artean:

a) 920005-93100-2600-231B04 kontu-saila, “Zaharrentzako zentroen kudeaketa” izenekoa.

b) 920005-93100-2600-231B05 kontu-saila, “Desgaitasuna duten pertsonen zentroen kudeaketa” izenekoa.

c) 920005-93100-2600-231B06 kontu-saila, “Gaixotasun mentaletarako zentroen kudeaketa” izenekoa.

d) 920004-93200-4809-231B00 kontu-saila, “Zerbitzuari lotutako laguntzak” izenekoa.

e) 920004-93200-4809-231B02 kontu-saila, “Zerbitzu pertsonalei erantzuteko laguntzak” izenekoa.

Mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritakoak, hain zuzen.

Funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena Eskubide Sozialetako Departamentuaren titularrak izanen du.

47. artikulua. Gizarte Zerbitzuen Zorroak haurrei eta nerabeei arreta emateko bermatzen dituen prestazioetara zuzendutako kredituen kudeaketa.

Foru lege honen 5. artikuluko 7. idatz-zatiko a) eta d) letretan, 920008 proiektuko zenbait kontu-sailek gehikuntza izan dezaketela ezartzen da; horien artean funts mugimenduak egiten ahalko dira, eta ez dituzte bete beharko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak.

Funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena Eskubide Sozialetako Departamentuaren titularrak izanen du.

48. artikulua. ERSISI proiekturako kredituen kudeaketa.

ERSISI proiektuko kontu-sailen artean funts mugimenduak egiten ahalko dira, eta ez dituzte bete beharko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak. Zilegi izanen da gastuak hobeki apailatzeko beharrezkoak diren kontu-sailak sortzea.

Funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena Eskubide Sozialetako Departamentuaren titularrak izanen du.

49. artikulua. Errenta bermatua jasotzen duten pertsonen kontrataziorako kredituen kudeaketa.

“Errenta bermatua” izeneko 900002-91100-4809-231500 kontu-sailaren eta “Errenta bermatuaren hartzaileen kontrataziorako pizgarriak” izeneko 950001-96100-4709-241204 kontu-sailaren artean funts mugimenduak egiten ahalko dira, eta ez dituzte bete beharko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak.

Funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena Eskubide Sozialetako Departamentuaren titularrak izanen du.

50. artikulua. Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa finantzatzeko kredituen kudeaketa.

Funts mugimenduak egiten ahalko dira Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa finantzatzeko kontu-sailen artean edo hura egokiro betetzeko sortu beharrekoak direnen artean, eta mugimendu horiek ez dituzte bete beharko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeko 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritako mugak.

Kontu-saila zer departamenturi dagokion, haren titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Bi departamenturi badagokie, eskumena Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren titularrarena izanen da, ukitutako departamentuek aldez aurretik adostasuna emanik.

51. artikulua. “Itxarote-zerrendetarako estrategiak” izeneko 54000052000-2279-31102 kontu-sailaren kudeaketa.

540000-52000-2279-31102 kontu-saila, “Itxarote-zerrendetarako estrategiak” izenekoa, bideratuko da helburutzat itxaron-zerrendak gutxitzea duten era guztietako gastuak finantzatzera. Helburu hori lortzeko, zilegi izanen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko edozein aurrekontu-programatan kredituak gaitu eta/edo gehitzea, “Osasun laguntzarako itunak” izeneko 2500 kode ekonomikoko kontu-sailen kasuan izan ezik, eta kreditu horiek kontu-sail honen bidez finantzatuko dira, betiere kreditu-gaitze edo -gehitze horiek aurrez ezarrita dagoen estrategiari erantzuten badiote.

Gaitze eta/edo gehitze horiek ez dira inola ere hartuko aurrekontu aldaketatzat, eta ez dira aplikatzekoak izanen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007ko Foru Legean ezarritako mugak.

Funts-mugimendu horiek egiteko eskumena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzailearena izanen da, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, kasua bada, aldez aurretik baimena emanda.

52. artikulua. 400000-41000-1220-323002 kontusailaren kudeaketa, “Irakaskuntza publikoaren arloko murrizketei amaiera ematea” izenekoa.

“Irakaskuntza publikoaren arloko murrizketei amaiera ematea” kontu-saila bideratuko da 2011-2015 legegintzaldian zehar hezkuntza publikoan egindako murrizketei amaiera ematea xede duen edozein gastu finantzatzera. Helburu hori lortzeko, kredituak gaitzen edo/eta handitzen ahalko dira Hezkuntza Departamentuaren edozein aurrekontu-programatan (...), kontu-sail honen bidez finantzatuko direnak, baldin eta kreditu-gaitze edo -gehitze horiek aurrez ezarrita dagoen estrategiari erantzuten badiote.

Gaitze edo gehitze horiek ez dira inola ere hartuko aurrekontu aldaketatzat, eta ez dira aplikatzekoak izanen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007ko Foru Legean ezarritako mugak.

Funts-mugimendu horiek egiteko eskumena Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiarena izanen da, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, kasua bada, aldez aurretik baimena emanda”.

53. artikulua. Aurrekontua kudeatzeko arauak, langileria gastuen kapituluari buruzkoak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean xedatutakoa gorabehera, 2017an zehar Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak baimena eman ahalko du, kreditu transferentziak egitekoa I. kapitulutik departamentu bereko programa bereko edo desberdinetako beste kapitulu batzuetara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena eman ondoren.

54. artikulua. Helburutzat apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legearen aplikazioaren finantzaketa duten kredituen kudeaketa. Aipatu legeak Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen du.

“Apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legearen aplikazioa” izeneko 051000-02100-1800-132100 kontu-sailaren kargura, zeinari gehikuntza egin ahal baitzaio, egiten diren funts mugimenduek, 15/2015 Foru Legearen aplikaziotik eratorritako gastua exekutatzeko kontu-sailak finantzatzekoak direnek, ez dituzte bete beharko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak.

VI. TITULUA

Kontratazioa

55. artikulua. Garraioaren arloko eskudantziak.

Garraio zerbitzuak kontratatzeko eta garraio jarduerak xede dituzten diru-laguntzak emateko, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman beharko du aurretiaz, betiere.

56. artikulua. Erakunde autonomo jakin batzuetako hornidura kontratuak.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroek zilegi izanen dute hornitzaileei hamabost egunean behin eskaintzak eskatuz erostea produktu freskoak, urte osorako esleipen batera jo beharrik gabe.

2. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak zilegi izanen du hornitzaileei bi, hiru edo lau hilean behin eskaintzak eskatuz erostea bere menpeko zentroetarako produktuak, urte osorako esleipen batera jo beharrik gabe eta aplikatzekoak izan gabe Kontratu publikoei buruzko ekainaren 6ko 6/2006 Foru Legeak 73. artikuluaren 6. idatz-zatian eta 74. artikuluaren 5. idatz-zatian ezarritako mugak eta betekizuna.

57. artikulua. Nekazaritzako estatistika-lanetan laguntzeagatiko ordainak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak kalte-ordainak eman ahal izanen dizkie nekazaritzaren arloko estatistikan laguntzen duten pertsonei, haiei laguntza horrek sortutako gastuengatik, honako zenbateko hauekin (euroak, urtean):

Laboreen urteroko azalerak

75

Laborantzen ekoizpenak urtean

75

Abeltzaintzako beste ekoizpen batzuen ebaluazioa

250

Lurraren prezioak

1.300

Landa errentamenduen kanonak

350

Nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen asteko prezioak

1.750

Nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioak

1.100

Nekazariek eta abeltzainek ordaindutako prezioak

600

Munta txikiko produktuen prezioak

300

Nekazaritzaren arloko lansariak

200

Kontu makroekonomikoak

200

Meteorologia-Osoa

1.325

Meteorologia-Erdizka

1.175

Meteorologia-Termoplubiometrikoa, elurrari buruzko informazioarekin

980

Meteorologia-Termoplubiometrikoa

750

Meteorologia-Plubiometrikoa

665

Meteorologia-Erdizka, elurrari buruzko informazioarekin

1.405

58. artikulua. Tokiko Mapa egiteko bilkura eta lan-saioetan laguntzeagatiko kalte-ordainak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak kalte-ordainak ematen ahalko dizkie Tokiko Mapa egiteko antolatzen diren bilkuretan eta lan-saioetan parte hartzen duten kanpoko laguntzaileei. Laguntza emandako lan-saio bakoitzeko 24,95 euro ordainduko zaizkio laguntzaile bakoitzari, eta joan-etorrietarako gastuei dagokienez, kilometro kopurua ordainduko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren langileentzat ezarritako diru-kopuruekin bat.

59. artikulua. Osasun Departamenturako eta haren erakunde autonomoetarako ondasun eta zerbitzuak erostea, informazio sistemen eta zerbitzu eta aplikazio informatikoen arloan.

Osasun Departamenturako eta haren erakunde autonomoetarako ondasun eta zerbitzuak, informazio sistemen eta zerbitzu eta aplikazio informatikoen arlokoak, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako Departamentuko Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak erosiko ditu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kontu-sailen kargura finantzatuta.

60. artikulua. Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (FEAGA) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (FEADER) heldu diren laguntzak kontrolatzeko laguntza kontratuak.

Bermatze aldera bete eginen direla Europako FEAGA eta FEADER funtsen kontuak kitatzeko prozedurari dagokionez Kontseilu Europarraren 1290/2005 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen Europako Batzordearen ekainaren 21eko 885/2006 (EE) Erregelamenduaren ondoriozko betebeharrak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak laguntza kontratuak egin ahalko ditu, Europako funts horietatik heldu diren laguntzen eskatzaileei ordainketak egiteko oinarri gisa hartzen diren egitateak kontrolatu eta egiaztatzeko, edo Nafarroako Foru Komunitateko Erakunde Ordaintzailearen funtzioak betetzen laguntzeko. Era berean, eginkizun horiek betetzeko mandatua eman diezaieke Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren entitate instrumentalei.

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Toki entitateen partaidetza funtsaren tratamendua.

1. Toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsa kapital transferentzien arloan osatzen dutelarik Nafarroako Parlamentuak onetsi dituen kredituak, zeinak ekitaldi-itxieran aurrekontu-erabilerarik izan gabe dauden, eta jatorria ekitaldi itxietako ekonomietan dutenak, bai eta Toki Inbertsioen Planaren araudia aplikatuz itzulitako kopuruak ere, funts horri atxikitako diruzaintza-gerakintzat hartuko dira. Gerakin hori ekitaldi bakoitzeko aurrekontu-kredituarekin batera esleitzen ahalko da, aurrekontuaren betetze mailaren arabera eta diru-sarreren aurreikuspenek horretarako modua ematen badute, toki entitateentzako diru-laguntzak finantzatzeko, Planean sartutako obren exekuziorako.

2. Toki Inbertsioen Planeko kontu-sailen arteko doikuntzak egiten ahalko dira, programaren helburuak betetzeko beharrezkotzat jotzen direnean. Era berean, Toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren kontu-sailetan sartutako kredituen artean ere doikuntzak egiten ahalko dira, kapital transferentzien arloan.

3. Toki inbertsioen plan indarduneko “Plan zuzendarietan sarturik ez dagoen ur-hornidura” izeneko kontu-saila kudeatzeko, Toki Administrazioaren arloko kontseilari eskudunaren foru agindu bat onetsiko da, zeinetan arautuko baitira ur eskasia edo lehortea dagoenean giza kontsumorako ur hornidura berezia egitea xede duten ohiz kanpoko jarduketak edo bitartekoak finantzatzeko lankidetza ekonomikoko planaren oinarriak.

4. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartuko du Toki Inbertsioen Planeko kredituetatik plan zuzendarietarako azterlan eta proiektuak finantzatzeko direnak kudeatzeko lana, ente instrumental bati enkargua emanez edo kontratu publikoei buruzko foru legeriaren araberako kontratazio bidez. Barne hartuko ditu haiek garatu eta betetzeko beharrezkotzat jotzen diren zerbitzu, inbertsio eta jarduketekin lotura duten edozein izaeratako gastuak. Edozein kasutan, ulertuko da Gastuen Aurrekontuan kudeaketa horretarako onartzen diren betebeharrak Toki Inbertsioen Planaren gastu berekia direla.

5. 2009-2012 Eperako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen 4. artikuluan aurreikusitako finantzaketa ez duten hiri zeharbideen urbanizazio proiektuen kostuaren kasuan, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak finantzatu beharko lukeen kostuaren zatia plan horren kredituen kargura ordainduko da, kasuan kasuko fakturak aurkeztu ondoren.

Bigarren xedapen gehigarria.–Itundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak.

Hezkuntza maila nahiz modalitate ezberdinetan ikastetxe itunduen eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoen urteko zenbatekoak honela daude banatuta: “Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne”, unitate itundu bakoitzeko irakasle titular eta agregatuen ratioa zehaztuta; “Gastu aldakorrak” eta “Bestelako gastuak”, kontzeptu bakoitzak modulu osoan duen portzentajea adierazita. Zenbateko horiek I. eranskinean ageri dira.

“Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne” kontzeptuan biltzen da irakasleen ordainsarien eta haien gizarte-kargen ondoriozko kostua, irakaskuntza mailen arabera.

“Gastu Aldakorrak” kontzeptuan honako hauek azaltzen dira: irakasleen antzinatasunaren kostua eta Gizarte Segurantzan duen eragina, irakasleen ordezkapenen kostua, zuzendaritza-osagarriarena eta Langileen Estatutuaren 68.e) artikuluan ezarritakoaren ondoriozko betebeharrena.

Diru kopuru horiek funts orokor batean bilduko dira, zeina irakaslez irakasle banatuko baita ikastetxe itunduetako irakasleen artean, irakasle bakoitzaren egoeraren arabera.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Testuliburuen doakotasunari buruzko programako liburuen salmenta.

Testuliburuen doakotasunari buruzko programako liburuak saldu ahalko dira liburu-salmentan jarduteko gaikuntza ematen dien baimena daukaten establezimenduetan soilik.

Laugarren xedapen gehigarria.–Irakasleen irakastorduak zehaztea.

Irakasle-lanpostuak ikasturte bakoitzaren hasieran dauden beharrizanen arabera betetze aldera, eta baldin eta kasuan kasuko espezialitatean ez badago irakastordu nahikorik, unibertsitateaz kanpoko irakasleek beste espezialitate batzuetan irakatsiz osatuko dute beren ordutegia, Hezkuntza Departamentuak ezarritako kasuetan eta baldintzetan betiere.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Ikastetxe publiko berriak.

Ikastetxe publiko bat sortu baino lau hilabete lehenagorainoko aurrerapenez izendatu ahal izanen ditu Hezkuntza Departamentuak irakaskuntzako zuzendaritza karguak, zeinek erregelamendu organikoetan ezarritak dauden eginkizunak beteko baitituzte.

Seigarren xedapen gehigarria.–Lanbide karrerako maila aitortua Osasun Sistema Nazionaletik etorritako langileei aplikatzea.

Osasun Departamentuan eta haren erakunde autonomoetan lanpostu finkoa lortzen duten fakultatiboei Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun zerbitzu batean egiaztatutako karrera-graduak aitortuko zaizkie espezialitate, lanbide kategoria edo titulazio-talde berei dagokienez. Gradu horien ordainsariak apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legean ezarritakoaren arabera ordainduko dira. Foru lege horren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile fakultatiboen lanbide karrerako sistema eta hori garatzeko araudia.

Zazpigarren xedapen gehigarria.–Udaletako osasun arloko funtzionarioak.

Udaletako osasun arloko langile titularrak, foru lege honen indar-hartze egunean lanpostuaren jabe badira, aukeran izanen dute Foru Komunitateko Administraziora transferitutako funtzionario izatera pasatzea, tokiko osasun zerbitzuetan. Horretarako, eskabide idatzia aurkeztu beharko dute Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokorrean, foru lege hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, hortik kontatzen hasita, 30 egun naturaleko epean.

Zortzigarren xedapen gehigarria.–Arazoak dituzten enpresei zorrak geroratzeko baldintza bereziak.

Zuzendaritza nagusi eskudunak proposaturik, Nafarroako Gobernuak baldintza bereziak eman ahal izanen dizkie arazoak dituzten enpresentzat Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren irailaren 3ko 397/2012 Foru Aginduak ezarritako laguntza araubideari edo horren ordez emandako arauren bati atxiki zaizkion enpresei, Nafarroako Foru Komunitatearekin dituzten zorrak zatitu eta geroratzeko, enpresa bere bitartekoez baliatuz bideragarria izan dadin behar diren amortizazio-epe eta -sistemari dagokienez. Aplikatuko den interes-tasa ez da izanen legezko interes indardunaren ehuneko 50etik gorakoa. Gainerako baldintzei dagokienez, zorren zatikatze eta geroratzerako oro har ezarritakoak izanen dira.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.–Gizarte eskubideen arloko prestazio bidegabeki jasotakoak itzultzea.

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak ordaintzen dituzten aldizkako prestazio eta pentsio gisa bidegabeki jasotako kopuruen zatikako itzultzea erabakiko du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak, aipatu diren erakunde autonomoak eta zuzendaritza nagusiak proposatuta, kasua bada, eta ez du ez interesik ez bermerik eskatuko.

Hamargarren xedapen gehigarria.–Osasun zentroen funtzionamendurako transferentziak.

547001-52300-4609-312200 proiektuko kontu-sailean, “Osasun zentroen funtzionamendurako transferentziak” izenekoan, Nafarroako udalen jabetzakoak diren herrietako kontsultategien eta kontsultategi osagarrien funtzionamendurako den horretan, dagoen zenbatekoaren banaketa egiteko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urtero onesten dituen gehieneko zenbatekoak eta moduluak hartuko dira kontuan, eta ez zaio aplikatuko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Edonola ere, modulu horiek kontuan hartuko dituzte kontsultategiaren azalera eta mota.

Herrietako kontsultategien ekipamenduaz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua arduratuko da, kasua bada.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.–Transferentzien Batzordea.

Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuaren bidez eratutako Transferentzien Batzarrean Nafarroako Gobernuak duen ordezkaritzan tokia izanen dute propio eskatu duten edo eskatuko duten parlamentu-talde guztiek. Estatuko zerbitzuen transferentziari Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak adostasuna emateko, parlamentu-taldeen ordezkari gehienen botoa beharko da haren alde, eta horretarako, ordezkari bakoitzak bere taldea osatzen duten foru parlamentariak adina boto izanen du.

Hamabigarren xedapen gehigarria.–Diru-laguntzen plan estrategikoa.

2017ko ekitaldi ekonomikoan, urte horretako abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko zaio Nafarroako Parlamentuari diru-laguntzei buruzko plan estrategikoa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 5. bis artikuluak aipatzen duena.

Hamahirugarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzea.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen da, 51. artikuluaren 7. idatz-zatiari bukaeran beste lerrokada bat gehitzeko. Hauxe da edukia:

“Aurreko paragrafoan ezarritako gehieneko muga hori, 100eko 95ekoa, kalkulatzeko, ez da kontuan hartuko proba fisikoak gainditzeagatiko diru konpentsazioa 51.1 artikuluan xedatutakoarekin bat dedikazio osoa dakarren osagarri berariazko bat esleitua duten enplegu eta lanpostuetan”.

Hamalaugarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legeko 55. artikulua aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legearen 55. artikuluko 1. idatz-zatiaren c) letra aldatzen da. Hauxe da testu berria:

“c) Aurretiazko Borondateen Erregistroaz arduratzen diren langileen aurrean, edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun etxeetako profesionalen aurrean”.

Hamabosgarren xedapen gehigarria.–Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen aldaketa.

1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 2. artikuluko 3. idatz-zatiari beste letra bat gehitzen zaio, eduki honekin:

“f) Eskola-garraiorako eta -jantokirako banakako laguntzak”.

2. Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 31. artikuluari 3. idatz-zatia gehitzen zaio, eduki honekin:

“3. Salbuespen gisa, deialdiak, kreditu erabilgarrien barruko gehieneko zenbateko osoaz gain, gehieneko zenbateko osagarri bat ere ezartzen ahalko du, diru-laguntzen banaketan aplikatzeko deialdi berririk egin beharrik gabe.

Zenbateko osagarri hori ezarri eta erabiltzeko arau hauek bete beharko dira:

a) Idatz-zati honetan aipatzen den zenbateko osagarria ezartzea onartzeko modukoa izan dadin, bi baldintza hauek bete beharko dira: zenbateko hori egozten zaien kredituak erabilgarri ez egotea deialdiaren unean, baina erabilgarritasun hori aurreikusirik egotea, honakoek eragindako kreditu-gehikuntza bat dela-eta:

1. Aurreko deialdietan aurkeztutako laguntza eskaeren zenbatekoa hasiera batean horietarako aurreikusitako gastua baino txikiagoa izan delako; edo aurreko deialdien ebazpenak ekarritako zenbatekoa hasieran aurreikusitako gastua baino txikiagoa izan delako; edo aurreko deialdietatik etorrita, onartu edo likidatu diren betebeharren zenbatekoa emandako diru-laguntza baino txikiagoa izan delako. Kasu guztietan, aurrekontuetako kreditu berberen edo aurrekontu programa beraren kargura egindako deialdiak izan beharko dira.

2. Erabilgarri dagoen aurrekontu-kredituaren zenbatekoa handitu izana kreditua sortu, gehitu edo eranstearen ondorioz.

b) Deialdian berariaz adierazi beharko da zenbateko osagarriak ondorioak izateko baldintza dela kreditu osagarria baimentzea, lehen aipatutako inguruabarretako bat tartean delako.

Deialdia onesteko eskumena duen organoak baimendu beharko du kreditu osagarria, kasua bada, eta deialdiaren baldintza beretan eman argitara.

Norgehiagokako araubideko deialdietan, kreditu osagarriaren onespena eta argitalpena deialdiaren banaketarako ebazpena eman aurretik egin beharko dira. Banakako ebaluazioko araubideko deialdietan, onespen eta argitalpen horiek egin beharko dira laguntza-eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitu aurretik.

Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzerik, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berri bat hasterik ere.”

3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarria aldatzen da. Hauxe da testu berria:

Bigarren xedapen gehigarria.–Gerakina.

Edozein arrazoi tarteko, esleitu gabeko gerakinik geldituko balitz Nafarroako Aurrekontu Orokorretan gizarte entitateetarako aurreikusitako diru-laguntzetarako kredituetan, premiazko deialdi bat onetsiko da aurrekontu-ekitaldi beraren barruan, foru lege honetan aurreikusitakoari jarraikiz, eta ukatu gabe foru lege honen 31.3 artikuluan aurreikusitako aukera”.

Hamaseigarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Ubideak ureztatuko duen eremuko interes orokorreko azpiegituren eraikuntzari eta ustiapenari buruzko azaroaren 22ko 12/2005 Foru Legea aldatzea.

Nafarroako Ubideak ureztatuko duen eremuko interes orokorreko azpiegituren eraikuntzari eta ustiapenari buruzko azaroaren 22ko 12/2005 Foru Legearen 5.2. artikulua aldatzen da, eta hemendik aurrera testu hau izanen du:

“5. artikulua. Azpiegiturak entregatzea.

2. Kontzesio-epea bukatzean Riegos del Canal de Navarra S.A. enpresak obrak onartu eta Foru Komunitateko administrazioari entregatuko dizkio. Honek, azkenik, haietaz baliatuko diren Ureztatzaileen Komunitateei.

Eremutik gorako esparrukoak diren azpiegitura hidraulikoen kasuan, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 71.2. artikuluko 2.a idatz-zatiak aipatzen dituen horietan, Nafarroako Ubidearen Ureztatzaileen Elkarte Nagusiari entregatuko zaizkio, behin Foru Komunitateko Administrazioak haien harrera egin ondoren”.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legea aldatzea.

1. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean xedapen gehigarri berri bat gehitzen da, hirugarrena. Hona horren testua:

“Hirugarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Foru Komunitateko enpresa-entitate publikoen, fundazio publikoen eta sozietate publikoen arteko eragiketen araubidea.

Foru lege honetan ezarritako baimen eta errekerimenduen esparrutik kanpo daude Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Foru Komunitateko enpresa-entitate publikoen, fundazio publikoen eta sozietate publikoen artean aurrekontu ekitaldi beraren barruan egiten eta ixten diren mailegu eragiketak, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko enpresa-entitate publikoek, fundazio publikoek eta sozietate publikoek elkarren artean egiten dituztenak ere”.

2. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean xedapen iragankor berri bat gehitzen da, bosgarrena. Hona horren testua:

“Bosgarren xedapen iragankorra.–Kreditu eragiketen hitzartze-araubide iragankorra.

2020a arte, salbuespen gisa, zilegi izanen da urtebetetik gorako eta gehienez hamar urteko kreditu eragiketak hitzartzea, ohiz kanpoko egoera ekonomiko baten ondorioz beharrezkoa izanen balitz oinarrizko zerbitzu publikoak bermatzeko; kasu horretan, ez dira aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 62. artikuluko bigarren eta hirugarren idatz-zatietan aurreikusitako murrizketak. Salbuespen horren babesean hitzartzen diren eragiketak, betiere, Estatuak baimendu beharko ditu, berak erabakiko baitu xedapen honetan aurreikusitako inguruabarrak badiren ala ez”.

Hemezortzigarren xedapen gehigarria.–Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea aldatzea.

Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legeari beste xedapen gehigarri bat gehitzen zaio, hamaseigarrena. Testu hau izanen du:

“Hamaseigarren xedapen gehigarria.–Irabazi-asmorik gabeko entitateentzat erreserbaturiko kontratuak.

1. Foru lege honen menpe dauden entitate adjudikazio-emaileek irabazi-asmorik gabeko entitateentzat erreserbatu ahalko dute kontratu publikoak adjudikatzeko prozeduretan parte hartzeko eskubidea, honako CPV kodeak dauzkaten gizarte, kultura eta osasun zerbitzuen kasuan soil-soilik: 75121000-0, 75122000-7, 75123000-4, 79622000-0, 79624000-4, 79625000-1, 80110000-8, 80300000-7, 80420000-4, 80430000-7, 80511000-9, 80520000-5, 80590000-6, 85000000-9tik 85323000-9ra bitartekoak, 92500000-6, 92600000-7, 98133000-4 eta 98133110-8.

2. 1. idatz-zatian aipatzen diren irabazi-asmorik gabeko entitateek baldintza hauek guztiak bete beharko dituzte:

a) haien helburua izatea 1. idatz-zatian aurreikusitako zerbitzuak ematearekin lotutako zerbitzu publikoko misio bat egitea.

b) etekinak erakundearen helburua erdieste aldera berrinbertitzea. Etekinak banatu edo birbanatuz gero, banaketa edo birbanaketa partaidetza-irizpideetan oinarrituta egin beharko da.

c) kontratua exekutatzen duen erakundearen zuzendaritza- edo jabetza-egiturak langileen jabetzan edo partaidetza-printzipioetan oinarriturik egotea edo langileen, erabiltzaileen edo interesdunen partaidetza aktiboa eskatzen duten printzipioetan.

d) aurreko hiru urteetan dena delako entitate adjudikazio-emaileak erakunde horri kasuko zerbitzuetarako kontraturik adjudikatu ez izana xedapen honi jarraituz.

3. Kontratuaren gehieneko iraupena ez da hiru urtetik gorakoa izanen.

4. Lizitaziorako deialdian xedapen hau aipatuko da.”

Hemeretzigarren xedapen gehigarria.–Funts-mugimenduak.

Estatuko legediak sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat 2017. urterako ezartzen duen gehieneko ordainsari-igoera globala Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileei ordaintzetik eratorritako gastua egozten zaien kontu-sailak finantzatze aldera “Ordainsarien igoera” izeneko 020002 04100 1800 921402 kontu-sailaren kargura egiten diren funts-mugimenduei ez zaizkie aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeko 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako murriztapenak.

Hogeigarren xedapen gehigarria.–Montepioen araubideari lotuta dauden suhiltzaileen kidegoko funtzionarioak. Koefiziente murriztailea.

Montepioen sistema aplikatzen zaien Nafarroako suhiltzaileen kidegoko funtzionarioei martxoaren 14ko 383/2008 Errege Dekretuak xedatua aplikatuko zaie, zeinaren bidez erretiro-adinaren murriztapen-koefizientea ezartzen baita administrazio eta erakunde publikoen zerbitzuan diharduten suhiltzaileen alde.

Hogeita batgarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 75. artikuluaren aldaketa. Honako testu hau izanen du:

“75. artikulua. Zehapenaren murriztapena.

1. Prozedura ebazteko eskumena duen organoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 85. artikuluak xedatuari jarraikiz, diru-zehapenak murrizteko portzentaje hauek aplikatuko ditu prozedura erantzukizun-aitorpenagatik amaitzen denetan:

a) Zehapenaren zenbatekoaren %20, erantzukizun-aitorpena ordainketarik gabe egiten denean.

b) %30, borondatezko ordainketaren kasuan.

2. Bi murriztapen horiek elkarrekin bateragarriak izanen dira. Zilegi izanen da murriztapen horiek erregelamenduz handitzea.

3. Aurreko ataletan xedaturikoa aplikatu ez bada, ezarritako isunaren zenbatekoa 100eko 20 murriztuko da baldin eta arau-hausleak isunaren gainerako zatia eta, kasua bada, egotzi zaizkion kalteengatik egoki diren ordainen zenbateko osoa gehienez ere hilabeteko epean ordaintzen baditu, zehapena ezartzen duen ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, eta, horrez gain, idatziz adierazten badu ezarritako zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela.”

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2016ko abenduaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

GASTUAREN AZALPENA

1
Langileria gastuak

2
Ondasun arruntak eta zerbitzuak

3
Finantza gastuak

4
Transferentzia arruntak

5
Kontingentzia funtsa

6
Inbertsio errealak

7
Kapital transferentziak

8
Finantza-
aktiboak

9
Finantza-
pasiboak

GUZTIRA

P Nafarroako Parlamentua

15.564.337

1.309.447

16.873.784

0 Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

228.126.904

40.158.878

19.119.035

12.243.650

146.010

19.222.500

319.016.977

1 Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua

21.962.282

12.152.773

98.328.242

506.665.051

11.770.210

4.181.821

20

16.273.010

293.000.000

964.333.409

4 Hezkuntza Departamentua

378.317.132

36.052.486

9.598

202.891.236

15.960.316

9.465.567

671.250

643.367.585

5 Osasun Departamentua

527.120.423

323.333.999

158.046.315

35.995.556

2.185.000

31.274

1.047.712.567

7 Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

24.544.179

15.626.150

10

250.787.608

6.518.076

61.238.406

358.714.429

8 Garapen Ekonomikorako Departamentua

15.443.469

75.215.400

100

24.422.572

51.295.460

55.941.280

1.000.000

227.489

223.545.770

9 Eskubide Sozialetako Departamentua

38.180.229

117.611.591

10

232.572.282

4.362.710

27.530.000

420.256.822

A Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua

13.855.527

9.117.780

17.874.148

3.061.608

3.078.490

46.987.553

B Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua

7.906.246

6.580.681

5.622.431

452.255

62.000

20.623.613

C Nafarroako Kontseilua

418.280

28.000

446.280

AURREKONTUA, GUZTIRA

1.255.456.391

635.849.738

98.337.960

1.433.893.295

11.770.210

135.071.452

161.984.220

36.495.510

293.930.013

4.061.878.789

DIRU-SARRERAREN AZALPENA

1
Zuzeneko zergak

2
Zeharkako zergak

3
Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

4
Transferentzia arruntak

5
Ondare diru-sarrerak

6
Inbertsio errealen besterentzea

7
Kapital transferentziak

8
Finantza-
aktiboak

9
Finantza-
pasiboak

GUZTIRA

0 Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

6.513.900

482.910

19.120.500

26.117.310

1 Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua

1.620.425.262

1.838.380.077

25.475.770

157.020

5.667.325

40.020

20

1.800.729

417.728.360

3.909.674.583

4 Hezkuntza Departamentua

1.950.352

3.098.974

48.571

10

2.438.914

7.536.821

5 Osasun Departamentua

11.593.580

178.866

11.772.446

7 Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

1.560.940

7.480.863

4.035

10

10.553.130

102.400

19.701.378

8 Garapen Ekonomikorako Departamentua

4.856.403

179.517

144.340

125.010

7.238.426

227.510

33.340

12.804.546

9 Eskubide Sozialetako Departamentua

41.214.530

30.388.094

51.000

235.000

10

110.000

71.998.634

A Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua

877.950

305.030

116.750

301.492

152.000

1.753.222

B Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua

136.683

383.166

519.849

AURREKONTUA, GUZTIRA

1.620.425.262

1.838.380.077

94.180.108

42.654.440

6.032.021

400.040

18.093.088

21.513.139

420.200.614

4.061.878.789

I. ERANSKINA

Hezkuntza mailetako moduluak eta ratioak, 2017. urterako

HEZKUNTZA MAILA

IRAKASLEEN RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA (%)

GASTU
ALDAKORRAK

MODULUA (%)

BESTE
GASTU
BATZUK

MODULUA (%)

MODULUA, GUZTIRA

TITULARRA

AGREGATUA

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA

1,217

0,000

43.640,00

%73,52

5.492,67

%9,25

10.228,14

%17,23

59.360,81

LEHEN HEZKUNTZA

1,391

0,000

49.874,28

%72,73

7.857,47

%11,46

10.841,94

%15,81

68.573,69

DBHko LEHEN ETA BIGARREN MAILAK

1,652

0,000

62.640,20

%75,10

7.915,28

%9,49

12.850,52

%15,41

83.406,00

DBHko HIRUGARREN ETA LAUGARREN MAILAK

1,728

0,000

71.194,21

%74,51

9.935,99

%10,40

14.424,30

%15,10

95.554,50

DBH / LEHEN HEZKUNTZAKO 2a ETA 3a

1,391

0,000

57.313,57

%71,96

7.908,50

%9,93

14.424,30

%18,11

79.646,37

DBH CURRICULUM EGOKITUAREN PROGRAMA

0,957

0,652

63.983,88

%72,76

9.526,30

%10,83

14.424,30

%16,40

87.934,48

BATXILERGOA

1,652

0,000

65.690,43

%72,20

10.863,55

%11,94

14.424,30

%15,85

90.978,28

GIZARTE ZIENTZIETARAKO SARBIDEKO IKASMAILA. MODALITATE BAT

1,000

41.194,16

%72,02

6.073,01

%10,62

9.933,45

%17,37

57.200,62

GIZARTE ZIENTZIETARAKO SARBIDEKO IKASMAILA. BI MODALITATE

1,391

57.313,53

%75,90

8.266,17

%10,95

9.933,45

%13,15

75.513,15

HEZKUNTZA MAILA

IRAKASLEEN RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA (%)

GASTU
ALDAKORRAK

MODULUA (%)

BESTE
GASTU
BATZUK

MODULUA (%)

LANGILE OSAGARRIAK

MODULUA (%)

MODULUA, GUZTIRA

TITULARRA

AGREGATUA

OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA. PSIKIKOAK

1,087

0,000

38.964,29

%44,51

4.677,84

%5,34

10.841,94

%12,38

33.064,65

%37,77

87.548,72

OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA. AUTISTAK

1,087

0,000

38.964,29

%48,26

4.677,84

%5,79

10.841,94

%13,43

26.253,16

%32,52

80.737,23

OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA. URRITASUN ANITZEKOAK

1,087

0,000

38.964,29

%41,79

4.677,84

%5,02

10.841,94

%11,63

38.761,10

%41,57

93.245,17

P.C.P.I.E.

1,087

1,087

79.932,26

%51,70

11.983,92

%7,75

14.424,30

%9,33

48.258,72

%31,22

154.599,20

HIP

0,696

0,391

39.685,62

%48,31

5.370,89

%6,54

10.841,94

%13,20

26.253,16

%31,96

82.151,61

OIN. HEZK. BER. PSIKIKOAK. DBH BERARIAZKO UNIT.

1,391

0,000

49.874,28

%76,28

4.665,08

%7,14

10.841,94

%16,58

65.381,30

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

IKASMAILA

IRAKASLEEN RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA
(%)

GASTU
ALDAKORRAK

MODULUA
(%)

BESTE
GASTU
BATZUK

MODULUA (%)

MODULUA, GUZTIRA

TITULARRA

AGREGATUA

1-EMHZ, KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA (HLO)

Lehena

0,478

1,087

60.669,59

%68,23

9.256,16

%10,41

18.996,01

%21,36

88.921,76

Bigarrena

0,826

0,568

55.435,83

%67,00

8.314,06

%10,05

18.996,01

%22,96

82.745,90

2-EMHZ, KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA, HIRU URTEAN (HLO)

Lehena

0,478

0,435

36.088,81

%66,58

5.448,01

%10,05

12.664,00

%23,36

54.200,82

Bigarrena

0,304

0,609

35.479,47

%66,21

5.439,81

%10,15

12.664,00

%23,63

53.583,28

Hirugarrena

0,565

0,348

36.393,50

%66,77

5.452,11

%10,00

12.664,00

%23,23

54.509,61

3-EMHZ, ERIZAINTZAKO ZAINKETA LAGUNGARRIAK

Lehena

0,435

1,304

67.072,09

%69,89

10.387,00

%10,82

18.507,59

%19,29

95.966,68

Bigarrena

0,261

0,000

10.746,30

%69,03

1.496,78

%9,61

3.324,84

%21,36

15.567,92

4-EMHZ, SOLDADURA ETA GALDARAGINTZA (HLO)

Lehena

0,348

1,522

71.683,56

%62,83

10.954,04

%9,60

31.452,25

%27,57

114.089,85

Bigarrena

0,913

0,609

60.554,40

%59,93

9.033,22

%8,94

31.452,25

%31,13

101.039,87

5-EMHZ, AURREINPRIMAKETA DIGITALA (HLO)

Lehena

0,609

1,043

64.404,42

%63,60

9.770,95

%9,65

27.085,66

%26,75

101.261,03

Bigarrena

0,652

0,739

54.724,31

%60,73

8.302,36

%9,21

27.085,66

%30,06

90.112,33

6-EMHZ, ARTE GRAFIKOETAKO INPRIMAKETA

Lehena

0,609

1,043

64.403,97

%62,36

9.851,47

%9,54

29.025,13

%28,10

103.280,57

Bigarrena

0,261

0,000

10.746,30

%69,03

1.496,78

%9,61

3.324,84

%21,36

15.567,92

6-EMHZ, INPRIMAKETA GRAFIKOA (HLO)

Lehena

0,696

0,957

64.745,83

%62,43

9.939,44

%9,58

29.025,13

%27,99

103.710,40

Bigarrena

0,653

0,783

56.415,70

%59,95

8.660,64

%9,20

29.025,13

%30,84

94.101,47

7-EMHZ, AROTZ-LAN ETA ALTZ. NEUR. EGIN ETA INSTALATZEA

Lehena

0,826

1,000

71.720,49

%65,32

10.899,96

%9,93

27.178,02

%24,75

109.798,47

Bigarrena

0,565

1,000

60.974,21

%62,50

9.403,21

%9,64

27.178,02

%27,86

97.555,44

8-EMHZ, FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA (HLO)

Lehena

0,652

0,913

61.278,95

%69,74

9.264,34

%10,54

17.329,27

%19,72

87.872,56

Bigarrena

0,652

0,717

53.904,72

%67,89

8.168,90

%10,29

17.329,27

%21,82

79.402,89

9-EMHZ, INSTALAZIO ELEKTRIKO ETA AUTOMATIKOAK (HLO)

Lehena

0,696

1,000

66.347,27

%63,98

9.996,65

%9,64

27.362,72

%26,38

103.706,64

Bigarrena

0,652

0,870

59.640,45

%62,11

9.020,90

%9,39

27.362,72

%28,50

96.024,07

10-EMHZ, MEKANIZAZIOA (HLO)

Lehena

0,522

1,391

73.931,63

%65,54

11.380,80

%10,09

27.498,16

%24,38

112.810,59

Bigarrena

0,696

0,826

59.792,48

%61,99

9.161,79

%9,50

27.498,16

%28,51

96.452,43

11-EMHZ, MERKATARITZA

Lehena

1,043

0,696

69.204,71

%70,25

10.415,11

%10,57

18.895,49

%19,18

98.515,31

Bigarrena

0,261

0,000

10.746,30

%69,03

1.496,78

%9,61

3.324,84

%21,36

15.567,92

11-EMHZ, MERKATARITZA JARDUERAK

Lehena

0,870

0,870

68.634,82

%69,99

10.536,45

%10,74

18.895,49

%19,27

98.066,76

Bigarrena

1,044

0,479

61.065,03

%68,36

9.374,38

%10,49

18.895,49

%21,15

89.334,90

12-EMHZ, MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO ARRETA (HLO)

Lehena

0,739

0,826

61.583,88

%68,86

9.343,04

%10,45

18.507,59

%20,69

89.434,51

Bigarrena

0,739

0,696

56.667,67

%67,64

8.597,19

%10,26

18.507,59

%22,09

83.772,45

13-EMHZ, ERAIKUNTZAKO MAKINERIAREN ERABILERA ETA MANTENTZE-LANAK

Lehena

0,826

1,000

71.720,64

%62,79

10.733,08

%9,40

31.768,00

%27,81

114.221,72

Bigarrena

0,739

0,783

59.945,10

%59,51

9.024,51

%8,96

31.768,00

%31,54

100.737,61

14-HONDEAKETAK ETA ZUNDAKETAK

Lehena

1,000

0,827

72.369,65

%62,80

11.109,81

%9,64

31.768,00

%27,57

115.247,46

Bigarrena

0,740

0,783

59.999,86

%59,42

9.210,86

%9,12

31.768,00

%31,46

100.978,72

15-SISTEMA MIKROINFORMATIKOAK ETA SAREAK

Lehena

0,740

1,305

79.675,80

%71,78

12.231,41

%11,02

19.089,42

%17,20

110.996,63

Bigarrena

1,175

0,261

58.244,71

%67,51

8.941,42

%10,36

19.089,42

%22,13

86.275,55

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

IKASMAILA

IRAKASLEEN RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA (%)

GASTU
ALDAKORRAK

MODULUA (%)

BESTE
GASTU BATZUK

MODULUA (%)

MODULUA, GUZTIRA

TITULARRA

AGREGATUA

1-GMHZ, NAZIOARTEKO MERKATARITZA

Lehena

1,174

0,348

61.468,09

%69,81

9.183,95

%10,43

17.399,29

%19,76

88.051,33

Bigarrena

1,217

0,217

58.342,97

%69,10

8.691,06

%10,29

17.399,29

%20,61

84.433,32

2-GMHZ, MANTENTZE-LAN ELEKTRONIKOA

Lehena

1,435

0,261

68.937,09

%66,54

10.458,61

%10,10

24.204,13

%23,36

103.599,83

Bigarrena

0,870

0,717

62.860,19

%65,07

9.536,67

%9,87

24.204,13

%25,06

96.600,99

3-GMHZ ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK

Lehena

0,870

0,522

55.485,61

%67,43

8.427,48

%10,24

18.369,06

%22,32

82.282,15

Bigarrena

1,348

0,130

60.439,07

%68,87

8.944,60

%10,19

18.369,06

%20,93

87.752,73

4-GMHZ, HAUR HEZKUNTZA (HLO)

Lehena

0,913

0,739

65.470,41

%70,63

9.763,48

%10,53

17.454,71

%18,83

92.688,60

Bigarrena

1,087

0,261

54.608,79

%68,15

8.067,77

%10,07

17.454,71

%21,78

80.131,27

5-GMHZ, MERKATARITZAKO KUDEAKETA ETA MARKETINA

Lehena

1,043

0,696

69.204,71

%70,73

10.415,11

%10,64

18.230,51

%18,63

97.850,33

Bigarrena

0,261

0,000

10.746,30

%69,03

1.496,78

%9,61

3.324,84

%21,36

15.567,92

5-GMHZ, MARKETINA ETA PUBLIZITATEA

Lehena

1,174

0,565

69.661,64

%71,07

10.120,66

%10,33

18.230,51

%18,60

98.012,81

Bigarrena

1,130

0,391

61.315,71

%69,30

8.931,48

%10,09

18.230,51

%20,60

88.477,70

6-GMHZ, SALMENTEN ETA MERKATARITZAKO GUNEEN KUDEAKETA (HLO)

Lehena

1,174

0,566

69.700,00

%70,67

10.699,98

%10,85

18.230,51

%18,48

98.630,49

Bigarrena

1,131

0,479

64.649,19

%69,66

9.924,60

%10,69

18.230,51

%19,64

92.804,30

7-GMHZ, SAREKO SISTEMA INFORMATIKOEN ADMINISTRAZIOA (HLO)

Lehena

1,217

0,652

74.730,35

%71,30

10.994,98

%10,49

19.089,42

%18,21

104.814,75

Bigarrena

1,304

0,329

66.124,50

%69,69

9.675,49

%10,20

19.089,42

%20,12

94.889,41

8-GMHZ, AUTOMATIZAZIOA ETA ROBOTIKA INDUSTRIALA

Lehena

0,870

1,043

75.150,73

%69,49

11.401,30

%10,54

21.599,69

%19,97

108.151,72

Bigarrena

1,348

0,261

65.354,99

%67,49

9.915,16

%10,24

21.559,69

%22,27

96.829,84

9-GMHZ, FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA (HLO)

Lehena

0,696

1,043

67.986,53

%66,13

10.240,13

%9,96

24.573,54

%23,90

102.800,20

Bigarrena

1,304

0,304

65.202,68

%65,65

9.538,57

%9,60

24.573,54

%24,74

99.314,79

10-GMHZ, GARRAIOAREN KUDEAKETA

Lehena

0,783

0,696

58.458,41

%68,96

8.918,35

%10,52

17.399,29

%20,52

84.776,05

Bigarrena

1,435

0,000

59.104,63

%69,37

8.701,18

%10,21

17.399,29

%20,42

85.205,10

11-GMHZ, PLATAFORMA ANITZEKO APLIKAZIOEN GARAPENA (HLO)

Lehena

1,348

0,435

71.783,34

%71,08

10.699,21

%10,59

18.507,59

%18,33

100.990,14

Bigarrena

1,130

0,435

63.001,33

%69,28

9.434,32

%10,37

18.507,59

%20,35

90.943,24

12-GMHZ, ANATOMIA, PATOLOGIA ETA ZITOLOGIA

Lehena

0,957

0,739

67.261,31

%68,65

10.163,62

%10,37

20.546,82

%20,97

97.971,75

Bigarrena

1,261

0,000

51.940,42

%64,77

7.703,32

%9,61

20.546,82

%25,62

80.190,56

12-GMHZ, ANATOMIA PATOLOGIKOA ETA ZITODIAGNOSTIKOA (HLO)

Lehena

1,261

0,435

68.327,57

%69,18

9.898,89

%10,02

20.546,82

%20,80

98.773,28

Bigarrena

1,130

0,391

61.315,71

%67,53

8.931,48

%9,84

20.546,82

%22,63

90.794,01

13-GMHZ, ARTE GRAFIKOEN INDUSTRIETAKO PRODUKZIOA

Lehena

0,391

1,348

66.919,77

%64,17

10.384,99

%9,96

26.974,81

%25,87

104.279,57

Bigarrena

1,130

0,478

64.593,19

%63,80

9.676,81

%9,56

26.974,81

%26,64

101.244,81

14-GMHZ, FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUA (HLO)

Lehena

0,783

0,913

66.652,11

%66,28

10.000,76

%9,94

23.908,60

%23,78

100.561,47

Bigarrena

1,522

0,090

66.066,82

%66,37

9.564,09

%9,61

23.908,60

%24,02

99.539,51

15-GMHZ, GIZARTERATZEA

Lehena

1,131

0,609

69.549,33

%71,20

10.676,85

%10,93

17.454,71

%17,87

97.680,89

Bigarrena

0,870

0,609

58.796,85

%68,95

9.026,18

%10,58

17.454,71

%20,47

85.277,74

OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

IKASMAILA

IRAKASLEEN RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA (%)

GASTU
ALDAKORRAK

MODULUA (%)

BESTE
GASTU
BATZUK

MODULUA (%)

MODULUA, GUZTIRA

TITULARRA

AGREGATUA

MERKATARITZA ZERBITZUAK

Lehena

0,522

0,783

51.070,74

%66,25

8.660,18

%11,23

17.354,39

%22,51

77.085,31

Bigarrena

0,522

0,783

51.070,74

%66,25

8.660,18

%11,23

17.354,39

%22,51

77.085,31

ADMINISTRAZIO ZERBITZUAK

Lehena

0,522

0,783

51.070,74

%65,78

8.660,18

%11,15

17.910,49

%23,07

77.641,41

Bigarrena

0,522

0,783

51.070,74

%65,78

8.660,18

%11,15

17.910,49

%23,07

77.641,41

ARTE GRAFIKOAK

Lehena

0,522

0,783

51.070,74

%62,47

8.660,18

%10,59

22.021,12

%26,94

81.752,04

Bigarrena

0,522

0,783

51.070,74

%62,47

8.660,18

%10,59

22.021,12

%26,94

81.752,04

ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA

Lehena

0,522

0,783

51.070,74

%62,28

8.660,18

%10,56

22.273,69

%27,16

82.004,61

Bigarrena

0,522

0,783

51.070,74

%62,28

8.660,18

%10,56

22.273,69

%27,16

82.004,61

FABRIKAZIOA ETA MUNTAKETA

Lehena

0,522

0,783

51.070,74

%62,13

8.660,18

%10,54

22.464,81

%27,33

82.195,73

Bigarrena

0,522

0,783

51.070,74

%62,13

8.660,18

%10,54

22.464,81

%27,33

82.195,73

ERAIKINAK ZAHARBERRITZE ETA MANTENTZEA

Lehena

0,522

0,783

51.070,74

%60,39

8.660,18

%10,24

24.830,52

%29,36

84.561,44

Bigarrena

0,522

0,783

51.070,74

%60,39

8.660,18

%10,24

24.830,52

%29,36

84.561,44

Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako irakasle titularren ratioak astean 23 zuzeneko irakastorduko lanaldia oinarri hartuz kalkulatu dira.

Bigarren hezkuntzako irakasle titularren eta irakasle agregatuen ratioak astean 23 eskola-orduko lanaldia oinarri hartuz kalkulatu dira.

F1614876

Iragarkiaren kodea: F1614876