251. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 31 - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

21/2016 FORU LEGEA, abenduaren 21ekoa, Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2017ko aurrekontu-ekitaldirako ezartzen dituena.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, TOKI OGASUNEK TRANSFERENTZIA ARRUNTEN BIDEZ NAFARROAKO TRIBUTUETAN PARTE HARTZEKO DUTEN FUNTSAREN ZENBATEKOA ETA BANAKETA 2017KO AURREKONTU-EKITALDIRAKO EZARTZEN DITUENA.

SARRERA

Konstituzioaren 142. artikuluak ezartzen duenez, toki ogasunek behar adinako baliabideak izanen dituzte legeak korporazioei esleitzen dizkien eginkizunak betetzeko, eta baliabide horiek nagusiki hornituko dira haien tributu propioetatik eta Estatuaren eta autonomia erkidegoen tributuetan parte hartzetik.

Nafarroak eskumena du toki ogasunei dagokien arloa arautzeko, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 46. artikuluaren arabera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak, toki ogasunei buruzko VIII. tituluan xedatzen duenez, 259. artikuluan zehazki, Nafarroako toki entitateek beren eskumenak erabili eta beren esku utzitako helburuak bete ditzaten, toki ogasunei behar adina baliabide emanen zaizkie; baliabide horiek toki ogasunei buruzko foru lege baten bidez arautuko dira, Nafarroaren toki araubideari dagokion gaia baita. Horrela zehazten da Konstituzioaren 142. artikuluan biltzen den askitasun finantzarioaren printzipioa, zeinaren arabera korporazioek behar adina baliabide izan beharko baitituzte legeak beren gain uzten dituen eginkizunak betetzeko, eta baliabide-iturri izanen baitituzte beren tributuak eta Estatuaren nahiz autonomia erkidegoen tributuetako parte bat.

Aurrekoa betetzeko xedez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 260. eta 261. artikuluetan ezartzen da ezen toki ogasunen baliabide-iturriak izanen direla, besteak beste, beren tributuak eta Foru Komunitatearenetan eta Estatuarenetan duten parte-hartzea.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak, I. tituluan, toki ogasunen baliabideen gainekoa baita, 123. artikuluan hain zuzen, zehatzago arautzen du zenbateraino har dezaketen parte toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan. Ezartzen da, horrela, udal agintaldi bakoitzeko bigarren urteko lehen seihilabetekoan Nafarroako Gobernuak, Toki Araubideko Foru Batzordeak txostena egin ondoren, Nafarroako Parlamentuari arau-proiektu bat bidaliko diola, non bilduko baita, batetik, zer zenbateko izanen duen toki ogasunek Nafarroako zergetan parte hartzeko funtsak hurrengo lau aurrekontu-ekitaldietan, eta, bestetik, zein izanen den funts hori banatzeko formula, justiziaren eta proportzionaltasunaren irizpideak kontuan hartuta.

Azaroaren 12ko 21/2014 Foru Legeak, abenduaren 28ko 24/2015 Foru Legearen bidez aldatua, toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2015eko eta 2016ko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen ditu.

Bi urteko epe hori ezartzeko arrazoia izan zen komeni zela berreskuratzea Toki Ogasunei buruzko Legearen 123.3 artikuluan aurreikusitako epe arrunta. Une honetan, Nafarroako toki antolaketa berrirako araudia egiteko fasean gaudelarik, eta toki entitateen finantzabiderako etorkizuneko sistemari buruzko eztabaida puri-purian dugula, beharrezkotzat jotzen da epe hori berriz salbuetsi eta urtebeteko indarraldia ezartzea, gai horiei buruz aurrerago onetsiko diren legeak ez baldintzatzeko.

Foru lege honek ezartzen du, lehenengo eta behin, zein den toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbateko osoa.

Transferentzia arruntak, guztira 3. artikuluko 1. idatz-zatian aurreikusitako zenbatekoa egiten dutenak, foru lege honen eranskinean ezarritako banakako zenbatekoetan banatu dira.

Aurreikusirik dago 2017ko ekitaldian funts hori aurreko ekitaldian baino handiagoa izanen dela, eta igoerarako oinarria izan da Nafarroako Foru Komunitatean kontsumoko prezioen indizeak, ekainetik ekainera kalkulatuak, izandako bilakaera, atera den portzentaje horri bi ehuneko gehituta. Horrela, jarraipena ematen zaio toki entitateen eskura jartzen diren baliabide ekonomikoak indartzearen ildoari, abenduaren 28ko 24/2015 Foru Legearekin hasitakoari, aurreko urteetan izandako murrizketak konpentsatzeko.

Beste kontzeptu hauek ere sartzen dira:

Iruñeko Udalari, abenduaren 2ko 16/1997 Foru Legean xedatutakoaz baliatuz, “Iruñeko Hiriaren Hiriburutza Agiria” izeneko kontzeptuan dagokion zuzkidura.

Toki entitateek beren interesak defendatu eta sustatzeko eratzen dituzten federazio edo elkarteentzako diru-laguntzei buruz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 72.2 artikuluan aurreikusitakoa betetzeko behar den diru-esleipena.

Azkenik, “Nafarroako udalentzako konpentsazioa, hautetsiei dedikazioagatik egindako ordainketak direla eta” izeneko atala, foru lege honen 7. artikuluan aurreikusi bezala banatuko dena.

1. artikulua. Iraupena.

Foru lege honek 2017ko ekitaldirako arautzen ditu toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa.

2. artikulua. Funtsaren zenbatekoa.

2017ko ekitaldian, Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan toki entitateek duten parte hartzeko funtsaren zenbatekoa 207.159.663 eurokoa izanen da.

3. artikulua. Banaketa.

Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa, 2017ko ekitaldirakoa, honela banatuko da:

1. Transferentzia arruntak: 177.004.077 euro.

2. Beste laguntza batzuk:

a) Iruñeko Udalari, “Hiriburutza Agiria” delakoagatik: 24.155.895 euro.

b) Nafarroako udalei, korporazio-kideei ordainketak egiteko: 5.596.373 euro.

c) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari: 403.318 euro.

3. Toki entitate bakoitzak, 2017ko ekitaldian, 1. idatz-zatian aurreikusitako kontzeptuengatik jaso beharreko diru kopuruak foru lege honen eranskinean jaso dira.

4. artikulua. Aurrekontuko dirua.

Nafarroako 2017rako Aurrekontu Orokorretan jasoko da toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtserako dirua, aurreko artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako zenbatekoen araberakoa.

5. artikulua. Transferentzia arrunten ordainketa.

1. Toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan parte hartzeko duten funtseko diru kopuruen ordainketa, transferentzia arruntei dagokiena, lau zati berdinetan eginen da, eta zatiok hiruhileko natural bakoitzeko lehen hamabostaldian ordainduko dira.

2. Udalerrien eta haien mugartean kokaturik dauden kontzejuen artean hitzarmenak daudenean ordainketak egiteko moduari buruz, hitzarmenean jaso bezala eginen dira ordainketak.

6. artikulua. Hiriburutza Agiriarengatiko ordainketak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarentzako laguntzen ordainketak.

Iruñeko Hiriaren Agiriarengatiko ordainketak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarentzako laguntzen ordainketak eginen dira aurreko artikuluan transferentzia arruntetarako aurreikusitako modu berean.

7. artikulua. Nafarroako udalentzako konpentsazioa, hautetsiei karguan aritzeagatik ordaindutakoagatik.

1. Kargu publikoetan aritzeagatik korporazioko kideei ordainsariak, bilkura-sariak, kalte-ordainak edo haiek eginkizun publikoetan parte hartzeko eskubide konstituzionalaz baliatzearen ondorioz sortutako gastuengatik heldu diren bestelako pagamenduak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalentzako konpentsazioa honela eginen da:

2. Baldin eta udalek erabakitzen badute beren alkate eta zinegotziei ordaintzea, legeria orokorrari jarraikiz, haiek denbora osoan edo partzialean kargu hautetsian aritzeagatik, edo ematen badizkiete bilkura-sariak, kalte-ordainak edo bestelako pagamenduak, kargu publikoan aritzearen zuzeneko ondorio direnak, udal horiek ekarpen bat jasoko dute toki ogasunek Nafarroako zergetan parte hartzeko duten funtsetik, ordain horien kostuari aurre egiteko.

3. Udalek kontzeptu horrengatik urtean jaso ahal duten gehieneko ekarpena, udala osatzen duten hautetsien kopuruaren arabera, honako hau izanen da, legeria orokorrari jarraikiz:

A) 3 zinegotzi dituzten udalak: 4.331,75 euro.

B) 5 zinegotzi dituzten udalak: 11.156,39 euro.

C) 7 zinegotzi dituzten udalak: 16.406,53 euro.

D) 9 zinegotzi dituzten udalak: 19.688,24 euro.

E) 11 zinegotzi dituzten udalak: 31.500,76 euro.

F) 13 zinegotzi dituzten udalak: 54.469,99 euro.

G) 17 zinegotzi dituzten udalak: 83.345,91 euro.

H) 21 zinegotzi dituzten udalak: 119.440,67 euro.

I) 27 zinegotzi dituzten udalak: 200.160,99 euro.

Ekarpen horiek ekarpen finalistak izanen dira, bakar-bakarrik erabiliko baitira alkate nahiz zinegotziei aipatu diren kontzeptuengatik ordaintzeko.

Ordainketa aldi bakarrean eginen da, transferentzia arrunten funts orokorraren bigarren zatiarekin batera. Jasotzeko interesa duten udalek aldez aurretik eskatu beharko dute, 2017ko urtarrilean. Eskabideari ekarpen horrek 2016ko ekitaldian izandako zenbatekoaren eta xedearen ziurtagiria gehitu beharko zaio. 2016ko ekitaldiari esleitutako diru kopurua egiaztagirian justifikatutakoa baino handiagoa denean, aldea erregularizatu eginen da, 2017ko ekitaldiari dagokion ordainketatik kenduz.

4. Korporazioko kideei gastuak konpentsatzeko diru-kopuruan defizita baldin badago likidazioa egiteko behar den diru kopuruarekin alderatuta, modu proportzionalean murriztuko dira artikulu honen 3. idatz-zatian ezarritako ekarpenak, kasuko ekitaldiko aurrekontuan erabilgarri dagoen kredituaren mugarekin.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2016ko abenduaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

ERANSKINA

ENTITATEAREN
KODEA

TOKI ENTITATEA

ZENBATEKOA, 2017

0010000

Abaigar

30.919,36

0020000

Abartzuza

157.549,68

0030000

Abaurregaina

49.575,48

0040000

Abaurrepea

15.918,44

0050000

Aberin

102.917,84

0060000

Ablitas

757.289,80

0070000

Adios

54.021,52

0080000

Aguilar Kodes

30.784,24

0090000

Oibar

257.766,44

0100000

Altsasu

2.042.879,68

0110000

Allin

212.057,92

0110100

Amillao

2.732,08

0110200

Aramendia

6.798,56

0110300

Arbeitza

17.839,84

0110400

Artabia

12.994,92

0110500

Etxabarri

7.061,80

0110600

Eultz

5.938,72

0110700

Galdio

7.303,32

0110800

Larrion

16.376,84

0110900

Muneta

4.484,16

0111000

Zubielki

11.232,64

0120000

Allo

324.099,08

0130000

Ameskoabarren

191.114,16

0130100

Artatza

14.193,44

0130200

Bakedao

14.647,24

0130300

Barindano

10.183,92

0130400

Ekala

6.015,36

0130500

Gollao

5.150,60

0130600

San Martin-Ameskoa

9.522,92

0130800

Zudairi

51.766,72

0140000

Antzin

112.509,16

0140100

Antzin

45.140,44

0140200

Mendilibarri

3.077,76

0150000

Andosilla

881.096,56

0160000

Antsoain

2.595.818,80

0170000

Anue

85.339,52

0170100

Aritzu

4.941,76

0170200

Burutain

5.660,24

0170300

Egozkue

2.273,60

0170400

Etsain

3.859,28

0170500

Etulain

2.035,04

0170600

Leazkue

1.667,92

0170700

Olague

18.987,36

0180000

Añorbe

110.563,76

0190000

Agoitz

704.121,12

0200000

Araitz

123.826,64

0200100

Arribe-Atallu

26.024,48

0200200

Azkarate

15.271,16

0200300

Gaintza

6.388,76

0200400

Intza

6.927,56

0200500

Uztegi

6.091,84

0210000

Aranaratxe

29.808,68

0220000

Arantza

133.740,04

0230000

Aranguren

1.760.704,40

0230100

Aranguren

5.927,32

0230300

Labio

8.848,00

0230700

Taxoare

40.048,44

0230800

Zolina

2.424,48

0240000

Arano

35.636,00

0250000

Arakil

210.826,88

0250200

Ekai

3.463,72

0250300

Etxarren

14.679,08

0250400

Etxeberri

5.733,64

0250500

Egiarreta

6.241,84

0250600

Errotz

6.775,20

0250800

Izurdiaga

16.400,20

0250900

Satrustegi

4.557,76

0251000

Urritzola

1.981,56

0251100

Hiriberri

14.030,28

0251200

Ihabar

10.887,80

0251300

Zuhatzu

4.154,12

0260000

Aras

55.610,92

0270000

Arbizu

283.270,52

0280000

Artzi

96.082,60

0280100

Arrieta

4.892,48

0280300

Azparren

5.149,48

0280700

Lakabe

6.112,76

0280900

Nagore

6.181,92

0281000

Saragueta

3.038,36

0281100

Uritz

2.799,88

0281200

Hiriberri-Artzibar

3.296,68

0290000

Los Arcos

349.333,72

0300000

Arellano

67.289,60

0310000

Areso

103.398,44

0320000

Arguedas

699.309,00

0330000

Aria

20.787,36

0340000

Aribe

19.481,36

0350000

Armañantzas

27.161,64

0360000

Arroitz

297.623,44

0370000

Arruazu

29.086,36

0380000

Artaxoa

474.922,24

0390000

Artazu

36.827,44

0400000

Atetz

61.570,40

0400100

Arostegi

4.345,60

0400200

Beratsain

3.722,96

0400300

Beuntza

6.519,00

0400400

Ziganda

2.510,72

0400600

Eritze

4.338,20

0410000

Aiegi

527.829,76

0420000

Azagra

1.010.689,76

0430000

Azuelo

16.272,08

0440000

Bakaiku

83.888,12

0450000

Barasoain

207.593,20

0460000

Barbarin

31.702,68

0470000

Bargota

94.425,96

0480000

Barillas

79.716,36

0490000

Basaburua

230.899,72

0490100

Arrarats

5.826,20

0490200

Beruete

16.674,92

0490300

Gartzaron

7.605,56

0490400

Itsaso

6.292,36

0490500

Igoa

8.867,24

0490600

Jauntsarats

18.460,20

0490700

Orokieta-Erbiti

9.742,40

0490800

Udabe-Beramendi

8.230,72

0490900

Ihaben

4.873,16

0500000

Baztan

2.110.055,92

0510000

Beire

85.283,24

0520000

Belaskoain

25.004,44

0530000

Berbintzana

217.125,40

0540000

Bertizarana

112.170,36

0540100

Legasa

26.790,24

0540200

Narbarte

35.225,60

0540300

Oieregi

12.484,76

0550000

Betelu

89.180,32

0560000

Biurrun-Olkotz

41.989,92

0560100

Biurrun

14.295,96

0560200

Olkotz

3.728,92

0570000

Buñuel

712.450,72

0580000

Auritz

84.198,36

0590000

Burgi

56.067,64

0600000

Burlata

4.967.156,72

0610000

El Busto

32.809,08

0620000

Cabanillas

448.903,32

0630000

Cabredo

26.128,04

0640000

Cadreita

722.519,68

0650000

Caparroso

736.077,08

0660000

Cárcar

346.898,16

0670000

Zarrakaztelu

625.312,48

0670100

Figarol

56.478,64

0680000

Cascante

1.208.162,12

0690000

Kaseda

251.594,20

0700000

Castejón

873.431,64

0710000

Gazteluberri

4.100,60

0720000

Cintruénigo

2.501.571,60

0730000

Ziordia

102.670,96

0740000

Zirauki

135.540,48

0750000

Ziritza

38.903,84

0760000

Zizur

616.330,16

0760100

Asterain

25.166,68

0760300

Zizur Txikia

164.424,92

0760400

Gazolatz

10.769,36

0760500

Larraia

4.519,28

0760600

Muru Asterain

4.658,32

0760700

Paternain

24.949,20

0760900

Undio

13.829,96

0761000

Zarikiegi

12.444,64

0770000

Corella

2.303.578,92

0780000

Cortes

795.240,60

0790000

Desoio

45.854,52

0800000

Deikaztelu

167.284,96

0810000

Donamaria

106.145,76

0820000

Etxalar

185.321,92

0830000

Etxarri

14.484,40

0840000

Etxarri Aranatz

549.725,96

0840100

Lizarragabengoa

3.961,84

0850000

Etxauri

174.920,28

0860000

Egüés

3.292.122,04

0860100

Altzuza

22.256,84

0860200

Ardatz Eguesibar

6.359,32

0860300

Azpa

2.469,48

0860400

Badostain

28.423,48

0860500

Egüés

32.134,76

0860600

Elkano

31.882,32

0860700

Elia

1.965,88

0860800

Ibiriku

5.989,56

0860900

Olatz

59.176,52

0861000

Sagaseta

2.897,20

0870000

Elgorriaga

64.677,68

0880000

Noain (Elortzibar)

1.559.103,88

0880100

Elortz

17.211,12

0880200

Gerendiain

3.063,44

0880300

Imarkoain

21.409,56

0880500

Dorre

17.061,08

0880700

Zabalegi

5.638,72

0880800

Zulueta

3.516,92

0890000

Eneritz

99.396,48

0900000

Eratsun

33.357,08

0910000

Ergoiena

99.794,80

0910100

Lizarraga

22.083,16

0910200

Dorrao

12.102,68

0910300

Unanu

11.057,92

0920000

Erro

190.851,72

0920100

Aintzioa

2.985,08

0920300

Zilbeti

5.842,28

0920400

Erro

13.911,40

0920500

Esnotz

3.869,76

0920600

Aurizberri

28.512,36

0920700

Lintzoain

6.616,76

0920900

Mezkiritz

9.223,00

0921000

Orondritz

4.664,04

0921100

Bizkarreta-Gerendiain

10.023,44

0930000

Ezkaroze

96.497,40

0940000

Eslaba

49.890,20

0950000

Espartza Zaraitzu

33.287,60

0960000

Esprontzeda

54.293,08

0970000

Lizarra

3.757.293,60

0980000

Esteribar

555.885,28

0980200

Antxoritz

2.979,76

0980600

Eugi

40.238,08

0981100

Inbuluzketa

4.313,28

0981200

Iragi

2.115,44

0981500

Larrasoaña

14.912,56

0981900

Saigots

7.845,20

0982000

Sarasibar

2.974,16

0982200

Urdaitz

9.820,68

0982500

Zabaldika

2.631,12

0982600

Zubiri

58.470,32

0990000

Etaio

24.759,20

1000000

Eulate

106.799,72

1010000

Ezkabarte

246.734,28

1010200

Arre

62.665,12

1010300

Azotz

6.982,16

1010400

Zildotz

3.566,32

1010500

Eusa

4.900,88

1010800

Makirriain

4.547,20

1010900

Orikain

9.718,36

1011000

Orrio

4.768,44

1011100

Sorauren

16.542,12

1020000

Ezkurra

44.035,80

1030000

Ezporogi

24.114,44

1030100

Ageza

8.432,64

1040000

Faltzes

655.226,92

1050000

Fitero

704.595,92

1060000

Fontellas

309.461,32

1070000

Funes

723.922,92

1080000

Fustiñana

758.994,04

1090000

Galar

612.590,16

1090100

Arlegi

10.595,76

1090300

Espartza-Galar

42.288,32

1090400

Ezkirotz

51.159,40

1090500

Galar

16.258,48

1090600

Olatz-Subitza

3.702,12

1090700

Getze-Galar

37.928,40

1090800

Subitza

25.110,36

1090900

Cordovilla

72.309,76

1100000

Galipentzu

40.926,60

1110000

Galoze

35.505,52

1110200

Izize

2.919,24

1110300

Itzalle

5.072,28

1110400

Uskartze

5.937,08

1120000

Garaioa

34.586,68

1130000

Garde

35.099,68

1140000

Garinoain

131.409,92

1150000

Garralda

70.650,08

1160000

Genevilla

28.628,12

1170000

Goizueta

175.812,40

1180000

Goñi

68.458,12

1180100

Aizpun

3.982,08

1180200

Azantza

7.939,24

1180300

Goñi

5.953,68

1180400

Amunarritz

8.772,92

1180500

Urdanotz

3.934,76

1190000

Gorza

24.150,72

1190100

Gorza

5.554,00

1190200

Igari

4.110,16

1200000

Gesalatz

125.514,04

1200100

Argiñano

4.751,00

1200300

Estenotz

2.963,84

1200400

Garisoain

3.621,84

1200500

Genbe

3.284,32

1200700

Irurre

4.710,80

1200800

Iturgoien

10.925,24

1200900

Izurtzu

2.159,16

1201000

Lerate

3.403,60

1201100

Muetz

5.280,56

1201200

Muniain-Gesalatz

2.522,00

1201400

Bidaurre

4.413,24

1210000

Girgillao

30.745,56

1210200

Etxarren-Girgillano

4.994,56

1210300

Girgillao

5.769,84

1220000

Uharte

1.374.392,52

1230000

Uharte Arakil

226.553,00

1240000

Ibargoiti

38.468,40

1240100

Abintzao

1.983,12

1240200

Idotzin

4.215,96

1240300

Izko

3.754,04

1240400

Getze-Ibargoiti

7.733,24

1250000

Iguzkitza

96.389,00

1250100

Azketa

7.333,96

1250200

Iguzkitza

24.451,44

1250300

Labeaga

6.127,88

1250400

Urbiola

5.272,04

1260000

Imotz

112.624,28

1260100

Etxaleku

12.738,68

1260200

Eraso

5.100,96

1260300

Goldaratz

4.475,24

1260400

Latasa

8.766,56

1260500

Muskitz

4.008,96

1260600

Oskotz

7.839,60

1260700

Urritza

4.421,04

1260800

Zarrantz

1.950,64

1270000

Irañeta

41.993,60

1280000

Izaba

89.488,40

1290000

Ituren

113.503,08

1300000

Iturmendi

124.537,28

1310000

Itza

321.209,80

1310100

Aginaga

1.946,36

1310200

Aldaba

8.119,92

1310300

Aritz

2.689,96

1310400

Atondo

3.559,76

1310500

Zia

3.792,32

1310600

Eritze

5.367,96

1310700

Gulia

5.791,84

1310800

Itza

14.715,56

1310900

Larunbe

7.628,08

1311000

Lete

3.753,52

1311100

Otxobi

5.885,24

1311200

Saratsa

15.095,48

1311300

Saratsate

3.439,84

1320000

Itzagaondoa

54.007,20

1320100

Ardatz Itzagaondoa

4.301,44

1330000

Itzaltzu

18.690,32

1340000

Jaurrieta

64.720,92

1350000

Xabier

67.002,56

1360000

Txulapain

122.333,64

1360300

Beorburu

2.636,56

1360400

Gartziriain

3.284,44

1360500

Larraiotz

2.077,56

1360600

Markalain

5.519,48

1360700

Nabatz

3.728,32

1360800

Nuin

4.042,76

1360900

Ollakarizketa

8.785,48

1361000

Osakar

2.940,56

1361100

Osinaga

2.515,24

1361200

Untzu

5.208,40

1370000

Beintza-Labaien

65.801,24

1380000

Lakuntza

303.316,96

1390000

Lana

75.103,84

1390100

Galbarra

7.908,08

1390200

Gastiain

10.755,32

1390300

Narkue

4.172,60

1390400

Ulibarri

3.763,48

1390500

Biloria

6.556,96

1400000

Lantz

24.585,36

1410000

Lapoblación

42.846,76

1410100

Lapoblación

4.460,52

1410200

Meano

14.235,04

1420000

Larraga

569.339,36

1430000

Larraona

39.952,20

1440000

Larraun

358.183,52

1440100

Albiasu

3.572,12

1440200

Aldatz

18.890,84

1440300

Alli

6.403,60

1440400

Arruitz

15.912,48

1440500

Astitz

5.894,92

1440600

Azpirotz-Lezaeta

10.547,12

1440700

Baraibar

12.328,00

1440800

Etxarri

11.993,00

1440900

Errazkin

12.476,20

1441000

Gorriti

13.807,16

1441100

Uitzi

18.767,16

1441200

Iribas

6.218,24

1441400

Madotz

2.432,04

1441500

Mugiro

9.777,04

1441600

Oderitz

7.100,20

1450000

Elizagorria

50.146,68

1460000

Leatxe

18.681,16

1470000

Legarda

28.269,96

1480000

Legaria

49.385,76

1490000

Leitza

663.565,24

1500000

Leotz

76.437,68

1500600

Iratxeta

5.777,12

1500700

Leotz

2.559,12

1500900

Olleta

3.714,32

1510000

Lerga

21.715,20

1520000

Lerin

491.368,92

1530000

Lesaka

671.819,88

1540000

Lezaun

95.795,44

1550000

Ledea

121.809,88

1560000

Lizoain-Arriasgoiti

68.602,36

1570000

Lodosa

1.467.803,16

1580000

Longida

84.849,20

1580100

Aos

6.310,88

1580200

Artaxo

4.234,44

1580300

Ekai Longida

9.608,04

1580800

Murelu-Longida

3.447,44

1581100

Billabeta

2.949,48

1590000

Irunberri

369.537,24

1600000

Lukin

44.119,20

1610000

Mañeru

114.571,72

1620000

Marañón

20.689,08

1630000

Martzilla

718.533,08

1640000

Mélida

207.680,44

1650000

Mendabia

1.048.191,44

1660000

Mendaza

99.685,64

1660100

Acedo

18.855,40

1660200

Asarta

6.664,40

1660300

Mendaza

12.915,64

1660400

Ubago

4.741,76

1670000

Mendigorria

267.505,36

1680000

Metauten

79.566,20

1680100

Arteaga

4.265,76

1680200

Ganuza

7.041,12

1680300

Metauten

5.268,24

1680400

Ollobarren

5.376,80

1680500

Ollogoien

2.871,24

1680600

Zufia

10.182,80

1690000

Milagro

921.343,36

1700000

Mirafuentes

19.318,80

1710000

Miranda Arga

262.460,88

1720000

Elo

153.310,80

1730000

Monteagudo

419.151,56

1740000

Morentin

42.919,00

1750000

Mues

55.185,20

1760000

Murchante

1.120.492,32

1770000

Murieta

104.545,60

1780000

Murillo el Cuende

131.787,20

1780100

Murillo el Cuende

7.740,80

1780200

Arrada

60.279,60

1780300

Traibuenas

6.193,96

1790000

Murillo el Fruto

185.570,72

1800000

Muruzabal

115.262,84

1810000

Nabaskoze

50.011,56

1810100

Aizpurgi

3.846,64

1810200

Nabaskoze

15.187,28

1810300

Ustaize

2.428,40

1820000

Nazar

22.428,72

1830000

Obanos

326.861,16

1840000

Oko

37.989,32

1850000

Otsagabia

206.651,12

1860000

Odieta

78.673,08

1860100

Anozibar

3.232,96

1860200

Ziaurritz

6.316,88

1860300

Gaskue

4.111,64

1860400

Gelbentzu

3.255,64

1860500

Gendulain

1.672,44

1860600

Latasa

3.223,20

1860700

Ostitz

9.567,88

1860800

Erripa

4.245,08

1870000

Oitz

30.001,28

1880000

Olaibar

55.298,24

1880100

Enderitz

8.179,36

1880200

Olaitz

2.486,48

1880300

Olabe

5.252,68

1880400

Otsakain

4.568,92

1890000

Olazti

424.716,04

1900000

Olexua

21.943,92

1910000

Erriberri

955.713,84

1920000

Oloritz

44.479,84

1920100

Etxague

2.192,72

1920200

Mendibil

4.623,76

1920300

Oloritz

5.137,76

1920500

Soltxaga

4.853,00

1930000

Oltza Zendea

293.424,88

1930100

Arazuri

54.192,20

1930200

Artazkotz

2.416,68

1930300

Asiain

11.504,76

1930400

Ibero

15.730,96

1930500

Izkue

6.738,24

1930600

Itzu

3.631,36

1930700

Lizasoain

6.260,08

1930800

Oltza

4.807,96

1931000

Ororbia

47.953,84

1940000

Ollo

107.034,00

1940100

Anotz

3.616,56

1940200

Arteta

4.005,28

1940300

Beasoain-Egillor

12.001,52

1940400

Iltzarbe

4.861,20

1940500

Ollo

5.917,72

1940600

Saldise

3.115,84

1940700

Senosiain

4.199,24

1940800

Ultzurrun

9.440,24

1950000

Orbaitzeta

61.912,76

1960000

Orbara

21.427,08

1970000

Orisoain

24.368,28

1980000

Orontze

15.498,56

1990000

Oroz-Betelu

52.360,32

2000000

Oteitza

250.689,32

2010000

Iruña

57.147.971,00

2020000

Azkoien

1.568.980,64

2030000

Petilla Aragoi

8.141,36

2040000

Piedramillera

25.495,88

2050000

Pitillas

207.373,92

2060000

Gares

776.838,64

2070000

Puiu

105.075,28

2080000

Ribaforada

1.175.175,76

2090000

Erromantzatua

56.098,28

2090100

Arbontze

6.343,84

2090300

Biotzari

7.132,28

2090400

Domeñu

4.518,96

2100000

Erronkari

77.913,72

2110000

Orreaga

12.388,64

2120000

Zare

74.753,60

2130000

Saldias

28.798,28

2140000

Jaitz

35.538,04

2150000

San Adrián

1.549.647,12

2160000

Zangoza

1.177.123,60

2160100

Gabarderal

24.300,96

2160200

Rocaforte

131.847,28

2170000

San Martin Unx

115.583,68

2190000

Santsol

38.530,20

2200000

Santakara

228.458,36

2210000

Doneztebe

394.308,12

2220000

Sartze

18.202,08

2220100

Ibiltzieta

3.878,60

2220200

Sartze

3.990,20

2230000

Sartaguda

531.533,56

2240000

Sesma

407.905,68

2250000

Sorlada

31.123,08

2260000

Sunbilla

171.360,52

2270000

Tafalla

3.081.343,60

2280000

Tebas-Muru Artederreta

108.221,16

2280100

Muru Artederreta

22.289,64

2280200

Tebas

32.114,56

2290000

Tirapu

14.833,00

2300000

Torralba del Rio

51.736,28

2300100

Otiñano

4.038,00

2310000

Torres del Rio

52.028,96

2320000

Tutera

9.511.978,44

2330000

Tulebras

66.131,40

2340000

Ukar

53.604,36

2350000

Uxue

52.792,92

2360000

Ultzama

294.021,00

2360100

Alkotz

19.048,40

2360200

Arraitz-Orkin

14.026,00

2360300

Auza

15.850,60

2360400

Zenotz

2.979,68

2360500

Eltso

3.731,68

2360600

Eltzaburu

13.691,00

2360700

Gorrontz-Olano

2.566,32

2360800

Gerendiain

11.921,48

2360900

Ilarregi

4.465,48

2361000

Iraizotz

25.632,16

2361100

Suarbe

3.561,84

2361200

Larraintzar

65.956,28

2361300

Lizaso

12.102,44

2361400

Urritzola-Galain

4.413,36

2370000

Untziti

59.379,76

2370100

Altzorritz

4.423,32

2370200

Artaitz

4.984,24

2370300

Zenborain

3.044,72

2370500

Untziti

7.940,36

2370600

Zabaltzeta

1.990,84

2380000

Untzue

45.462,28

2390000

Urdazubi

89.110,60

2400000

Urdiain

186.412,00

2410000

Urraulgoiti

55.167,80

2410200

Aietxu

1.856,00

2410600

Imirizaldu

4.159,04

2410700

Irurozki

5.595,32

2410800

Ongotz

2.212,12

2420000

Urraulbeiti

72.294,32

2420100

Artieda

10.816,16

2420500

Arripodas

2.889,20

2420600

San Vicente

2.770,64

2420800

Tabar

7.302,32

2430000

Urrotz

115.470,28

2440000

Urrotz

37.220,16

2450000

Urzainki

22.762,68

2460000

Uterga

58.919,32

2470000

Uztarroze

57.693,96

2480000

Luzaide

87.730,04

2490000

Valtierra

661.609,80

2500000

Bera

794.741,84

2510000

Viana

1.185.160,32

2520000

Bidankoze

20.876,56

2530000

Bidaurreta

41.343,40

2540000

Alesbes

792.071,80

2550000

Villamayor de Monjardin

33.938,56

2560000

Hiriberri Aezkoa

37.555,76

2570000

Villatuerta

341.691,20

2580000

Atarrabia

2.728.710,68

2590000

Igantzi

134.483,56

2600000

Deierri

416.662,36

2600100

Allotz

14.671,12

2600200

Arandigoien

10.828,72

2600300

Aritzala

9.715,08

2600400

Aritzaleta

5.783,24

2600500

Azkona

12.368,28

2600600

Bearin

22.997,16

2600700

Eraul

7.968,76

2600800

Gorozin

4.326,28

2600900

Ibiriku-Deierri

6.491,92

2601000

Iruñela

6.014,28

2601100

Lakar

7.297,88

2601200

Lorka

15.617,52

2601300

Murelu-Deierri

4.080,92

2601400

Murugarren

9.189,60

2601500

Errezu

13.275,12

2601600

Ugar

5.000,32

2601700

Hiriberri-Deierri

7.509,56

2601800

Zabal

9.525,80

2601900

Zurukuain

11.521,08

2610000

Esa

114.592,92

2620000

Zabaltza

64.765,56

2620100

Arraitza

10.066,68

2620200

Ubani

12.119,12

2620300

Zabaltza

5.570,88

2630000

Zubieta

71.267,52

2640000

Zugarramurdi

65.157,92

2650000

Zuñiga

47.277,76

9010000

Barañain

5.692.906,84

9020000

Berriobeiti

752.419,96

9020100

Aitzoain

35.279,40

9020300

Añezkar

10.300,40

9020400

Artika

202.184,20

9020500

Ballariain

4.353,72

9020600

Berriobeiti

33.211,64

9020700

Berriogoiti

40.069,56

9020900

Elkarte

2.075,48

9021000

Larrageta

4.283,44

9021100

Lotza

4.106,88

9021200

Oteitza

4.289,64

9030000

Berriozar

2.370.404,52

9040000

Irurtzun

630.599,60

9050000

Beriain

1.024.602,76

9060000

Orkoien

624.397,00

9070000

Zizur Nagusia

3.453.185,12

9080000

Lekunberri

529.512,76

177.004.077,00

Diru kopuru horiek emaitza gisa ateratzen dira Toki Ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsetik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen dituen abenduaren 26ko 20/2012 Foru Legearen II. kapituluan jasotako formula aplikatzetik, betiere kontuan hartuta Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2015eko eta 2016ko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen duen azaroaren 12ko 21/2014 Foru Legearen eta foru lege honen bitartez egindako gaurkotzeak.

Iragarkiaren kodea: F1614627