249. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

829/2016 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Klarinetea espezialitatea inskribatzen duena Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan, Eguesibarko Udalaren Musika Eskolak (Olatzen baitago) eman ditzakeen irakasgaien atalean.

Ikusirik Alfonso Etxeberria Goñik, Eguesibarko alkate udalburuak, egindako eskaera, baimentzeko Klarinete irakaskuntza eman dadila Eguesibarko Udalaren Musika Eskolan (Olatzen baitago).

Ikusirik, eskatutako instrumentu-espezialitate hori inskribatzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egin duen aldeko txostena.

Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu hori 79/2010 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barne merkatuko zerbitzuei buruz 2006ko abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Klarinetea espezialitatea inskribatzea Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan, Eguesibarko Udalaren Musika Eskolak ematen dituen irakasgaien atalean. Musika eskola horrek Olatzen du egoitza, eta 31013239 kodea dauka. Baimenak 2016ko urriaren 27tik aurrera izanen ditu ondorioak, eskolako titularrak egun horretan sartu baitzuen eskaera Hezkuntza Departamentuan.

2. Une horretatik aurrera eskola horrek inskribatuak dituen ikasketak Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak dira, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako antolamenduari jarraikiz, honako hauek alegia:

a) 421/1992 Foru Dekretuaren 9.1 artikuluan, a), b) eta c) letretan, aipatzen den oinarrizko eskaintzari dagozkionak, musika-tresnen espezialitate hauetan: Akordeoia, Kantua, Klarinetea, Zeharkako Flauta, Gitarra, Gitarra Elektrikoa, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Tronboia, Tronpeta, Biola, Biolina eta Biolontxeloa.

b) Oinarrizko eskaintzan ez dauden beste irakasgai batzuk (9.2 artikulua): Haurrentzako Musika Hastapenak (8 urte arte).

3. Eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaio.

4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, aurretik errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7. Ebazpen hau igortzea Eguesibarko Udaleko alkate-udalburu jaunari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2016ko azaroaren 16an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1613212