249. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak azaroaren 22an emandako 1294/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez graduatu ondokoentzako bi beka emateko deialdia onetsi da, Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalean aritzeko, arlo hauetako goi mailako teknikariaren tituluarekin: analisien eta kalitate kontrolaren laborategia, diagnostiko klinikoaren laborategia, ingurumen-osasuna, anatomia patologikoa eta zitologia edo elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 326456.

Eskaerak aurkeztea.

1. Eskaerak azaroaren 22ko 1294/2016 Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun naturalean aurkeztuko dira.

Iruñean, 2016ko azaroaren 22an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1614552