249. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak azaroaren 22an emandako 1293/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez graduatu ondoko beka bat emateko deialdia onetsi da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Elikagaien Laborategiko Atalean aritzeko. Titulazio hau eskatzen da: albaitaritzako lizentzia edo gradua, Elikagaien Zientziako eta Teknologiako gradua, Farmaziako lizentzia edo gradua, Biologiako lizentzia edo gradua, edo Biokimikako gradua.


Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 326466.


Eskaerak aurkeztea.


1. Eskaerak azaroaren 22ko 1293/2016 Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun naturalean aurkeztuko dira.


Iruñean, 2016ko azaroaren 22an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.


Iragarkiaren kodea: F1614551