249. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1342/2016 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, abeltzaintzako toki azpiegiturak sortu eta hobetzeko laguntzen 2016-2017 ekitaldiko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren helburuak dira, besteak beste, titularitate eta erabilera publikoak dituzten azpiegiturak eta ekipamenduak, abeltzaintzarekin lotutakoak, sustatzen laguntzea. Nafarroako toki entitate askoren eskaria da abeltzaintzako tokiko azpiegituretarako laguntzen deialdia egitea.

Abeltzaintza Zerbitzuko Abere Osasuneko Atalak jakinarazi dio Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari azken urteetan abeltzaintzako tokiko azpiegituretan egindako hobekuntzak oso lagungarriak eta eraginkorrak izan direla tuberkulosia desagerrarazteko prozesurako, bereziki askak ur garbiaz hornitzeko idoi berriak egitea, idoi zaharrak ixtea eta askak paratzea.

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapeneko laguntzei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak, Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen duenak, 17. artikuluan, “Inbertsioak aktibo fisikoetan” izeneko neurria aurreikusten du.

1305/2013 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinean aktibo fisikoetan egindako inbertsioetarako emanen diren gehieneko laguntzak finkatzen dira; kopuru horiek, nolanahi ere, Nafarroako Foru Komunitatearen parametro sozioekonomikoen arabera zehaztu beharko dira.

Nafarroako Landa Garapenerako Programan (Europako Batzordearen 2015eko azaroaren 18ko azken 8143 (2015) Erabakiaren bidez onetsia) 4. neurria sarturik dago, “Inbertsioak aktibo fisikoetan” izenekoa, eta berariaz 04.03.04 eragiketa, “abeltzaintzako tokiko azpiegituretarako inbertsioak” izenekoa. Haren definizioan kontuan hartu da, 1305/2013 Erregelamenduak berak eskatu bezala, Nafarroako Foru Komunitateko AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak), landa garapenari dagokionez, eta, bereziki, basogintzaren sektoreari dagokionez.

Laguntza hauek aukera emanen dute tuberkulosia desagerrarazteko prozesuarekin jarraitzeko eta hil beharreko behi aziendako buruen kopurua jaisteko.

Halaber, kontuan hartu da neurri horren ekarpena, Nafarroako testuinguruan, Batasuneko landa garapenean dauden sei lehentasunak lortzeari eta haietan parte hartzeari begira; lehentasun horiek bideraturik daude hazkunde zentzuzkoa, jasangarria eta bateratzailea erdiesteko Europako 2020 Estrategiak landa garapenean ezartzen dituen helburuak lortzera, eta islatzen dituzte Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluan jasotzen den “Esparru Estrategiko Komunari” dagozkion helburu tematikoak. Erregelamendu horren bidez xedapen komun batzuk ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta beste zenbait xedapen orokor ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta indarrik gabe utzi zen Kontseiluaren 1083/2006 (EE) Erregelamendua.

Zehazki, 1305/2013 Erregelamenduaren 5.2.a) artikuluaren arabera, neurri hau Batasunaren landa garapenerako lehentasun honekin bat dator: “ustiategi guztien emaitza ekonomikoak hobetzea eta erraztasunak ematea haiek birmoldatzen eta modernizatzen”.

Beraz, neurri honen esparru juridikoa 1305/2013 (EB) Erregelamendua izanen da, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa, eta, orobat, hura garatzeko erregelamenduak:

–Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena.

–Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, xedapenak ezartzen dituena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko.

–Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, xedapenak ezartzen dituena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko, kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari, landa garapenerako neurriei eta baldintzazkotasunari dagokienez.

–Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzei dagokienez eta zuzeneko ordainketei, landa garapeneko laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboei dagokienez.

Gobernuak 2015eko urriaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari 500.000 euroko urte anitzeko gastu bat konprometitzeko 2017an, abeltzaintzako tokiko azpiegituretarako laguntzak finantzatzeko 2016ko deialdian.

2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren Kudeaketa Agintaritzak berrikusi ditu hautatzeko irizpideak.

Ebazpen honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatzen zaio.

Ebazpen hau eman da urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babespean (foru dekretu horren bidez Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea baimendu zen eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren). Izan ere, azken xedapen horrek ahalmena eman dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, eta bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren diru-laguntzei buruzko arauak ezartzeko.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea.

Abeltzaintzako toki azpiegiturak sortu eta hobetzeko laguntzak 2016an eta 2017an zuzenduko dituzten oinarri arautzaileak onetsi dira, I. eranskinean jasotzen den moduan, bai eta II. etik XI. era bitarteko eranskinak ere, ebazpen honetan jaso bezala.

2. Deialdia onestea.

Abeltzaintzako toki azpiegiturak sortu eta hobetzeko laguntzen 2016-2017 ekitaldiko deialdia onetsi da.

3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 500.000 euroko gastua baimentzen da 2017ko aurrekontuko “Abeltzaintzako toki azpiegituretako inbertsioak. Landa Garapenerako Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa 2014-2020” izeneko 720000-71500-7609-414300 kontu-sailaren kargura, ebazpen honen I. eranskinak arautzen duen deialdiari aurre egiteko, banaketa honekin:

a) Eskualde menditsuetan edo menditsuak izan gabe, mendikoak ez diren muga natural nabarmenak dituen eskualdean dauden toki entitateek egindako jarduketak: 450.000,00 euro.

b) Gainerako toki entitateen jarduketak: 50.000,00 euro.

4. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Laguntzak aplikatzeko baldintza.

Ebazpen honetan xedatutakoa aplikatzea Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020ko programako “Abeltzaintzako toki azpiegituretako inbertsioak” izeneko 04.03.04 neurriaz Europako Batzordeak xedatutakoak baldintzatuko du. Halaber, Europako Batzordearen eskakizunei erantzuteko asmoz neurri horretan egiten den edozein aldaketak berarekin ekarriko du ebazpen honetako laguntzei buruzko oinarri arautzaileak egokitzea.

6. Eskualde menditsuak eta muga naturalak dituzten beste eskualde batzuk.

Eskualde menditsuak eta muga naturalak dituzten eskualdeak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 7ko 188/2016 Foru Aginduaren V. eranskineko zerrendan ageri direnak dira.

7. Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari (BDNS) jakinaraztea.

Oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia Diru-laguntzei buruzko Datu-base Nazionalean erregistratu beharko dira.

8. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

9. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Administrazio Publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2016ko abenduaren 13an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

Abeltzaintzako toki azpiegiturak sortu eta hobetzeko laguntzen 2016-2017ko deialdiaren oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea eta aplikazio eremua.

Oinarri arautzaile hauen xedea da Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programako abeltzaintzako toki azpiegiturak sortu eta hobetzeko laguntzak arautzea 2016 eta 2017rako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluaren esparruan. Erregelamendu horrek arautzen du nekazaritzaren garapenerako laguntza, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezkoa (LGENF), eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren (EB) 1698/2005 Erregelamendua.

2. oinarria.–Neurriaren helburua.

1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritakoarekin eta Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programan zehaztutakoarekin bat, neurri honen azken xedea da 2016an eta 2017an titularitate eta erabilera publikoko azpiegiturak eta ekipamenduak, abeltzaintzarekin lotutakoak, sustatzen laguntzea.

2. Helburu estrategikoak dira, 1305/2013 Erregelamenduaren 5.2.a) artikuluan adierazitako Batasunaren lehentasunekin bat datozelako, zalantzarik gabe, zehazki Batasunaren landa garapenerako lehentasun honekin: “ustiategi guztien emaitza ekonomikoak hobetzea eta erraztasunak ematea haiek birmoldatzen eta modernizatzen”.

3. oinarria.–Onuradunak.

Nafarroako toki entitateek eskuratzen ahal dituzte ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzak.

4. oinarria.–Onuradunak onartuak izateko irizpideak.

1. Aurreko oinarrian deskribatutako entitateak izaten ahal dira neurriaren onuradun, inbertsioak Nafarroan egiten badituzte eta diruz laguntzen ahal den jarduketaren baten xedeko lurren edo eraikuntzen titularrak badira edo haiek erabiltzeko eskubidea badute. Lurralde entitateak ez direnek ere jasotzen ahal dituzte diru-laguntzak, erabilera publikoko lurraldea kudeatzen badute.

2. Inbertsioek diru-laguntza jasotzeko, gainera, onuradunek onartua izateko honako irizpide hauek bete beharko dituzte laguntza eskatzen den egunean:

a) Diruz laguntzen ahalko dira soilik agintaritza eskudunari laguntza eskaera aurkeztu ondotik egindako gastuak, salbu eta proiektua edo memoria teknikoa erredaktatzeko gastuak.

b) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako bakar batean ere ez egotea.

5. oinarria.–Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak.

1. Honako hauek dira diru-laguntza jaso dezaketen kostuak:

a) Urez hornitzeko jarduketa txikiak, abeltzaintzari eta abereen elikadurari lotuak, sustatzea, hala nola, askak, putzuak eta beste.

b) Bide publikoak, abelbideak eta larreetarako edo abeltzaintzako ustiategien guneetarako sarbideak sortu eta hobetzea eta abelbideak hobetzea, lurzati berrantolamenduetan eginak dauden bideak mantendu eta hobetzea izan ezik, emateko ebazpena 25 urtetik gorakoa ez denean.

c) Abere lehiaketak eta azokak garatzeko azpiegiturak.

d) Udal eskortak eraikitzea.

e) Abeltzaintzarekin zuzenean lotutako zerbitzuen ekipamendu publikoetarako eraikinak egin edo zaharberritzea.

f) Abeltzaintzako ustiategien guneentzako instalazioak, dotazioak edo azpiegiturak sustatzeko, adibidez elektrifikazioak, telefonia, ur-hornidura, hondakin urak hustea, etab.

g) Herri mendietan larreekin lotutako azpiegiturak eta ekipamenduak, hala nola, idoiak, itxiturak, ur hodiak, abeltzaintzako tratamendu-eskortak, hesi kanadarrak, etab.

2. Kostuen moderazioa obra proiektuei aplikatuko zaie ebazpen honen 13. oinarrian jasotako erreferentziak kontuan hartuta.

3. Gastu hautagarrietan ez da BEZa sartzen.

6. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.

1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak laguntza hauek banatuko dizkie ebazpen honetako baldintzak betetzen dituzten toki entitate eskatzaileei:

a) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 7ko 188/2016 Foru Aginduaren V. eranskineko zerrendan ageri diren Nafarroako eskualde menditsuen eta muga naturalak dituzten eskualdeen kasuan, diruz laguntzen ahal den inbertsioaren %60. Diru-laguntzak, toki entitate bakoitzeko, gehienez ere 100.000 euro eginen du.

b) Gainerako toki entitateentzat, diru-laguntzaren xede izan daitekeen inbertsioaren %40. Diru-laguntzak, toki entitate bakoitzeko, gehienez ere 30.000 euro eginen du.

7. oinarria.–Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

1. Diruz lagun daitekeen gastua gastu hauen benetako kostua izanen da, BEZik gabe: obra egitekoak, proiektua edo memoria teknikoa idaztekoak, obra zuzentzekoak, segurtasun eta osasunekoak, saiakuntza teknikoak egitekoak, higiezinak, makineria, ekipamenduak lortzekoak, bai eta, kasua bada, teknologia erostearekin lotutako inbertsio materialekoak ere.

2. Inbertsioak, osorik edo hein batean, norberaren baliabideekin edo auzolanean egiten badira, diru-laguntza jaso ahal duten gastuetan ez dira sartuko, dagokien proportzioan, laneskuaren kostua, gastu orokorrak eta industria mozkina. Aurrekoa argi eta garbi zehaztuko da proiektuaren separata batean, eta laguntzen eskabidean dagokion laukitxoa markatuko da (II. eranskina).

8. oinarria.–Diru-laguntzak emateko modua eta balorazio irizpideak.

1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko hurrenkera ezartzeko.

2. Eskaeren hurrenkera egiteko, emandako puntuen batuketa eginen da, honako balorazio irizpide hauen arabera (gehienez ere 90 puntu lortzen ahalko dira):

a) Jarduketak BILetan (Batasunaren Intereseko Lekuak). Kontserbazio bereziko eremu deklaratutako BILetan, Nafarroako Gobernuaren foru dekretuaren bidez onetsitako kudeaketa plana dutenetan, egiten diren jarduketei gehienez ere 5 puntu emanen zaie. Puntuazioa lortzeko prozedura hau izanen da: KBE batean egin beharreko obrak gauzatzeko aurrekontuaren ehunekoa bider 5.

b) Jarduketak antolatutako larreetan. Larreak ordenatzeko proiektua, Nafarroako Gobernuak onetsia, duten larreetako azpiegituretako inbertsioak, gehienez ere 10 puntu. Puntuazioa lortzeko prozedura hau izanen da: antolatutako larrean egin beharreko obrak gauzatzeko aurrekontuaren ehunekoa bider 10.

c) Eskualde menditsuetan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 7ko 188/2016 Foru Aginduaren V. eranskineko zerrendan ageri direnetan, dauden toki entitateek egindako inbertsioak: 5 puntu.

d) Eskualde menditsuak ez diren eskualdeetan, mendikoak ez diren muga naturalak dituztenetan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 7ko 188/2016 Foru Aginduaren V. eranskineko zerrendan ageri direnetan, dauden toki entitateek egindako inbertsioak: 5 puntu.

e) Ukitutako ustiategietako AzLUak (azienda larriko unitateak). Jarduketek ukitutako abeltzaintzako ustiategiek dituzten eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden AzLUen baturak 10 puntu jasoko ditu gehienez ere. Toki entitate eskatzailean kokatutako abeltzaintzako ustiategiak eta haien AzLUak egiaztatuko dira, deialdiaren aurreko urteko urriaren 1ean, eta, lortutako zifren arabera, graduazioa hau izanen da:

  • < 150 AzLU: 3 puntu.
  • ≥ 150 AzLU eta < 750 AzLU: 7 puntu.
  • ≥ 750 AzLU: 10 puntu.

f) Aprobetxamendu kanona. Herri-lurren aprobetxamendu kanona ezarria duten toki entitateek, 5 puntu. Puntuak ematen zaizkie soilik herri-lurren aprobetxamendu kanonaren ziurtagiria aurkezten duten toki entitateei.

g) Interes soziala, ekonomikoa eta teknologikoa. Proiektuetan abeltzaintzaren sektorerako interes soziala, ekonomikoa eta teknologikoa duten jarduketak sartzen dituzten toki entitateek gehienez ere 50 puntu eskuratzen ahal dituzte:

1.–Abeltzaintzako ustiategien guneen zerbitzuko azpiegiturak: 50 puntu bider abeltzaintzako ustiategien guneen zerbitzuko azpiegitura jarri edo hornitzeko lanak gauzatzeko aurrekontuaren ehunekoa.

2.–Behi-aziendan tuberkulosia kontrolatzen laguntzen duten ur hornidurarako azpiegiturak: 45 puntu, bider lanak gauzatzeko aurrekontuaren ehuneko. Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuari proposatutako jarduketetarako aldeko txostena eskatuko zaio.

3.–Abereen elikadurarekin eta beste helburu batzuk dituen ur hornidurarekin lotutako azpiegiturak: 25 puntu, bider abereen elikadurarekin eta beste helburu batzuk dituen ur hornidurarekin lotutako azpiegituretan inbertitzeko lanak gauzatzeko aurrekontuaren ehunekoa, azpiegitura horiek tuberkulosiaren kontrolerako ez direnean.

4.–Udal eskortak eta abeltzaintzako ekipamendurako eraikinak eraiki edo zaharberritzea, bai eta herri mendietan larreak hobetzeko azpiegitura eta ekipamendua ere. 20 puntu, bider udal eskortak eta abeltzaintzako ekipamendurako eraikinak eraiki edo zaharberritzeko lanak, baita herri mendietan larreak hobetzeko azpiegitura eta ekipamenduetarakoak ere, gauzatzeko aurrekontuaren ehunekoa.

5.–Abere lehiaketak eta azokak garatzeko azpiegiturak: 15 puntu, bider abere lehiaketak eta azokak garatzeko azpiegiturak gauzatzeko aurrekontuaren ehunekoa.

6.–Bide publikoak, abelbideak eta larreetarako edo abeltzaintzako ustiategien guneetarako sarbideak sortu eta hobetzea: 10 puntu, bider bide publikoak, abelbideak eta larreetarako edo abeltzaintzako ustiategien guneetarako sarbideak sortu eta hobetzeko lanak gauzatzeko aurrekontuaren ehunekoa.

9. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko direnez, eskaeren hurrenkera bat ezarriko da, 8. oinarrian zehaztutako balorazio irizpideak aplikatuz, eta irizpide horiek aplikatuta balorazio handiena lortzen duten eskaerei laguntza emanen zaie, deialdian finkatutako kreditua gainditu gabe.

2. Bi proiektu edo gehiagoren artean, puntuetan berdinketarik gertatuz gero, baremoko atal honetan puntu gehien lortu dituztenei emanen zaie diru-laguntza: interes soziala, ekonomikoa eta teknologikoa.

Berdinketak jarraituz gero, baremoko atal honetan puntu gehien lortu dituztenei emanen zaie diru-laguntza: Jarduketak ukitutako abeltzaintzako ustiategiak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Ofizialean inskribatuta daudenak.

Berdinketak irauten badu, bere mugapean erregistro horretako abeltegi gehien dituen entitateari emanen zaio diru-laguntza.

3. Aurrekontuan zuzkidura nahikoa izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 22,2 puntu lortzea balorazio irizpideak aplikatuta.

4. Deialdirako dagoen aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei diru-laguntza emateko, ezetsi eginen dira aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik aintzat hartu ezin direnak.

10. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

Laguntza hauen onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

1. Inbertsioko obrak Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean ezarritakoaren arabera esleitzea.

Hala ere, toki entitateak diruz lagundutako inbertsioen %100 bitarte azpikontrata dezake.

2. Obren behin betiko esleipenetik hasita 15 eguneko epean, obren behin betiko esleipenaren agiria aurkeztuko da (VII. eranskina).

3. Jarduketak egitea aurkeztutako egutegiaren arabera, baina, betiere, ebazpen honetako epeak beteta.

4. Toki entitateak laguntzaren xede diren inbertsioak ez egitea erabakitzen badu, emandako diru-laguntzari uko egitea.

Toki entitateak, deialdi honetan ezarritako egunerako inbertsioak gauzatzen ez baditu edo laguntzari uko egiten ez badio, hurrengo bi deialdietan ezin izanen ditu eskatu ebazpen honetan araututako laguntzak.

5. Hartutako funtsak diru-laguntzak emateko oinarri izan zen helbururako eta ezarritako moduan eta epeetan erabili direla frogatzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, baita zer gastu egin diren ere hartutako funtsak aplikatuz.

6. Diru-laguntza ematen duen ebazpen proposamena egiten denean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekuetatik bat ere ez urratzea eta, zehazki, Gizarte Segurantzarekiko zorrak eguneratuak eta zerga guztiak pagatuak izatea.

7. Ebazpen honetan xedatutakoa eta laguntza emateko proposamenaren izaeraren ondorioz ezartzen diren gainerako eginbeharrak betetzea.

8. Diruz lagundutako inbertsioen iraupenerako konpromisoa: onuradunak konpromisoa hartu behar du laguntzaren likidazioaren ondoko 5 urteetan ez duela inbertsioan aldaketa garrantzitsurik eginen, salbu eta hondamendi naturalen ondorioz edo ezinbestez. Aldaketa garrantzitsutzat hartuko dira inbertsioaren izaera edo laguntza emateko baldintzak ukitzen dituztenak.

9. Xede berarekin beste diru-laguntzaren bat jasoz gero, horren berri ematea Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiari.

11. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.

1. Gerora bete beharreko konpromisoak izanen dira onuradunak bere gain hartzen dituenak, ordainketa egiten den egunetik hasita bost urtez haiei eusteko baldintzarekin.

2. Espediente eta onuradun guztientzat, gerora bete beharreko konpromisoa da inbertsioaren izaerari edo gauzatzeko baldintzei eragiten ez dien inolako aldaketa garrantzizkorik ez egitea.

3. Oinarri honen 1. atalean aipatzen den konpromisoa ez-betetzat joko da, inbertsioen eta/edo gastuen azken ziurtapena egin eta hurrengo bost urteetan ondokoa gertatzen bada:

a) Inbertsioaren izaera, funtzionaltasuna edo gauzatzeko baldintzak aldatzea.

b) Diruz lagundutako inbertsioen jabetza araubidea aldatzea.

c) Diruz lagundutako inbertsioaren erabilera aldatzea edo etetea.

d) Diruz lagundutako inbertsioen obra unitateak murriztea.

4. Aurreko atalean aipatzen den konpromisoa ez betetzea jarraian zehaztuko diren irizpideen arabera mailakatuko da, laguntzak itzultzeko portzentajeak sortuko ditu, eta kasua bada legez ezarritako korrituak gehituko dira:

a) Diruz lagundutako inbertsioen jabetza araubidea aldatzea. laguntzaren %100 itzuli beharra.

b) Diruz lagundutako inbertsioa abeltzaintzakoa ez den erabilera batera aldatzea: laguntzaren %100 itzuli beharra.

c) Diruz lagundutako inbertsioen erabilera etetea: laguntzaren %50 itzuli beharra. Hilabeteko epean erabilera berriro hasten ez bada, laguntzaren %100 itzuli beharko da.

d) Diruz lagundutako inbertsioen unitateak gutxitzea, behar bezala frogatutako ezinbesteko baldintzak izaten direnean izan ezik: gutxitutako unitateei dagokien laguntzaren %100 itzuli beharra. Hilabeteko epean unitateak berrezartzen badira, berrezarritako unitateen laguntzaren %50 itzuli beharko da.

12. oinarria.–Laguntza-eskaera eta dokumentazio osagarria.

1. Eskaera telematika bidez aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoaren bitartez (www.navarra.es) eta Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez. Teknikoki ezinezkoa baldin bada, eskaerak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren erregistroan (González Tablas kalea, 9; Iruña) aurkezten ahalko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan xedatutakoa galarazi gabe.

Diru-laguntza eskatzeak berarekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztuko du, egin gogo diren jarduketa guztiak azaltzen dituena.

2. Eskabidea deialdi honetako II. eranskinean ezarritako inprimakian bideratuko da.

3. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Ordezkariari baimena emateko inprimakia, eredu normalizatuaren araberakoa, eskabidea tramitatzeko hirugarrenek ordezkatzea nahi duten eskatzaileentzat. Ordezkariaren NANaren fotokopia erantsiko da, baina ez da beharrezkoa izanen ordezkaria kabineteko teknikari bat denean, laguntza hauen kudeaketarako laguntzailea.

b) Diru-laguntzaren xede den jarduketaren proiektu teknikoa, teknikari kualifikatu batek egina, non jarduketa azalduko baita eta abeltzaintzarekin eta, hala denean, abeltegiekin zuzenean loturik dagoela frogatuko baita. Proiektua gauzatzeko behar diren baimen guztiak sartuko dira. 30.000 eurotik beherako exekuzio materialeko aurrekontua duten inbertsioen kasuan, memoria tekniko baloratua aurkezten ahalko da. Bi dokumentu horiek VIII. eranskinean deskribatutako gutxieneko edukiarekin bat egin beharko dira.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ingurumen baimena, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearekin bat. Betebehar hau ezin izanen da ordeztu baimenaren eskabidea aurkeztearekin. Baimena deialdi honetara aurkezten den proiekturako emanen da.

d) Toki entitatearen ziurtagiria, herrilurren aprobetxamendua erregulatzen duen ordenantza, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen araberakoa, badagoela adierazten duena. Lurralde entitateak ez diren toki entitateen kasuan, larreen aprobetxamenduari buruzko barruko ordenantzak aurkeztu beharko dira.

e) Konpromisoen inprimakia eta aitorpena, ebazpen honen IV. eranskinean ageri dena.

f) Kostuen moderazioa frogatzeko inprimakia, ebazpen honen VI. eranskinean ageri dena. Proiektuaren kontu-sailak eranskin horretan definitzen diren unitateei egokituko zaizkie.

g) Toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, lurren edo eraikinen titulartasuna edo erabilera daukatela frogatzen duena.

h) Lurzatien zedulak edo inbertsioen xede diren lurzatien edo eraikinen titulartasuna frogatzeko agiriak, edo lurrak edo eraikinak erabiltzen ahal dituztela frogatzen duten agiriak. Bideak eta itxiturak egin edo hobetzeko obretan ez da beharrezkoa izanen lurzatien zedulak aurkeztea.

Toki entitate eskatzaileek titulartasuna ez duten finketan edo eraikinetan inbertsioak egiten direnean, lurrak edo eraikinak erabilgarri daudela frogatzen duen agirian erabilgarritasun horren epea jarri beharko da. Inbertsioaren amortizazio teknikoaren epearen adinakoa izanen da epe hori gutxienez. Horretarako, IX. eranskinean (“Inbertsioak amortizatzeko epeak, lurren edo eraikinen erabilera izatearen ondorioetarako”) ezarritakoa beteko da.

Eredu ofizialik ez duten gainerako agiriak pdf formatuan aurkeztuko dira. Proiektuaren edo memoria teknikoaren aurrekontua, berriz, Excel formatuan, eta kartografia ETRS89 proiekzioan eta SHP formatuan. Agiriak ez dira 8 megatik gorakoak izanen.

4. Ondoko agiri hauek aurkezten ahalko dira, aukeran:

a) Toki entitatearen ziurtagiria, non herrilurren aprobetxamenduaren kanona, eskabidea aurkeztu aurreko 3 urteetakoa, agertuko baita.

b) Inbertsioek ukitutako abeltzaintzako ustiategien zerrenda, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuak, toki entitate eskatzailean helbidea dutenak eta XI. eranskineko inprimakian jasotakoak.

13. oinarria.–Kostuen moderazioa.

1. Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 48. artikuluak eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 111/2005 Foru Legearen 28. artikuluak eskatzen dute proposatutako kostuak apaldu direla egiaztatzea, eta hori ebaluatzeko metodologia zehazten dute. Ondorio horietarako, inbertsio planean kostuak apaltzearen printzipioa aplikatzen dela bermatzeko, instrukzio organoak ondoko sistema hauek erabiliko ditu:

a) “Inbertsio moduluak” izeneko X. eranskinean aipatutako erreferentziak. Eranskin horretako erreferentziazko balioak urtero eguneratuko dira automatikoki, aurreko urteko Estatuko KPIa aplikatuz. Eguneratze hori espedienteetan aplikatzeko, eskaeraren datari begiratuko zaio.

b) Inbertsioak, beren ezaugarriengatik, “Inbertsio moduluak” izeneko X. eranskinean sartuta ez badaude, Balorazio Batzorde batek baloratuko ditu. Batzorde hori Herrilurren Ataleko buruak eta Abeltzaintzako Azpiegiturei Laguntzeko Bulegoko buruak osatuko dute.

2. Proposatutako inbertsioen kostuen ebaluazioa bukaturik, inbertsioko aurrekontua onargarritzat jotzen ez bada, dagokion toki entitateari eskatuko zaio kostuen moderazioa beteko duen beste aurrekontu bat aurkez dezala hamar egun balioduneko epean gehienez. Aurrekontu berria egokitzen ez bada deialdira, eskaera baztertuko da.

3. Herrilurren Ataleko teknikariek edo Balorazio Batzordeak, bidezkoa denaren arabera, kostuen moderazioari buruzko txosten bat eginen dute eskaera bakoitzeko.

14. oinarria.–Instrukzio organoa.

1. Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Herrilurren Atalari dagokio; atal hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari atxikita dago.

2. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak zerrenda bat osatuko du dokumentazio osoa duten eta diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak biltzen dituzten eskaerekin, eta Abeltzaintzako Azpiegituren Batzorde Teknikoari emanen dio, eskabideekin eta horiei erantsitako agiriekin batera, ebaluatu ditzan, 8. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz.

15. oinarria.–Abeltzaintzako Azpiegituren Batzorde Teknikoa.

1. Instrukzio organoak, espedienteak ikusirik eta aurrekontuan dagoen kredituaren arabera, txosten bat eskatuko dio Abeltzaintzako Azpiegituren Batzorde Teknikoari, 8. oinarrian ezarritako irizpideen arabera egindako ebaluazioaren emaitza zehazteko. Txostena bi hilabeteko epean eginen da, eskaerak aurkezteko epearen azken egunetik hasita.

2. Abeltzaintzako Azpiegituren Batzorde Teknikoa kide anitzeko organoa da, eta haren irizpena loteslea izanen da. Kide hauek izanen ditu:

Epaimahaiburua: Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

Lehen mahaikidea: Herrilurren Ataleko burua.

Bigarren mahaikidea: Obra Bulegoko burua.

Idazkaria: Abeltzaintzako Azpiegiturei Laguntzeko Bulegoko burua.

Batzordeko kide bakoitzak Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko beste teknikari baten esku utzi dezake bere ordezkaritza.

3. Abeltzaintzako Azpiegituren Batzorde Teknikoak eskabideak ebaluatu, eta hauek ukatzea proposatzen ahalko du: jarduketak ebaluatzea galarazten duten akats teknikoak dituztenak, neurriz gaineko neurketak eta obra unitate prezioak dituzten aurrekontuak dituztenak, eta laguntzak arautzen dituen Europar Batasuneko edo Foru Komunitateko araudiaren bat ez datozenak.

4. Abeltzaintzako Azpiegituren Batzorde Teknikoak proposamena jakinaraziko dio Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari.

5. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du. Bertan diru-laguntzak esleituko ditu, lortutako puntuazioak kontuan izanik, aurrekontuko kredituak agortu arte.

Azken onuradunari esleitu gabe geratzen den saldoa emanen zaio; beraz, aurrekontuko diru kopurua handiagoa izan balitz berari zegokiokeen diru-laguntza baino gutxiago emanen zaio.

Eskualde menditsuetako edo menditsuak izan gabe muga natural nabarmenak, mendikoak ez direnak, dituzten eskualdeetako toki entitateei aurrekontuan esleitu zaien dirua agortzen ez bada, soberakina gainerako toki entitateei ematen ahalko zaie, eta alderantziz.

6. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebatziko du diru-laguntzen gainean, arrazoiak emanda, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori ebazpen espresik jakinarazi gabe bukatzen bada, ulertuko da aurkeztutako eskaera administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi dela.

16. oinarria.–Diru-laguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.

1. Azpiegitura Zerbitzuak, egindako ebaluazioa eta Balorazio Batzordearen txostena ikusita, laguntzak nori eman proposatzen duen txostena eginen du, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko zuzendari nagusiari igorriko.

2. Txosten hori egitean, instrukzio organoak egiaztatuko du onuradunak egunean dituela bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, halaber, ez dagoela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debeku egoeratan.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

4. Eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.

5. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko da onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.

17. oinarria.–Ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak diru-laguntzak emateari buruzko ebazpena emanen du.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

3. Ebazpenean diru-laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda agertuko da, eta, berariaz adieraziko da gainerako eskaerak ezetsi egin direla. Horien artean agertuko dira deialdian ezarritako kredituaren gehieneko zenbatekoa gainditzeagatik aurrekontu-baliabideen esleipena mugatzearen ondorioz ezetsitakoak. Orobat, 8. oinarrian (Emateko modua eta balorazio irizpideak) ezarritako balorazio irizpideen arabera bakoitzari emandako puntuazioa adieraziko da, halako moduan non, onuradun batek uko egiten badio diru-laguntzari, diru-laguntzak ematen dituen organoak erabakiko du, deialdi berria egin beharrik gabe, diru-laguntza ematea puntuazioaren ordenaren arabera hurrengo dagoen edo dauden eskatzaileei, betiere baldin eta, onuradun batek diru-laguntzari uko egin ondoren, ukatutako eskaeretako bati, gutxienez, erantzuteko adinako kreditu askatu bada.

Ondorio horietarako, Azpiegitura Zerbitzuak egoera horren berri emanen die interesdunei, komunikazioa jaso eta biharamunetik hamar egun balioduneko epe luzaezinean adieraz dezaten diru-laguntza jasotzeko proposamena onartzen duten. Eskatzaileak edo eskatzaileek proposamena onartu ondoren, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak laguntzak emateko behar den ebazpena emanen du, interesdunei jakinaraziko die eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko du, diru-laguntza kanpainaren prozesuko emaitzarekin batera.

4. Deialdia ixten den egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta honako hauek jasoko ditu: esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.

5. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da baldin eta diru-laguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epea bukatutakoan berariazko ebazpenik eman ez bada.

18. oinarria.–Eskaerak aldatzea.

Aldatzeko eskaerak egiteko, eskabide bat igorriko zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari.

Gauzatu aurretik eginen dira eskaerak eta gauzatzeko epea amaitu aurretik.

Proiektua nabarmen aldatzen duten eskaerak onartu edo ezesteko, instrukzio organoak haien balorazioa eginen du:

–Obren amaierako ziurtagirian ez da onartuko instrukzio organoak onartu ez duen aldaketa nabarmenik. Aldaketa nabarmena da neurketan, kokapenean edo obra gauzatzeko aurrekontuan hasieran aurkeztutakoa baino %10etik gorakoa dena.

–Proiektua teknikoki hobetzeko aldaketa nabarmenak baizik ez dira baloratuko, laguntza emateko arrazoia izandako helburuari, izaerari eta baremoari kalte egiten ez dietenak. Diru-laguntza jaso ahal izateko, instrukzio organoak gauzatu aurretik onartu beharko ditu.

19. oinarria.–Inbertsioa gauzatzeko epea, laguntzak ordaintzeko eskaera aurkezteko modua eta epeak.

1. Inbertsioa bukatzeko eguna 2017ko urriaren 31 izanen da 2016-2017ko kanpainako laguntza eskaerentzat.

2. Diru-laguntzak ordainketa bakarrean pagatuko dira, behin frogatu ondoren esleipena eragin zuen inbertsioa burutu dela. Ondorio horietarako, ez da ulertuko inbertsioa burutua dagoela frogatu denik harik eta haren bukaeraren ziurtapena amaitu arte eta ordainketen frogagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.

3. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.

4. Laguntzak Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez ordainduko dira.

5. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Kontrol horien barnean, in situ bisitak egiten ahal zaizkie onuradunei, inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla egiaztatzeko, edo instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi egiaztatzeko.

6. Instrukzio organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzko desbideraketak daudela onuradunak aurkeztutako azkeneko ordainketa-eskaerarekin alderatuta, 20. oinarrian (Murrizketak eta bazterketak ordainketetan) aipatzen diren murrizketak eta baztertze-irizpideak aplikatuko dira ordainketan.

7. Ez da onartuko hasieran baimendutako aurrekontuak gora egitea, non ez dauden egitatezko akatsak eskaeran edo ez diren instrukzio organoak baimendutako aldaketak.

8. Emateko ebazpenean dagozkion laguntzak jasotzeko, onuradunak ordaintzeko eskaera aurkeztu beharko du 2017ko azaroaren 15a baino lehen, obra ziurtapenekin, fakturekin eta gastu eta ordainketa ziurtagiriekin batera. Ordainketa-eskaera deialdian zehazturiko datak baino lehen aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako inprimakiaren bidez; eredua Nafarroako Gobernuaren web-orriko izapideen katalogoan dago eskura (www.navarra.es). Hala aurkeztu ezean, dagokion urtekoa galduko da.

9. Fase edo tarte bakoitzeko jarduketak egin edo bukatu direla justifikatzeko agiriak ere aurkeztu beharko dira, eta konpromisoak bete izanarena. Deialdian, oinarri arautzaileetan eta laguntzak emateko ebazpenean xedatutakoaren ondoriozko egiaztagiriak erantsi beharko dira.

10. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak 2017ko abenduaren 15a baino lehen emanen du ordainketaren ebazpena.

20. oinarria.–Murrizketak eta bazterketak ordainketetan.

1. Inbertsioa 19. oinarriko 1. puntuan adierazitako egunerako bukatzeko konpromisoa betetzen ez bada, laguntza galdu eginen da.

2. Inbertsioa bukatu ondoren, gauzatu denaren kostua inbertsioaren adjudikazio zenbatekoaren %70etik beherakoa bada, ordainketa doituko da benetan gauzatu den inbertsioaren arabera, baina %10eko penalizazioa aplikatuta doikuntzaren ondoriozko laguntzaren gainean, betiere, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko teknikarien iritziz, inbertsioak bere funtsezko ezaugarriei eusten badie eta laguntzaren xedeko helburuak betetzen segitzen badu.

3. Onuradunak eskatutako ordainketaren zenbatekoa %10 handiagoa bada kudeaketa organoak egindako kontrolen ondotik onuradunari ordaindu beharrekoa baino, zehapen bat ezarriko da, eskatutako zenbatekoaren eta zehaztutakoaren arteko aldea adinakoa, eta laguntza osoa kentzetik haratago ez da joanen.

4. Aipatutako murrizketak eta bazterketak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketak, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu. Honako hauek izanen dira ezinbesteko arrazoiak:

a) Hondamendi natural larria, diruz lagunduriko instalazioa edo makineria nabarmen kaltetzen duena.

b) Inbertsioa nahi gabe hondatzea onuradunari ezin egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, betiere Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari garaiz eta behar bezala jakinarazten bazaio.

5. Espediente baten bidez egiaztatzen bada onuradunak gezurrezko aitorpen bat egin duela nahita, laguntzak bertan behera utziko dira. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik baztertuko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko zehapenak edo aitorpen hori aurkezteko unean indarrean diren iruzurraren kontrako borrokako prozeduretatik eratorritakoak.

6. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada eskaeren hurrenkera finkatzeko puntuazioa ateratzeko aintzat hartutako balorazio irizpideak aldatu direla, puntuazio txikiagoa zegokiola eta, horren ondorioz, onuradun izaera galduko zukeela, onuradunak laguntza guztia galduko du.

21. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.

Gerora bete beharreko konpromisoa ez betetzea jarraian zehaztuko diren irizpideen arabera mailakatuko da, laguntzak itzultzeko portzentajeak sortuko ditu, eta kasua bada legez ezarritako korrituak gehituko dira:

a) Diruz lagundutako inbertsioen jabetza araubidea aldatzea. laguntzaren %100 itzuli beharra.

b) Diruz lagundutako inbertsioa abeltzaintzakoa ez den erabilera batera aldatzea: laguntzaren %100 itzuli beharra.

c) Diruz lagundutako inbertsioen erabilera etetea: laguntzaren %50 itzuli beharra. Hilabeteko epean erabilera berriro hasten ez bada, laguntzaren %100 itzuli beharko da.

d) Diruz lagundutako inbertsioen unitateak gutxitzea, behar bezala frogatutako ezinbesteko baldintzak izaten direnean izan ezik: gutxitutako unitateei dagokien laguntzaren %100 itzuli beharra. Hilabeteko epean unitateak berrezartzen badira, berrezarritako unitateen laguntzaren %50 itzuli beharko da.

22. oinarria.–Laguntzak metatzea.

Laguntza hauen entitate onuradunek ezin izanen dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu, salbu eta hala aurreikusten bada Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian eta Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programan.

Diru-laguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen, ez bakarrik ez beste batzuekin batean, diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa, ezta ezarritako laguntza intentsitateak baino handiagoa ere.

23. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Onartutako inbertsioak 808/2014 (EB) Erregelamenduaren III. eranskineko 2. puntuan ezarritako mugak gainditzen baditu, onuradunak arau horretan ezarritako publizitate neurriak hartu beharko ditu.

Oinarri arautzaile hauen esparruan emandako laguntzen publizitateak kasuan-kasuan aplikatu beharreko Europar Batasuneko arauei jarraituko die, baita haiek garatzen dituzten edo haien transposizioa diren arau nazionalei ere.

24. oinarria.–Onuradunen betebeharrak gardentasunari dagokionez.

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasun betebeharrak bete beharko dituzte, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta bi inguruabar hauek gertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntzaren zenbatekoak 20.000 euro gainditzea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren urteko negozio-zifraren edo aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko idatz-zatian ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo aurrekontua, urtekoa, honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu exekutatua.

b) Hala badagokio, negozio-zifra, edo diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzaren dedikazio araubidea gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetarako.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ez-betetze kasuetan, onartutako diru-laguntza ordaindu gabe utziko da, aurrerakinak barne, eta, hala badagokio, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

II. ERANSKINA

Abeltzaintzako azpiegituretarako laguntzak jasotzeko eskabidea. Kanpaina: 2016-2017.

III. ERANSKINA

Ordezkaritza baimentzeko idazkia Abeltzaintzako azpiegituretarako laguntzak.2016-2017 deialdia.

IV. ERANSKINA

Konpromisoen inprimakia.

V. ERANSKINA

Ordainketa eskaera. Abeltzaintzako azpiegiturak hobetzeko laguntzetarako eskabidean ageri den inbertsioa frogatzeko fakturen eta ziurtagirien zerrenda.

VI. ERANSKINA

Kostuen moderazioaren justifikazioa.

VII. ERANSKINA

Obren adjudikazioaren ziurtagiria.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

VIII. ERANSKINA

Proiektuen eta memoria teknikoen gutxieneko edukia

Proiektuek agiri hauek izanen dituzte:

–Memoria.

–Baldintzen agiria.

–Ingurumen ukipenen azterlana (4/2005 Foru Legearen arabera beharrezkoa bada) edo bestela Ingurumen eraginaren azterlana.

–Planoak, 1:10.000 eskalakoa edo hortik gorakoak.

–Segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana, 1627/1997 Errege Dekretuarekin bat, zeinaren bidez eraikuntza lanetan gutxienez bete beharreko segurtasun eta osasun baldintzak ezartzen baitira.

a) Memoria:

–Laguntza zein jarduketarako eskatzen den, horren deskribaketa zehatza egin beharko du, bai eta jarduketaren aurrerakinak eta xedea ere azaldu. Argi eta garbi justifikatuko da proposatzen den azpiegituraren abeltzaintzako helburu eta/edo erabilera.

–Tuberkulosi egoeretan, memoriaren atal berezi batean aipatuko da.

–Proiektua, osorik edo hein batean, norberaren baliabideekin edo auzolanean egin nahi bada, zehatz-mehatz azalduko da.

–Obrak esleitzean kontratuaren atalak bereiz beteko direla aurreikusten bada, bereiz erabili edo aprobetxatzeko modukoak direnean, bereizitako erabilera edo aprobetxamendu hori arrazoitu eta justifikatuko dira obren proiektuaren memorian eta klausulen agirietan.

  • Aurreikusten denaren arabera proiektuan bereizita esleituko den zati bakoitzerako, aurkezten den proiektuan kontrata bakoitzeko aurrekontua, bereizita, sartu beharko da, bai eta proiektua egin eta obra zuzentzen dutenen ordainsariak, proiektuaren zati horri dagozkionak.
  • Aurrekoaz gain, dokumentazioan egoera hori zehatz-mehatz eta espresuki agertuko da, aurkeztutako proiektuaren separata batean, zati bakoitzaren aparteko balorazioarekin batera.

–Obrak esleitzean aurreikusten bada esleitzeko irizpidea eskaintza hoberena izanen dela, lizitatzaileek aurkeztutako proiektuari hobekuntzak aurkeztu ahal izateko, hobekuntza horiek baloratu ahal izateko eta eskaintza hoberena zein den erabakitzeko, aurkezten den proiektuan eta klausulen agirietan hau beharrezkoa da:

  • Hobekuntzei aplikatuko zaien balorazio-irizpideak ezartzea, hobekuntzak aski identifikatzeko behar diren baldintzekin, mugekin, modalitateekin eta ezaugarriekin.

Hobekuntzak onartuko dira kontratuaren prestazioarekin harreman zuzena badute eta zehatz-mehatz eta espresuki zehazten eta baloratzen badira, aurkeztutako proiektuaren separata batean, kontratistaren exekuzio dohain eta osagarri gisa.

–Memorian definitzen diren jarduketen erreferentzia geografikoak eta planoetako kokaguneak zehaztuko dira.

b) Baldintza-agiria:

–Proiektuetan baizik ez da eskatuko. Aurreko atalean definitu diren berezitasun guztiak biltzeaz gain, laguntza zein lanetarako eskatu den, lan horiek guztiak aipatu beharko ditu eta adierazi, gutxienez, obra bakoitzean erabiliko diren bitartekoak, makineriaren indarra kalkulatuta.

c) Aurrekontua, honako agiriekin osatua:

–Neurketen taula.

–Prezioen taula:

  • Prezioen taula letraz.
  • Prezio xehakatuen taula (laneskua, makineria eta materialak).
  • Prezio osagarrien taula.

–Aurrekontu partzialak.

–Aurrekontuen laburpen orokorra.

Proiektua, osorik edo hein batean, norberaren baliabideekin edo auzolanean egin nahi bada, bere aurrekontua zehatz-mehatz azalduko da aurrekontu atalaren berariazko eranskin batean.

d) Planoak:

–Kokalekuaren planoa.

–Plano zehaztua, 1:10.000 eskalakoa edo hortik gorakoa. Laguntza eskaeran aipatzen diren jarduketa guztien erreferentzia geografikoak emango dira, eta lokalizatzeko moduan azaldu.

–Plano zehatzagoak eginen dira fabrika-obretarako, harri-lubetetarako, etab.

–Kartografiaren legendak argiak izanen dira, eta aurrekontuan definitutakoari lotuak.

–Aurrekontuetako eta memoriako unitateek bat etorri beharko dute planoetan ageri direnekin.

e) Segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlana:

–Agiri hori proiektuetan soilik eskatzen ahalko da, eta horren edukiak 1627/199 Errege Dekretuarekin bat etorri beharko du:

1. Memoria.

–Obren ezaugarrien deskribapena.

–Gauzatze-epea.

–Aurreikusitako langileak.

–Behin-behineko instalazioak eta osasun laguntza.

–Aurreikusitako makineria eta baliabide osagarriak.

–Arriskuen azterketa orokorra.

–Prebentzio neurriak.

2. Aurrekontua.

–Espedientean eskatutako aurrekontua oinarritzat harturik zehaztuko da.

Memoria teknikoa eskatzen bada, honakoak barne hartuko ditu: memoria, aurrekontua, Ingurumen ukipenen azterlana (4/2005 Foru Legearen arabera beharrezkoa bada) eta 1:10.000 eskalako edo hortik gorako planoak.

IX. ERANSKINA

Inbertsioak amortizatzeko epeak, lurren edo eraikinen erabilera izatearen ondorioetarako

1. Eraikinak:

1.1. Obra berria: 25 urte.

1.2. Obra berritzea: 20 urte.

2. Ekipamenduak: 12 urte.

X. ERANSKINA

Inbertsio moduluak

Un.

KONTU-SAILA

LANAK GAUZATZEAREN PREZIOA
(euroak)

I. mota

II. mota

Un.

Metro bateko diametroko hodia, 6 m-ko luzerakoa, kutxeta eta ahoa barne, erabat funtzionala eta bukatua.

1.726,40

2.244,32

Un.

Metro bateko diametroko hodia, 6 m-ko luzerakoa, kutxeta eta ahoa barne, erabat funtzionala eta bukatua.

1.342,64

1.745,43

Un.

Metro bateko diametroko hodia, 6 m-ko luzerakoa, kutxeta eta ahoa barne, erabat funtzionala eta bukatua.

1.067,04

1.387,15

ml

3 m-ko zabalerako bidea, 0,15 m-ko lodierakoa, material pikorduna (2”) duena, erabat funtzionala eta bukatua.

10,40

12,48

m³

Harrobi komertzialetik heldu den material pikorduna, birrinketa bidez hautatua (2”), konpaktuan neurtua, materiala, karga eta garraioa barne, erabat funtzionala eta bukatua.

18,72

26,00

m³

“Zagor natural” gisako material pikorduna, baheketa bidez hautatua (2”), konpaktuan neurtua, materiala, karga eta garraioa barne, erabat funtzionala eta bukatua.

7,80

7,80

m²

Beroan egindako emultsio bituminosoko zoladura, S12 motakoa, agregakin ofitikoduna, 5 cm-ko lodierakoa, itsaspeneko emultsio bereziarekin (ECR1) aldez aurretik ureztatua eta bidezulo eremuen birprofilatzea, erabat funtzionala eta bukatua.

9,36

10,40

m³

Hormigoizko zoladura bideetan, hormigoi hornidura barne, hedatua, erregela dardarkariarekin trinkotua, talotxatzea eta erremateak, azaleko testurarako arrabotaketa, produktu filmogenoekin ondua, eta uzkurdura-junturak egitea gogorrean; enkofratzea eta ertzen arriñonamendua barne, erabat funtzionala eta bukatua.

124,80

156,00

m³

80 cm-ko diametrotik gorako kareharrizko lubeta, beharrezkoak diren obra osagarri guztiak barne, lurra harriak jarri aurretik egokitzea eta material iragazlez betetako estradosa, erabat funtzionala eta bukatua.

41,60

72,80

m²

Eskorta itxia, 15 m-tik gorako hutsartea eta 4 m-tik gorako garaiera duena, erabat funtzionala eta bukatua.

156,00

156,00

m²

Eskorta itxia, 15 m-tik beherako hutsartea eta 4 m-tik beherako garaiera duena, erabat funtzionala eta bukatua.

135,20

135,20

Unit.

Hesi kanadarra, ondoan metro bateko zabalerako ate metalikoa, giltzarrapoa eta alboan altzairu galbanizatuzko bi baranda, eta, gainera, gehienez ere metro bateko diametroko eta 5 m-ko luzerako hodia, erabat funtzionala eta bukatua.

5.200,00

6.240,00

Unit.

Altzairu galbanizatu teleskopikoko ataka, 1-5 metroko luzerakoa eta 1,2 m-ko garaierakoa jarrita dagoela, erabat funtzionala eta bukatua.

520,00

624,00

ml

Akaziazko hesolekin egindako itxitura. Hesolak 1,7 m-ko garaierakoak eta 10 cm-ko punta meharrekoak izanen dira, zartatzetik heldu direnak, beraien artean 1,8 m utziko da, metro bateko garaierako sarea jarriko da edo alanbre ziztaduneko 5 ilara, zorutik 15305075105 cm-tara; hesolak eskuz edo zamariz banatuko dira 200 m-ko distantziara gehienez, pertsonak pasatzeko pasabideak utziko dira 250 m-ko tarte bakoitzean gutxienez eta bidexka edo bideekin gurutzatzean. Erabat funtzionala eta bukatua.

5,18

6,74

ml

Itxitura kentzea

1,02

1,54

ml

Itxitura konpontzea.

1,02

1,54

m²

Abeltzaintzako tratamendu-eskorta, erabat funtzionala eta bukatua.

41,60

62,40

m³

Irazgaizte naturaleko putzua, zangak irekitzea barne, erabat funtzionala eta bukatua.

10,40

15,60

m²

Material iragazgaizgarri komertzialarekin iragazteagatiko gehigarria, erabat funtzionala eta bukatua.

15,60

18,72

Unit.

Hormigoi armatuko uraska, neurri estandarrekoa, buia eta babesa barne, erabat funtzionala eta bukatua.

520,00

624,00

Unit.

Altzairu galbanizatuzko uraska aurrefabrikatua, neurri estandarrekoa, erabat funtzionala eta bukatua.

1.404,00

1.612,00

h

Ezpondetatik erortzen diren materialak kentzeko eta arekak garbitzeko makineria.

62,40

62,40

I. mota: makinen errendimendu normalarekin egindako lanak.

II. mota: makinen errendimendu baxuarekin egindako lanak (orografia konplexua, %15etik gorako maldak, sarbide zaila, materialez hornitzeko zentroak urrun izatea...)

XI. ERANSKINA

Jarduketek ukitutako abeltzaintzako ustiategien zerrenda, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribaturik deialdiaren aurreko urteko urriaren 1ean eta eta toki entitate eskatzailean helbidea dutenak.

XII. ERANSKINA

Gardentasunari buruzko betebeharraren gaineko aitorpena.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1614032