3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
A/31/02107 NL/sr espedientea
Jendaurreko epea
Gaia: ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko eskaera.
Eskatzailea: Malerrekako Zerbitzuen Mankomunitatea.
I.F.Z. zenbakia: G 31478274.
Helbidea: Mercaderes kalea, 17, 31740 Doneztebe (Nafarroa).
Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Xilo erreka- 1/0100/170/010, San Anton erreka- 1/0100/170, Aurtitz erreka- 1/0100/170 eta Ezkurra ibaia - 1/0100/170.
Handitu beharreko emaria: 4,42 l/s.
Udal mugapea eta probintzia: Zubieta eta Ituren (Nafarroa).
Erabilera: Sunbillako hornidura sartzea.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Emariaren handitzea erreka bakoitzean proportzionala izanen da. Instalazio berrien xedea da Sunbilla lotzea Mendaur sistemako sarearekin.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo, Sunbillako eta Zubietako udaletxeetan edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2016ko abenduaren 2an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1613706