3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-S-541
Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea.
Xedea: Ultzamako hondakin uren hustubidea konpontzeko lanetarako baimena (II. fasea).
Herria: Iraizotz, Gerendiain, Lizaso, Zenotz.
Udal mugapea: Iraizotz-Ultzama (Nafarroa), Gerendiain-Ultzama (Nafarroa), Lizaso-Ultzama (Nafarroa), Zenotz-Ultzama (Nafarroa).
Lanen xedea da Arraizko hustubidearen tarte bateko putzuak eta Zenozko adarreko putzuak konpontzea, Ultzamako HUAren hustubide sarean; horretarako, kontuan hartu dira “Ultzamako hondakin uren hustubidea konpontzeko proiektua- II. fasea”, Gregorio Berrozpe Ullate bide ingeniariak egindakoa 2016ko martxoan, eta Ebroko Ur Konfederazioaren UJParen kontrol txostenean, 2016ko azaroaren 9koan, jasotako oharrak.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko abenduaren 1ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1614079