3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-S-313
Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.
Xedea: Iguzkitzako saneamendu lanetarako eta hondakin uren isurketarako baimena.
Ibilgua: Ega ibaia.
Isurketa eginen den udal mugapea: Iguzkitza (Nafarroa).
Lanen xedea honakoak jartzea da: Imhoff biltegi bat, din-don bikoitza duen iragazki biologikoa, beste Imhoff biltegi bat iragazkiaren irteeran eta hezegune bat, gai organikoen landare digestoreekin. Isurketaren gehieneko bolumena 20.700 m³-koa izanen da urtean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko azaroaren 29an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1614076