3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-S-862
Tuterako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Tuterako Udala.
Xedea: “Montes de Cierzo” industrialdeko hondakin urak isurtzeko baimena.
Ibilgua: Valdelafuente, erreka-zuloa (Ebro ibaia).
Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi lurrak: Lodosa-Tutera.
Isurketa eginen den udal mugapea: Tutera (Nafarroa).
Industrialdeko hondakin ur sanitarioak hobi septikoan tratatuko dira, eta Ebro ibaira isuriko dira zuzenean, gehienez ere 16.050 m³-ko emaria urtean. Guardian Industries Navarra SLU, Uve SA, Arestant SL eta Transportes Matías Elipe SL enpresen industriako hondakin urak modu egokian tratatuko dira industria bakoitzean eta euri-uren kolektorera isuriko dira Ebro ibaira isuri aurretik; emariak, gehienez ere, 140.000 m³-koa, 225.000 m³-koa, 8.360 m³-koa eta 1.103 m³koa izanen dira urtean, hurrenez hurren.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko azaroaren 30ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1614045