3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016S846
Alfonso Villanueva Ericek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Alfonso Villanueva Erice.
Xedea: Nekazaritzako nabe bateko hondakin urak isurtzeko baimena.
Alderdia: La Magdalena hondartza. (6. poligonoa, 1902. lurzatia).
Isurketa eginen den udal mugapea: Iruña (Nafarroa).
Hondakin ur sanitarioek 35 m³ baino gutxiagoko gehieneko bolumena dute urtean; 1.000 litroko edukierako hobi septiko batean tratatuko dira. Azkenik, urak lurrean iragaziz isuriko dira.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko azaroaren 3an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1613944