2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2017ko tarifak.
Behin betiko onespena
Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2016ko urriaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen uraren 2017. urteko tarifak, eta 0,48 euro/m³ izanen da uraren goi hornidurarako.
Aipatu erabakia 2016ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n.
Jendaurreko epea iragan eta alegaziorik aurkeztu ez denez, tarifa berria behin betiko onetsi da.
Zangozan, 2016ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Lucía Echegoyen Ojer.
Iragarkiaren kodea: L1613205