249. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

15/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2016ko azaroaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 15/2016 espedientea, kreditu berezi bat gaituta.

Iragarkia 2016ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Gastuak: Kreditu berezia:

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 1722 62703

Abeltzaintzako azpiegiturak hobetzeko proiektua eta obra-zuzendaritza

5.563,28 euro

Gastuak, guztira

5.563,28 euro

Finantzaketa:

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

17508001

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza azpiegiturak hobetzeko

5.563,28 euro

Diru-sarrerak, guztira

5.563,28 euro

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan, 2016ko abenduaren 19an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1614429