2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
Hiri jarduerako plan berezia 2. poligonoko 439. lurzatian. Hasierako onespena
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatua betetzearren, Udalak honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste, 2016ko abenduaren 15eko osoko bilkuran:
1. Hasiera batez onestea hiri jarduerako plan berezia 2. poligonoko 439. lurzatian, Borja Martinez de Ordoñanak sustatua.
2. Jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editaturiko egunkarietan argitaratuz, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Iturmendin, 2016ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.
Iragarkiaren kodea: L1614419