2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
Aldaketa, Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Ezkabarteko Udalak, 2016ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen Ezkarteko Udalaren ordenantza fiskaleko aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ezkabarten, 2016ko abenduaren 16an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L1614425