2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
6 eta 7. aldaketak 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aranguren ibarreko Udalak, 2016ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontuko 6. eta 7. aldaketak.
Jendaurrean jartzeko iragarkia 2016ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Beraz, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsirik gelditu dira, ondotik jasotzen den gisara:
6. aldaketa 2016ko aurrekontuan.
LAGATZAILEA | 1.1533.6090012 | “Ur harguneak ibarreko zenbait gunetan” | 87.000,00 euro |
ESKURATZAILEA | 1.1533.7890001 | “Fatxadak eta eraikinak hobetzeko laguntzak” | 75.000,00 euro |
1.9200.6220000 | “Udal eraikinen hobekuntza” | 12.000,00 euro |
LAGATZAILEA | 1.1533.6090004 | “Obrak NEZ - Europako Gizarte Funtsa” | 35.000,00 euro |
ESKURATZAILEA | 1.1533.6090002 | “Kale eta eraikinen seinaleak” | 5.000,00 euro |
1.1533.6090009 | “Ibarraren ondarea lehengoratzea” | 5.000,00 euro |
1.1690.6260001 | “Telebista-Internet sarearen modernizazioa” | 25.000,00 euro |
7. aldaketa 2016ko aurrekontuan.
Kreditu gehikuntza:
1.1533.6090008. “Mutiloartea sektorea”: 75.000,00 euro.
Finantzaketa: finantz. atxikia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina: 75.000,00 euro.
Mutiloan, 2016ko abenduaren 7an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1614433