249. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

152/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urriaren 28ko 339/2014 Foru Agindua aldatzen duena; horren bidez, 187 eredua onetsi zen honako hauek aurkezteko: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen aitorpen informatiboa, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpena, akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez.

Zerga Administrazioko Estatu Agentziak 187 eredua aldatu du berriki, K eta L gako berriak gehitzeko asmoz, horiek berariaz jarri baitira informazioa emateko Espainiara etorritako langileen kasurako, zehazki Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 93. artikuluan zehazten den araubide berezia aplikagarria zaien langileentzat; bereizketa egiten da inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzak besterentzean, kontuan hartuz Espainian lortutako errentak sortzen dituzten edo ez, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko testu bateginaren 13.1.i) artikuluko arauen arabera. Administrazioen arteko informazio trukea errazteko asmoz, bidezkoa da gure 187 ereduan ere antzeko gakoak gehitzea, bereizketa bera eginez, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzo Foru Legearen testu bateginaren 10.2 artikuluan zehazten den araubide berezia aplikagarria zaien zergadunentzat, baldin eta aipatu errentak Espainian lortu direla ulertzen bada.

Aurreko aldaketa horretaz gainera, indarra hartuko baitu Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, 187 eredua egokitu da, bertan sartzeko, inbertsio kolektiboko erakundeen kapitalaren edo ondarearen eskualdaketa eta itzulketei dagozkien eragiketa arestian aipatuekin batera, balore negoziatuen harpidetza eskubideen eskualdaketarako 2017etik aurrera indarra hartzeko aurreikusita dagoen araubide berriaren ondoriozkoak, eskualdaketa hori atxikipena egin beharreko ondare-gehikuntzatzat hartzen baita, horrela jartzen baitu Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 43.1 k) artikuluan (Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 23/2015 Foru Legeak egindako idazketan). Atxikipenen urteko laburpenaren ondoriozko informazio berri hori izatearekin, komeni da 187 eredu hori erabiltzea informazioa sartzeko, baina horren indarra hartzea 2018. urtea arte atzeratzen da, 2017ko eragiketa hauen atxikipenen urteko laburpenerako.

Horregatik, eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluak oro har emandako eskumenaren ondorioz; gainera, honako hauek berariaz emandakoen ondorioz ere bai: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren erregelamenduko (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) 62.23 eta 90.5 artikuluak, sozietateen gaineko zergaren erregelamenduko (urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuak onetsia) 40.6 artikulua eta Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bategineko (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia) 53.4 artikulua,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urriaren 28ko 339/2014 Foru Aginduaren aldaketa; haren bidez, 187 eredua onetsi zen, honakoak aurkezteko: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen aitorpen informatiboa, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpena, akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez.

Urriaren 28ko 339/2014 Foru Aginduak emandako manu batzuk, jarraian aipatzen direnak, honela geldituko dira idatzita:

Bat.–1. artikulua.

“1. artikulua. 187 ereduaren onespena.

187 eredua onesten da, honakoak aurkezteko: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen aitorpen informatiboa, eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, Sozietateen gaineko zergaren eta Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpena, akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzearen eta harpidetza eskubideak eskualdatzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez. I. eranskinean jasotzen da, eta diseinu fisikoak eta logikoak, berriz, ordenagailuaren bidez zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian nahitaez aurkeztekoak, II. eranskinean jasotzen dira.”

Bi.–2. artikulua, lehenengo lerroaldea.

“Honako hauek aurkeztu beharko dute 187 eredua: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari, Sozietateen gaineko zergari edo Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari dagokienez, atxikipena edo konturako diru-sarrera egitera behartuta egonda, zerga horiei buruzko legezko eta erregelamenduzko araudian xedatuarekin bat, atxikipenari edo konturako diru-sarrerari lotuak dauden errentak ordaintzen dituztenak, inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten partaidetzen edo akzioen eskualdatze edo itzultze eragiketen edo harpidetza eskubideen eskualdatze eragiketen ondorioz.”

Hiru.–3. artikulua.

“3. artikulua. Informazioaren xedea.

187 ereduan aitorpenaren xede izanen dira, II. eranskinean ezarritako diseinuekin bat, ondare-gehikuntzak eta -gutxitzeak eta inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioak edo partaidetzak eskualdatzearen edo itzultzearen edo harpidetza eskubideak eskualdatzearen ondoriozko emaitzak, haien gainean egindako atxikipenak eta konturako diru-sarrerak, halakorik balego, eta inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten partaidetzen edo akzioen eskualdatze edo itzultze eragiketak edo harpidetza eskubideen eskualdatze eragiketak.”

Lau.–7. artikulua.

“7. artikulua. 187 eredua aurkezteko moduak.

187 eredua, zeinak honakoak aurkezteko balio baitu: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen aitorpen informatiboa, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpena, akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzearen eta harpidetza eskubideak eskualdatzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez, zuzenean ordenagailuaren bidez irakur daitekeen euskarrian aurkeztu beharko da nahitaez, II. eranskinean ezarritako diseinuen arabera.”

Bost.–II. eranskina.

Urriaren 28ko 339/2014 Foru Aginduaren II. eranskinean zehazten diren erregistroko diseinuak aldatzen dira; haien partez foru agindu honen Eranskinekoak erabiliko dira.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz aplikatzen ahalko da 2016. urteari dagozkion aitorpenetan, zeinak 2017an aurkeztuko baitira..

Nolanahi ere, harpidetza eskubideen eskualdaketa eragiketen ondoriozko beharkizunek 2017tik aurrera hartuko dute indarra, eta aplikatzen ahalko dira, lehenbiziko aldiz, 2017. urteari dagozkion aitorpenetan, zeinak 2018an aurkeztuko baitira.

Iruñean, 2016ko abenduaren 14an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

ERANSKINA

187 EREDUA

Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien diseinu fisiko eta logikoak 187 eredua aurkezteko

a) Euskarri magnetikoen ezaugarriak.

Honako baldintza hauek bete beharko dituzte ordenagailuaren bidez zuenean irakurtzeko euskarriek, inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen aitorpen informatiboa egiteko, eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, Sozietateen gaineko zergaren eta Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpena egiteko, akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzearen eta harpidetza eskubideak itzultzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez:

–Mota: CDR (Compact Disc Recordable) 12 cm-koa.

–Edukiera: 700 MB bitarte.

–ISO/IEC DIS 9660:1999 formatua, Joliet luzapenarekin edo hori gabe.

–Multisaiorik ez.

b) Diseinu logikoak.

Erregistroen azalpena.

Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

1. mota.–Aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

2. mota.–Aitortuaren erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da eta 2. motakoen kasuan, aitorpenean zenbat eragiketa dauden, horrenbeste erregistro izanen dira.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, “Ñ” letrak ASCII 209 (Hex.D1) balioa izanen du eta “Ç” letrak (c larri hautsia) ASCII 199 (Hex.C7) balioa.

Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, ikurrik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

A.–1. erregistro mota

Aitortzailearen erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

‘1’ konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: ‘187’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zergaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IZENA.

Entitatearen izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat emanen da:

‘C’:

Ordenagailuaren bidez zuzenean irakurtzen ahal den euskarri batean aurkezten bada informazioa

‘T’:

Transmisio telematikoa.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau honela banatzen da:

59-67

TELEFONOA: zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

68-107

DEITURAK ETA IZENA: lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, nahitaez hurrenkera horretan.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENA IDENTIFIKATZEKO ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion identifikazio zenbakia adieraziko da.

187 ereduan adierazi beharreko identifikazio zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 187 kodea izanen dira.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.

Aitorpen bat bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121:

AITORPEN OSAGARRIA.

“C” bat jarriko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar baina agertu ez ziren aitortuen erregistroak adieraztea.

122:

ORDEZKO AITORPENA.

“S” bat jarriko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat, datu okerrak edo desegokiak dituena, osorik baliogabetu eta ordeztea. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENA IDENTIFIKATZEKO ZENBAKIA

“ORDEZKO AITORPENA” eremuan “S” idatzi bada, ordezten duen aitorpenari dagokion identifikazio zenbakia idatziko da.

Beste edozein kasutan zeroz beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

ERAGIKETEN KOPURUA, GUZTIRA.

Aitortutako erregistroen guztirako kopurua jarriko da (2 motako erregistro kopurua).

145-159

Zenbakizkoa

ESKURAPENEN ZENBATEKOA, GUZTIRA

Zeinurik eta dezimalik gabe jarriko da inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioak edo partaidetzak eskuratzeko eragiketei dagozkien zenbateko osoa. Zenbatekoak euro-zentimotan adierazi beharko dira.

160-174

Zenbakizkoa

BESTERENTZEEN ZENBATEKOA, GUZTIRA

Zeinurik eta dezimalik gabe jarriko da inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioak edo partaidetzak besterentzeko eragiketei eta sozietate edo entitateen funts berekietako partaidetza ordezkatzen duten baloreetatik datozen harpidetza eskubideen eskualdaketari dagozkien zenbatekoen batura osoa. Zenbatekoak euro-zentimotan adierazi beharko dira.

175-189

Zenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN ZENBATEKOA, GUZTIRA

Zeinurik eta dezimalik gabe jarriko da atxikipenaren eta konturako diru-sarreraren eragiketei dagozkien zenbateko osoa. Zenbatekoak euro-zentimotan adierazi beharko dira.

190-500

---

ZURIUNEAK

(*) Zenbateko guztiak positiboak izanen dira

(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

(*) Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

(*) Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

B.–2. motako erregistroa

Aitortuaren erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘2’.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: ‘187’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

18-26

Alfazenbakizkoa

AITORTUAREN IFZ.

Oro har, aitortuaren IFZ jarriko da, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Bazkidea edo partaidea 14 urtetik beherakoa bada, haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia (aita, ama edo tutorearena) jarriko da eremu honetan.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

36-75

Alfazenbakizkoa

AITORTUAREN DEITURAK ETA IZENA, EDO SOZIETATEAREN IZENA.

Pertsona fisikoa bada, lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe. Bestela, sozietatearen izen edo izendapen osoa jarriko da, anagramarik gabe. Ezin da izen komertzialik jarri.

76-80

Alfazenbakizkoa

PROBINTZIAREN/HERRIALDEAREN KODEA

76-77

PROBINTZIAREN KODEA

Zenbakizko eremua.

Bazkidearen edo partaidearen helbide fiskalari dagokiona adieraziko da. Bazkideak edo partaideak helbide fiskala duen probintziari edo hiri autonomoari dagozkion bi digituak jarriko dira, taula honen arabera:

ALBACETE

02

JAÉN

23

ALACANT

03

LEÓN

24

ALMERÍA

04

LLEIDA

25

ARABA

01

LUGO

27

ASTURIAS

33

MADRIL

28

ÁVILA

05

MÁLAGA

29

BADAJOZ

06

MELILLA

52

BARTZELONA

08

MURTZIA

30

BIZKAIA

48

NAFARROA

31

BURGOS

09

OURENSE

32

CÁCERES

10

PALENTZIA

34

CÁDIZ

11

LAS PALMAS

35

76-80

Alfazenbakizkoa

76-77

KANTABRIA

39

PONTEVEDRA

36

CASTELLÓ

12

ERRIOXA

26

CEUTA

51

SALAMANCA

37

CIUDAD REAL

13

S.C. TENERIFEKOA

38

KORDOBA

14

SEGOVIA

40

CORUÑA

15

SEVILLA

41

CUENCA

16

SORIA

42

GIPUZKOA

20

TARRAGONA

43

GIRONA

17

TERUEL

44

GRANADA

18

TOLEDO

45

GUADALAJARA

19

VALENTZIA

46

HUELVA

21

VALLADOLID

47

HUESCA

22

ZAMORA

49

BALEARRAK

07

ZARAGOZA

50

Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren kasuan 99 idatziko da.

78-80

HERRIALDEAREN KODEA

Eremu alfabetikoa.

Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren kasuan, eremu honetan jarriko dira aitortuaren bizilekuaren herrialdea edo lurraldea adierazten duten bi karaktere alfabetikoak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak azaroaren 24an emandako 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean azaltzen direnarekin bat. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

81

Alfabetikoa

BAZKIDE EDO PARTAIDE MOTA

Bazkide edo partaide mota adieraziko da, balore hauen arabera:

R: Egoiliarrak eta establezimendu iraunkorraren bidez errentak lortzen dituzten ez-egoiliarrak.

N: Establezimendu iraunkorra izan gabe errentak lortzen dituzten ez-egoiliarrak.

E: Nafarroan egoiliar diren pertsona fisikoak eta 35/2006 Legearen 92.3 artikuluan (Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoa eta Sozietateen gaineko, Ez-egoiliarren errentaren gaineko eta Ondarearen gaineko zergei buruzko legeak hein batean aldatzen dituena) aipatzen diren Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak.

I: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergaduna, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren tributazio-araubide berezikoa, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako PFEZren Testu Bateginaren 10.2 artikuluan aipatzen dena.

C: Helbidea atzerrian daukan entitate aitortua, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko 35/2003 Legearen Erregelamenduaren 21. artikuluan aipatzen diren Espainiako inbertsio kolektiboko erakundeen akzioak edo partaidetzak merkaturatzen dituena bere bezeroen izenean.

82

Alfabetikoa

BAZKIDE EDO PARTAIDEAREN IZAERA

Bazkide edo partaidearen izaera adieraziko da, balio hauen arabera:

F: pertsona fisikoa.

J: pertsona juridikoa.

E: errentak eratxikitzeko araubideko entitatea.

83-91

Alfazenbakizkoa

FUNTSAREN EDO SOZIETATEAREN IDENTIFIKAZIOA

Inbertsio kolektiboko erakundearen edo dagokion sozietatearen identifikazio fiskaleko zenbakia jarriko da, Zerga Administrazioak emanda.

Identifikazio fiskaleko zenbakirik gabeko funtsen edo sozietateen kasuan, ZXX kodea jarriko da. XX izanen da inbertsio kolektiboko erakundearen edo sozietatearen eraketa herrialdea edo lurraldea adierazten duten bi karaktere alfabetikoak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak azaroaren 24an emandako 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean azaltzen direnarekin bat.

92-103

Alfazenbakizkoa

ISIN KODEA

Aitortutako eragiketari dagozkion baloreek ISIN kode bat esleiturik badute (Balore Merkatuko Komisio Nazionalaren uztailaren 28ko 1/2010 Arau Teknikoan aipatua), kode hori jarriko da.

Inbertsio kolektiboko erakundeen kasuan, inbertsio kolektiboko erakundearen partaidetzen edo akzioen ISIN kodea jarri beharko da, edo, hala badagokio, haien multzoaren, motaren edo sailaren ISIN kodea.

104

Alfabetikoa

ERAGIKETA MOTA

Eragiketa mota adieraziko da, balio hauen arabera:

A

Eskurapenak, B edo I gakoa behar denean izan ezik.

104

Alfabetikoa

B

Inbertsio kolektiboko erakundeen akzioak edo partaidetzak aldez aurretik eskualdatzean edo itzultzean eskuratu diren zenbatekoak berrinbertitzeko akzioen edo partaidetzen eskurapenak, ez bada konputatu eskuratutako ondare-gehikuntza edo -gutxitzea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 52.1.a) artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat, salbu eta Inbertsio Kolektiboen Erakundeei buruzko 35/2003 Legearen 28.2 artikuluak aipatzen duen jakinarazpena egin badu akzionistak edo partaideak eskualdaketa eskatzeko idazkian.

C

Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen Erregelamenduaren 79. artikuluan aipatzen diren inbertsio funts kotizatuetako partaidetzen besterentzeak (eskualdaketak edo itzulketak) edo SICAV indizeko akzio kotizatuenak.

E

Besterentzeak (eskualdaketak edo itzulketak), C, F, G, H, J, K edo L gakoak jarri behar direnean izan ezik.

F

Besterentzeak (eskualdaketak edo itzultzeak), Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 52.1.a) artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoa aplikatu beharrez, bidezkoa ez denean sortutako ondare-gehikuntza edo -gutxitzea konputatzea, salbu eta Inbertsio Kolektiboen Erakundeei buruzko 35/2003 Legearen 28.2 artikuluak aipatzen duen jakinarazpena egin badu akzionistak edo partaideak eskualdaketa eskatzeko idazkian.

G

“bazkide edo partaide mota” eremuan “C” gakoa adierazia duten eskualdaketa edo itzulketak, atxikipena izan ez dutenak barreneko arau baten edo hitzartutako arau baten indarrez salbuespena aplikatu zaielako, foru agindu honen 5. artikuluan aurreikusitako prozedura bereziaren arabera.

H

“bazkide edo partaide mota” eremuan “C” gakoa adierazi duten eskualdaketa edo itzulketak, atxikipena izan dutenak Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 25.1.f).3. artikuluan aurreikusitako karga-tasa aplikatuz, foru agindu honen bosgarren ataleko 5. artikuluan aurreikusitako prozedura bereziaren arabera.

I

Inbertsio kolektiboko erakundeen akzioak edo partaidetzak aldez aurretik eskualdatzean edo itzultzean eskuratu diren zenbatekoak berrinbertitzeko akzioen edo partaidetzen eskurapenak, ez bada konputatu eskuratutako ondare-gehikuntza edo -gutxitzea, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 52.1.a) artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat, akzionistak edo partaideak eskualdaketa egin duenean Inbertsio Kolektiboen Erakundeei buruzko 35/2003 Legearen 28.2 artikuluak aipatzen duen jakinarazpena eskatzeko idazkian.

J

Besterentzeak (eskualdaketak edo itzultzeak), Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 52.1.a) artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoa aplikatu beharrez, bidezkoa ez denean sortutako ondare-gehikuntza edo -gutxitzea konputatzea, akzionistak edo partaideak egin duenean Inbertsio Kolektiboen Erakundeei buruzko 35/2003 Legearen 28.2 artikuluak aipatzen duen jakinarazpena eskualdaketa eskatzeko idazkian.

K

Inbertsio kolektiboko erakundearen akzio edo partaidetzen besterentzeak (eskualdaketak edo itzulketak), PFEZren Foru Legearen Testu Bateginaren 10.2 artikuluan arautzen den Espainiako lurraldera lekualdatutako langileentzako zerga araubide berezia aplikatu behar zaien zergadunei dagozkienak, noiz eta Espainian lortutako errenta sortzen ez dutenean, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Testu Bateginaren 13.1.i) artikuluan ezarritako arauen arabera (Testu Bategina martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

104

Alfabetikoa

L

Inbertsio kolektiboko erakundearen akzio edo partaidetzen besterentzeak (eskualdaketak edo itzulketak), aurreko K gakokotik desberdinak, PFEZren Foru Legearen Testu Bateginaren 10.2 artikuluan arautzen den Espainiako lurraldera lekualdatutako langileentzako zerga araubide berezia aplikatu behar zaien zergadunei dagozkienak.

M

Sozietate edo entitateen funts berekietako partaidetza ordezkatzen duten baloreetatik datozen harpidetza eskubideen eskualdaketa, salbu N edo O gakoa jarri behar denean

N

Sozietate edo entitateen funts berekietako partaidetza ordezkatzen duten baloreetatik datozen harpidetza eskubideen eskualdaketa, PFEZren Foru Legearen Testu Bateginaren 10.2 artikuluan arautzen den Espainiako lurraldera lekualdatutako langileentzako zerga araubide berezia aplikatu behar zaien zergadunei dagozkienak, noiz eta Espainian lortutako errenta sortzen ez dutenean, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Testu Bateginaren 13.1.i) artikuluan ezarritako arauen arabera (Testu Bategina martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

O

Sozietate edo entitateen funts berekietako partaidetza ordezkatzen duten baloreetatik datozen harpidetza eskubideen eskualdaketa, aurreko N gakokotik desberdinak, PFEZren Foru Legearen Testu Bateginaren 10.2 artikuluan arautzen den Espainiako lurraldera lekualdatutako langileentzako zerga araubide berezia aplikatu behar zaien zergadunei dagozkienak

105-112

Zenbakizkoa

ERAGIKETAREN DATA.

Eragiketa motaren arabera, partaidetzaren besterentze edo eskuratze data jarriko da, edo harpidetza eskubideen eskualdatze data.

Eremu hau hirutan banatzen da:

105-108

Urtea

109-110

Hilabetea

111-112

Eguna

113-128

Zenbakizkoa

ESKURATUTAKO EDO BESTERENDUTAKO AKZIO EDO PARTAIDETZEN KOPURUA/ ESKUALDATUTAKO HARPIDETZA ESKUBIDEEN KOPURUA

Eragiketa motaren arabera, eskuratutako edo besterendutako akzio edo partaidetzen kopurua jarriko da, edo aitortuak eskualdatutako harpidetza eskubideen kopurua.

Eremu hau bitan banatzen da:

113-122

Zenbakizkoa. Osoko zatia: akzioen edo partaidetzen edo eskubideen kopuruaren osoko zatia jarriko da (ez badu, zeroak jarri)

123-128

Zenbakizkoa. Zati dezimala: akzioen edo partaidetzen edo eskubideen kopuruaren zati dezimala jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

129-141

Zenbakizkoa

BESTERENTZEAREN EDO ESKURATZEAREN ZENBATEKOA

Eragiketa motaren arabera, jarriko da, zeinurik eta dezimalik gabe, bazkideari edo partaideari dagozkion akzio edo partaidetzak eskuratu edo besterentzearen zenbatekoa, edo aitortuari dagozkion harpidetza eskubideen eskualdaketarengatik lortutako zenbatekoa.

Zenbatekoak euro-zentimotan adieraziko dira; hortaz, ez dute dezimalik ekarriko.

142

Alfabetikoa

ESKURATZEAREN EDO BESTERENTZEAREN JATORRIAREN EDO ETORKIAREN GAKOA

Eremu honetan jarriko da akzioak edo partaidetzak eskuratu edo besterentzearen jatorria edo etorkia, edo harpidetza eskubideen eskualdaketarena, ondoko gako hauen arabera:

D

Ondasun komunitatearen desegitea edo erkideen bereizketa

C

Gauza komunaren banaketa

G

Irabazpidezko sozietatea desegitea edo ezkontzako araubide ekonomikoa suntsitzea

M

Irabazizkoa heriotzagatik

I

Irabazizkoa “inter vivos”

F

24/1996 Foru Legearen X. tituluko XI. kapituluko araubide bereziari atxikitako funtsen edo sozietateen fusioa. Gako honetan ez dira sartuko partaidetzen itzulketak fusionatzeko prozesuan partaideak bereizteko duen eskubidea baliatzearen ondorioz.

142

Alfabetikoa

E

Atxikipenari edo konturako diru-sarrerari lotu gabeko ondare- edo errenta-gehikuntza, betiere aurreko gakoetan berariaz sartu ezin diren eragiketak badira

O

Beste kasu batzuk. Gako honetan sartuko dira aurreko gakoetan sartu ez diren harpidetza, erosketa, eskualdaketa eta itzulketa kasu arruntak, bai eta harpidetza eskubideen eskualdaketak ere.

143

Alfabetikoa

Ondare gehikuntza murriztuak (PFEZFLTB 7. Xedapen Iragankorra)

Ondare gehikuntza konputatzeko, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia) zazpigarren xedapen iragankorrean ezarria aplikatu bada, honela beteko da eremu hori:

A. “A” gakoa adieraziko da, ondare gehikuntza zazpigarren xedapen iragankorrean ezarria aplikatuta zehaztu bada.

B. “B” gakoa adieraziko da, ondare gehikuntza zazpigarren xedapen iragankorrean ezarria aplikatu gabe zehaztu bada.

Beste edozein kasutan eremu hau zuriz beteko da.

144-151

Zenbakizkoa

ESKURATZE DATA

“ONDARE GEHIKUNTZA MURRIZTUAK (PFEZFLTB 7. Xedapen Iragankorra)” eremuak A gakoa hartzen duenean, eskualdatutako akzio edo partaidetzen eskuratze eguna jarriko da.

Eremu hau hirutan banatzen da:

144-147

Zenbakizkoa

Urtea

148-149

Zenbakizkoa

Hilabetea

150-151

Zenbakizkoa

Eguna

152-156

---

ZURIUNEAK

157-170

Alfazenbakizkoa

ERAGIKETAREN EMAITZA

“ERAGIKETA MOTA” izeneko eremuak “E”, “C”, “G” edo “H” balioa hartzen duenean bakarrik. Bazkidearen edo partaidearen partaidetza edo akzioa besterentzeko eragiketaren ondorioz izandako ondare gehikuntza edo murrizketaren zenbatekoa adieraziko da, dagokion zeinua erantsita.

Eremu hau bitan banatzen da:

157

Alfabetikoa

IKURRA:

Partaidetza besterentzeko eragiketaren ondorioz ondare murrizketa gertatzen bada, eremu horretan “N” adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu horren edukia zuriune bat izanen da.

158-170

Zenbakizkoa

ZENBATEKOA:

Zenbatekoak euro-zentimotan adieraziko dira; hortaz, ez dute dezimalik ekarriko.

171-174

Zenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN PORTZENTAJEA

“ERAGIKETA MOTA” eremuak “E”, “L” edo “M” balioa hartzen duenean soilik

Eremu hau bitan banatzen da:

171-172

Osoko zatia: Portzentajearen osoko zatia jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

173-174

Zati dezimala: Portzentajearen zati dezimala jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

175-187

Zenbakizkoa

ATXIKIPENAREN ETA KONTURAKO SARRERAREN ZENBATEKOA

“ERAGIKETA MOTA” eremuak “E”, “L” edo “M” balioa hartzen duenean soilik

Akzioak edo partaidetzak edo aitortuari dagozkion harpidetza eskubideak besterentzeko eragiketan egindako atxikipenaren eta konturako sarreraren zenbatekoa.

188

Alfabetikoa

EMAITZA MOTA

Gako hauetakoren bat adieraziko da:

O: Eragiketa mota eremuan “E” kodea adierazten denean eta partaideak jakinarazi dionean atxikipena edo konturako diru-sarrera egin behar duen erakundeari Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Erregelamenduaren 80.2 artikuluko inguruabarrak biltzen direla (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia), baita Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Erregelamenduaren 13.3 artikulukoak ere (uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Gako hau erabili behar da jakinarazpen hori egin den bakoitzean, baita atxikipenaren oinarririk ez dagoenean ere.

R: “R” gakoa erabiliko da aurreko ataleko kasua gertatzen ez denean.

189-201

Zenbakizkoa

ESKURAPEN BALIOA

“ONDARE GEHIKUNTZA MURRIZTUAK (PFEZFLTB 7. Xedapen Iragankorra)” eremuak A gakoa hartzen duenean, eskualdatutako akzio edo partaidetzen eskuratze balioa jarriko da.

Zenbatekoak euro-zentimotan adieraziko dira; hortaz, ez dute dezimalik ekarriko.

202-214

Zenbakizkoa

2006KO ONDAREAREN GAINEKO ZERGARAKO BALIOA

“ONDARE GEHIKUNTZA MURRIZTUAK (PFEZFLTB 7. Xedapen Iragankorra)” eremuak A gakoa hartzen duenean, eskualdatutako akzio edo partaidetzen balioa jarriko da, 2006ko Ondarearen gaineko Zergaren ondorioetarako.

Zenbatekoak euro-zentimotan adieraziko dira; hortaz, ez dute dezimalik ekarriko.

215-227

Zenbakizkoa

APLIKATUTAKO MURRIZTAPENA (PFEZFLTB 7. Xedapen Iragankorra)

“ONDARE GEHIKUNTZA MURRIZTUAK (PFEZFLTB 7. Xedapen Iragankorra)” eremuak A gakoa hartzen duenean, ondare gehikuntzaren gainean aplikatutako murriztapenaren zenbatekoa jarriko da, Pertsona fisikoen errentaren gaineko Foru Legearen Testu Bategineko zazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen baita.

Zenbatekoak euro-zentimotan adieraziko dira; hortaz, ez dute dezimalik ekarriko.

228-500

---

ZURIUNEAK

(*) Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

(*) Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

(*) Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

Iragarkiaren kodea: F1614239