249. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

151/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren azaroaren 25eko 81/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, “Errenta-egozpenaren araubideko entitateek aurkeztu beharreko urteko informazio-aitorpena” izeneko 184 eredua onetsi zen.

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren azaroaren 25eko 81/2015 Foru Aginduaren bidez, errenta-egozpenaren araubideko entitateek urtean aurkeztu beharreko informazio-aitorpenaren 184 eredu berria onetsi zen, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztu beharreko 184 ereduko aitorpenei aplikatzekoa, hain zuzen ere.

Entitate horietako bazkide, kide edo partaideen PFEZaren autolikidazioa behar bezala betetzeko informazioa hobetzea helburu, bai eta administrazioen arteko informazio trukea errazteko ere, komenigarritzat jotzen da Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) 30.2 artikuluan ezarritako kopurua sartzea banandutako gastu kengarrietan, errenta-egozpenaren araubideko entitateek garatzen dituzten enpresa edo lanbide jardueren etekin garbia kalkulatzeko, haiei zuzeneko zenbatespenaren araubideko modalitate erraztua aplikaturik.

Bestetik, eremu berri bat sortzen da, informatu ahal izateko entitateak epekako edo prezio geroratutako eragiketen denbora-egozpenaren irizpidea, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitakoa, aplikatu ote dien enpresa edo lanbide jardueren ondoriozko errentei edo, zein den kasua, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 6. artikuluan kobrantza eta ordainketentzat aurreikusitako irizpidea.

Azkenik, eremu berriak sartzen dira bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen eta partaidearen erregistroko 2. motako erregistroan, bazkidearen informazioa sartzeko kapital higiezinaren etekinek (errenta-egozpenaren araubideko entitatearen bitartez jasoak) emandako ondasun higiezinei buruz.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko 88.4 artikuluak eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 62 bis.4 artikuluak adierazten dute Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak izanen duela eskumena ezartzeko zer eredu, epe, toki eta modua duten errenta-egozpenaren araubideko entitateek urteko informazio-aitorpena aurkezteko, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako eskumen irizpideen arabera.

Horrenbestez, arestian ezarritakoaren ondorioz eta Tributuari buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluak emandako ahalmen orokorra erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–“Errenta-egozpenaren araubideko entitateek aurkeztu beharreko urteko informazio-aitorpena” izeneko 184 eredua onesten duen Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren azaroaren 25eko 81/2015 Foru Aginduaren aldaketa.

Aldaketa hauek egiten dira azaroaren 25eko 81/2015 Foru Aginduan:

Bat.–I. eranskina.

Azaroaren 25eko 81/2015 Foru Aginduaren I. eranskinean agertzen den 184 ereduaren inprimakiaren ordez, inprimakien sorgailuan unean-unean prest dagoena erabiliko da, horretarako gaituko baita hura Nafarroako Zerga Ogasunaren web-orrian, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.

Bi.–II. eranskina.

1. “ERRENTA EGOZGARRIA/ETEKIN EGOZGARRI GARBIA” izeneko eremua, entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 177-190 idazguneak hartzen dituena, aldatzen da, eta testu hau izanen du:

177-190

Alfazenbakizkoa

ERRENTA EGOZGARRIA / ETEKIN EGOZGARRI GARBIA / ALDEZ AURREKO ETEKIN EGOZGARRI GARBIA.

–“Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “A” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 78 eta 79 idazguneak) “01”, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Espainian lortutako kapital higigarriaren etekinengatik egozgarria den errentaren zenbatekoa.

177-190

Alfazenbakizkoa

–“Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “A” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 78 eta 79 idazguneak) “02”, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Herrialde berean lortutako kapital higigarriaren etekinengatik egozgarria den errentaren zenbatekoa.

–“Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “C” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 78 eta 79 idazguneak) “01”, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Espainian lortutako kapital higiezinaren etekinengatik egozgarria den errentaren zenbatekoa.

–“Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “C” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 78 eta 79 idazguneak) “02”, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Herrialde berean lortutako kapital higiezinaren etekinengatik egozgarria den errentaren zenbatekoa.

–“Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “D” adierazi bada, “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 78 eta 79 idazguneak) “01” eta “Etekinak zehazteko araubidea” izeneko eremuan, erregistro bereko 82 idazgunean “2” adierazten ez denean, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Espainian lortutako diru-sarrera osoen eta zergaren ondorioetarako kengarri diren gastuen arteko aldea. Etekina zenbatespen objektiboko araubidean zehazten duten enpresa edo lanbide jarduerak izanez gero, jarduerak epe horretan emandako etekin garbiaren zenbatekoa adieraziko da eremu honetan.

–“Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “D” adierazi bada, “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 78 eta 79 idazguneak) “01”, eta “Etekinak zehazteko araubidea” izeneko eremuan, erregistro bereko 82 idazgunean “2” adierazten denean, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Espainian lortutako diru-sarrera osoen eta zergaren ondorioetarako kengarri diren gastuen arteko aldea (aldez aurreko etekin egozgarri garbia)

–“Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “D” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 78 eta 79 idazguneak) “02”, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Herrialde berean lortutako diru-sarrera osoen eta zergaren ondorioetarako kengarri diren gastuen arteko aldea.

–“Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “E” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Inbertsio kolektiboko erakundeen partaidetza edo akzioen ondoriozko errenta kontabilizatuak edo kontabilizatu beharrekoak, hain zuzen, sozietateen gaineko zergaren subjektu pasibo eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadun diren entitateko kideei egozten ahal zaizkienak.

–“Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “H” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Entitateak ekitaldian lortutako errentaren zenbatekoa, entitateko kideei egozten ahal zaiena.

177

ZEINUA. Errenta egozgarriaren edo etekin egozgarri garbiaren zenbatekoa negatiboa denean beteko da eremu hau. Horrelako kasuetan, “N” adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu horren edukia zuriune bat izanen da.

178-190

ZENBATEKOA. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Errenta egozgarriaren edo etekin egozgarri garbiaren zenbatekoa adieraziko da, zeinurik eta koma hamartarrik gabe.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

178-188. ZENBATEKOAREN OSOKO ZATIA. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

189-190. ZENBATEKOAREN ZATI HAMARTARRA. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

2. “GASTUEN XEHETASUNA” izeneko eremuak, entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 266 - 313 idazguneak hartzen dituenak, testu hau izanen du:

266-313

Zenbakizkoa

GASTUEN XEHETASUNA

“GAKOA” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “D” adierazi bada eta “AZPIGAKOA” eremuan (erregistro bereko 78 eta 79 idazguneak) “01” edo “02”, eta etekina zehazteko araubidea zenbatespen objektiboa ez denean, Espainian edo atzerrian enpresa edo lanbide jarduerengatik lortutako etekinetatik zerga arloan kengarriak diren gastuen zenbatekoa adieraziko da honako atal hauetan, zer nolakoak diren:

266-277

LANGILEEN GASTUAK

Lansari eta soldaten, enpresaren kargurako gizarte segurantzaren eta bestelako langileen gastuen zenbatekoa adieraziko da atal honetan.

278-289

ONDASUN ETA ZERBITZUAK HIRUGARRENEI ESKURATZEA

Ustiapen-kontsumoak, errentamenduak eta kanonak, konponketak eta kontserbazioa, profesional independenteen zerbitzuak eta kanpoko zerbitzuen bestelako gastuak egiteagatik ordaindutako zenbatekoa adieraziko da atal honetan.

290-301

ZERGA ONDORIOETARAKO KENGARRI DIREN TRIBUTUAK ETA FINANTZA-GASTUAK

Zerga ondorioetarako kengarri diren tributu eta finantza-gastuen zenbatekoa adieraziko da.

302-313

ZERGA ONDORIOETARAKO KENGARRI DIREN BESTELAKO GASTUAK

Hondatzearen ondoriozko galeren eta amortizaziorako zuzkiduren zenbateko kengarria adieraziko da, bai eta zerga ondorioetarako kengarri diren eta aurreko hiru ataletan sartzen ez diren bestelako gastuena ere.

‘GAKOA” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “D” adierazi bada eta “AZPIGAKOA” eremuan (erregistro bereko 78 eta 79 idazguneak) “01” edo “02”, eta etekina zehazteko araubidea zuzeneko zenbatespen erraztua bada, ez da eremu honetan sartuko %5aren zenbatekoa, PFEZaren Erregelamenduaren (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) 30.2 artikuluan aipatzen dena.

3. Beste eremu bat eransten zaie entitatearen erregistroko 2. erregistro motako diseinu fisikoei eta logikoei. Hona haien edukia:

314

Alfabetikoa

KOBRANTZA ETA ORDAINKETEN IRIZPIDEA

“X” adieraziko da entitateak ekitaldian garaturiko enpresa edo lanbide jardueren ondoriozko errentei aplikatu badie Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 35.1 artikuluan aurreikusitako denbora-egozpenaren irizpidea edo, zein den kasua, PFEZaren Erregelamenduaren (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia) 6.2 artikuluan kobrantza eta ordainketentzat aurreikusitako irizpidea.

Gainerako kasuetan, bete gabe utziko da.

4. Entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 314-500 idazguneak, “ZURIUNEAK”, 315-500 idazguneetara, “ZURIUNEAK”, pasatzen dira.

315-500

ZURIUNEAK.

5. “ZENBATEKOA(ETEKINA/ ATXIKIPENA/ KENKARIA” izeneko eremuak, bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen eta partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 96 - 108 idazguneak hartzen dituenak, testu hau izanen du:

96-108

Alfazenbakizkoa

ZENBATEKOA. (ETEKINA/ ATXIKIPENA/ KENKARIA).

–“Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “A” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Errenta-egozpenaren araubideko entitateko kideari kapital higigarriaren etekin gisa egozten ahal zaion errentaren zenbatekoa (diru-sarrerak ken gastu kengarriak; bestela, “Zenbatespen objektiboa” araubidearen kasuan, etekin garbiaren zenbatekoa).

–“Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “C” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Errenta-egozpenaren araubideko entitateko kideari kapital higiezinaren etekin gisa egozten ahal zaion errentaren zenbatekoa (diru-sarrerak ken gastu kengarriak; bestela, “Zenbatespen objektiboa” araubidearen kasuan, etekin garbiaren zenbatekoa).

96-108

Alfazenbakizkoa

–“Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “D” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Errenta-egozpenaren araubideko entitateko kideari enpresa edo lanbide jardueren etekin gisa egozten ahal zaion errentaren zenbatekoa (diru-sarrerak ken gastu kengarriak; bestela, “Zenbatespen objektiboa” araubidearen kasuan, etekin garbiaren zenbatekoa). Zenbatespen objektiboko araubidean zehazten diren etekinen kasuan, jardueraren etekin garbitik entitateko kideari egozten ahal zaion zatia adieraziko da.

Aurrekoa gorabehera, “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “D” adierazi bada, “Azpigakoa” eremuan (erregistro bereko 78 eta 79 idazguneak) “01” edo “02”, eta “Etekinak zehazteko araubidea” izeneko eremuan (erregistro bereko 82 idazgunea) “2”, etekin positibo garbiaren zenbatekoa adieraziko da eremu honetan, “PFEZaren Erregelamenduaren 30.2 artikuluko kenkaria” izeneko eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen eta partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 160 - 171 idazguneak) adierazitako %5 kenduta.

–“Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “E” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Inbertsio kolektiboko erakundeetan parte hartzetik datorren errenta kontabilizatu gisa entitateko kideari egozten ahal zaion errentaren zenbatekoa, kontuan hartuz errenta hori bakar-bakarrik Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasibo diren kideei edo Establezimendu iraunkorra duten Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadun diren kideei egozten ahal zaiela.

–“Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “F” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 94 eta 95 idazguneak) “01” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Errenta-egozpenaren araubideko entitateko kideari egozten ahal zaizkion ondare-gehikuntza garbien zenbatekoa, errenta horiek ondare-elementuen eskualdaketetatik etorri ez badira, 03 azpigakoan aitortu beharrekoak salbu.

–“Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “F” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 94 eta 95 idazguneak) “02” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Errenta-egozpenaren araubideko entitateko kideari egozten ahal zaizkion ondare-gutxitze garbien zenbatekoa, gutxitze horiek ondare-elementuen eskualdaketetatik etorri ez badira.

–“Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “F” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 94 eta 95 idazguneak) “03” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Errenta-egozpenaren araubideko entitateko kideari egozten ahal zaizkion ondare-gehikuntzen zenbatekoa, gehikuntza horiek ohiko etxebizitza zaharberritzeko diru-laguntzetatik etorri badira.

–“Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “G” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 94 eta 95 idazguneak) “01” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Errenta-egozpenaren araubideko entitateko kideari egozten ahal zaizkion ondare-gehikuntza garbien zenbatekoa, gehikuntza horiek ondare-elementuen eskualdaketetatik etorri badira.

–“Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “G” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 94 eta 95 idazguneak) “02” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Errenta-egozpenaren araubideko entitateko kideari egozten ahal zaizkion ondare-gutxitze garbien zenbatekoa, gutxitze horiek ondare-elementuen eskualdaketetatik etorri badira.

–“Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “I” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Bazkideari, jaraunsleari, erkideari edo partaideari egozten ahal zaizkion kenkarien zenbatekoak edo oinarriak.

96-108

Alfazenbakizkoa

–“Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “J” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Bazkideari, jaraunsleari, erkideari edo partaideari egozten ahal zaizkion kenkarien zenbatekoak edo oinarriak.

–“Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “K” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

Entitateko kideari egozten ahal zaizkion konturako atxikipenen eta diru-sarreren zenbatekoa.

Eremu hau bitan banatzen da:

96

ZEINUA. Etekina negatiboa denean beteko da eremu hau. Horrelako kasuetan, “N” adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia zuriune bat izanen da.

97-108

ZENBATEKOA. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Etekinen, oinarrien edo kenkarien zenbatekoa eta konturako atxikipenen eta diru-sarreren zenbatekoa adieraziko da, zeinurik eta koma hamartarrik gabe.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

97-106. ZENBATEKOAREN OSOKO ZATIA. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

107-108. ZENBATEKOAREN ZATI HAMARTARRA. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Gainerako kasuetan, eremu hau hutsik utziko da.

6. Eremu berri bat, “PFEZ ERREGELAMENDUAREN 30.2 ARTIKULUKO KENKARIA” izenekoa, erantsi da; bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 160 - 171 idazguneak hartzen ditu eta hauxe du edukia:

160-171

Zenbakizkoa

PFEZ ERREGELAMENDUAREN 30.2 ARTIKULUKO KENKARIA

“GAKOA” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “D” adierazten bada eta etekina zehazteko araubidea zuzeneko zenbatespen erraztua bada (2. erregistro motako 82 idazgunea), PFEZaren Erregelamenduaren 30.2 artikuluak aipatzen duen %5eko portzentajea entitateak kenkari honen aurretik duen etekin positibo garbiaren zenbatekoari aplikatzearen ondoriozko emaitza adieraziko da eremu honetan eta, emaitza hori entitateko parte-hartze portzentajearekin biderkatuko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

160-169

OSOKO ZATIA. Kenkariaren zenbatekoaren osoko zatia adieraziko da. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

170-171

ZATI HAMARTARRA. Kenkariaren zenbatekoaren zati hamartarra adieraziko da. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

7. Eremu berri bat, “HIGIEZINAREN IZAERA” izenekoa, erantsi da; bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 172 idazgunea hartzen du eta hauxe du edukia:

172

Zenbakizkoa

HIGIEZINAREN IZAERA

“GAKOA” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “C” adierazi bada, hurrengo gakoen artean etekina sortu duen higiezinari dagokiona jarriko da:

1. Hiri-lurreko higiezina

2. Landa-lurreko higiezina

8. Eremu berri bat, “HIGIEZINAREN KOKALEKUA” izenekoa, erantsi da; bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 173 idazgunea hartzen du eta hauxe du edukia:

173

Zenbakizkoa

HIGIEZINAREN KOKALEKUA

“GAKOA” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “C” adierazi bada, hurrengo gakoen artean etekina sortu duen higiezinari dagokiona jarriko da:

1. Katastroko erreferentzia duen higiezina, Espainiako edozein tokitan kokatua, EAEn eta Nafarroan izan ezik

2. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako higiezina.

3. Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako higiezina.

4. Aurreko kokalekuetako edozeinetan dagoen higiezina, baina katastroko erreferentziarik gabe.

5. Atzerrian kokatutako higiezina.

9. Eremu berri bat, “KATASTROKO ERREFERENTZIA” izenekoa, erantsi da; bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 174 - 193 idazguneak hartzen ditu eta hauxe du edukia:

174-193

Alfazenbakizkoa

KATASTROKO ERREFERENTZIA

“GAKOA” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “C” adierazi bada, eta “HIGIEZINAREN KOKALEKUA” izeneko eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 173 idazgunea) “1”, “2” edo “3” adierazi bada, kapital higiezinaren etekinak ematen dituen higiezinaren katastroko erreferentzia adieraziko da eremu honetan.

10. Eremu berri bat, “AITORTUAREN GAKOA” izenekoa, erantsi da; bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 194 idazgunea hartzen du eta hauxe du edukia:

194

Alfabetikoa

AITORTUAREN GAKOA

“HIGIEZINAREN KOKALEKUA” izeneko eremuak (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 173 idazgunea) edukia badu, bazkideari, jaraunsleari, erkideari edo partaideari dagokion higiezinaren titulartasunari buruzko gakoa adieraziko da:

N Jabe soila

T Titularra

U Gozamenduna

O Beste eskubide errealen bat

11. Eremu berri bat, “HIGIEZINAREN TITULARTASUNAREN PORTZENTAJEA” izenekoa, erantsi da; bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 195 - 199 idazguneak hartzen ditu eta hauxe du edukia:

195-199

Zenbakizkoa

HIGIEZINAREN TITULARTASUNAREN PORTZENTAJEA

“GAKOA” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “C” adierazi bada, bazkideak, jaraunsleak, erkideak edo partaideak higiezinean duen titulartasunaren edo erabilera eskubide errealen portzentajea adieraziko da:

Bi eremutan banatuta dago:

195-197

OSOKO ZATIA. Portzentajearen osoko zatia adieraziko da. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

198-199

ZATI HAMARTARRA. Portzentajearen zati hamartarra adieraziko da. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

12. Bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako “ZURIUNEAK” izeneko 160-500 idazguneak 200-500 idazguneak izatera pasatuko dira.

200-500

ZURIUNEAK.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz aplikatzen ahalko da 2016. urteari dagozkion 184 ereduko aitorpenetan, zeinak 2017an aurkeztuko baitira.

Iruñean, 2016ko abenduaren 14an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1614234