248. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

2017ko tasak, karga-tasak eta prezio publikoak

Irañetako Udalak, 2016ko abenduaren 5ean, ondoko akordioa hartu du ohiko bilkuran, eta jakinarazten da orok jakin dezan:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, 2017rako aho batez onartzen da:

Lehenbizikoa.

1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuziorako %0,26ko karga-tasa eta landa-lurren ondasunen gaineko kontribuziorako, berriz, %0,60koa ezartzea.

2.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluaren taulako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira, egiazko gorakadaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8 izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,00ko karga-tasa ezartzea.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: gutxieneko indizea aplikatzea, 1,2.

5.–Tasak:

5.1. Ura.

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa: 40 m³ edo gutxiago seihilekoan. Kuota txikiena: 13 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa: 0,37 euro/m³ 40 m³-tik aitzina.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,43 euro/m³.

5.1.3. Mantentze lanetako kanona: 3,6 euro, gehi BEZa.

5.1.4. Hornidurako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 200 euro.

5.1.5. Hornidurako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 300 euro.

5.1.6. Kontagailua eta instalazioa.

–65 euro 1/2 hazbete.

–90 euro 3/4 hazbete.

–170 euro 1 hazbete.

5.2. Epaitzak.

5.2.1. Etxerako egurraren lote batengatik, kanona 50 euro izanen da 2017an. Epaitza eskuratzeko epea urtebete da.

5.2.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak albienteek kubikatuko dituzte. Horiek eskuratzeko epea bi urte da.

5.3. Auzolanak: urtean lau auzolan (60 euro bakoitzeko).

6.–Basokoetxea bordako tarifak.

–2 euro erroldatua.

–2,5 euro erroldatu gabea.

7.–Frontoiko tarifak.

–2 euro 45 minutu/fitxa.

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako.

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga urrian igorriko da.

Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekoetan kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

Epaitza uztailean onetsiko da.

Hirugarrena.–Gainerako tasak eta prezio publikoak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Laugarrena.–Erabaki honek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta oharazten da erabaki horren aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari jarraikiz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Uharte Arakilen, 2016ko abenduaren 7an.–Alkate udalburua, Juan Ángel Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1613897