248. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Akats zuzenketa, Zizur Txikiko eremuko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako hirigintza araudian

2016ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 5ean, argitaratu zen Zizur Txikiko eremuko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako hirigintza araudia.

Honen bitartez araudi horretan egindako akatsa zuzentzen da, ez baitu Osoko Bilkurak 2001eko maiatzaren 10ean erabakitako aldaketa jasotzen, eta, beraz, araudi horretako 20. orrialdean (118 orrialde ditu) “5.4.1. epigrafea. D-0 jarduketa unitatea”.

Honako hau dioen tokian:

–“Banaz bertzeko aprobetxamendua: 0,80 m²/m² erabilera bereizgarrikoak”.

Honakoa behar du:

–“Banaz bertzeko aprobetxamendua: 1,15 m² homogeneizatu/m² lurzati gordinekoak”.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Gazolatzen, 2016ko azaroaren 24an. Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1613421