248. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AGOITZ

Deialdia, administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartuen behin-behineko zerrendaren hasierako onespena

Deialdiko oinarriek diote eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko buruak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko duela, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko duela (4.1 oinarria). Beraz, proposamenak aurkezteko epea bukaturik, eta deialdiko 4.1 oinarriak dioenarekin bat, izangai bakarra aurkeztu denez, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen baitute, behin-behineko zerrenda hau argitaratzen denetik aitzina, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik baldin bada, horiek zuzendu ahal izateko.

Ondorioz, deialdiaren 4. oinarrian xedatuarekin bat, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea,

EBATZI DUT:

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian, I. eranskinean agertzen baita.

2. Deialdiko 4.2 oinarrian ezarriari jarraikiz, hamar egun balioduneko epea izanen da, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Udalaren web orrian eta iragarki oholean argitara dadin agintzea.

Agoitzen, 2016ko abenduaren 12an.–Mankomunitateko burua, María Isabel Cañada Zorrilla.

I. ERANSKINA

Onartuak:

LEOZ IRIBARREN, RAQUEL

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1613353