248. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2016ko abenduaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Idazkaritzan (San Salbatore kalea, 11-behea; Tafalla) egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik izan ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Tafallan, 2016ko abenduaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1614436