248. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, 2017an indarra hartuko dutenak, Ekipamendu soziokulturalak (gizarte etxeak eta gazteendako udal aterpetxea) erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2016ko urriaren 3an egin osoko bilkura arruntean, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Ekipamendu soziokulturalak (gizarte etxeak eta gazteendako udal aterpetxea) erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, 2017ko urtarrilaren 1ean indarra har zezan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2016ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 21ean, baita Udalaren ediktu oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluan dauden aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketak argitaratzen dira, ondotik ematen den eranskinean ezartzen den bezala.

Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten ezen honako aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2016ko abenduaren 9an.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, José Ángel Andrés Gutiérrez.

ERANSKINA

4. artikulua. Subjektu pasiboak:

–2. puntuko b) atala aldatzea, honela geldi dadin:

b) Familia gurasobakarra, aitak edo amak eta seme-alabek osatua, aurreko paragrafoan zehaztutako baldintzak betetzen badituzte.

–6 eta 7, 8 eta 9. puntuak gehitzea, testu honekin:

6. Ordenantza honen ondorioetarako, iraupen luzeko langabeak dira lanik gabe daudenak eta langabe gisa inskribaturik etenik gabe gutxienez ere bi urte egin dituztela erakusten duen txostenaren bidez frogatzen dutenak. Txostena Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emanen du (SEPE).

7. Ordenantza honen ondorioetarako, desgaitasun/minusbaliotasun gradua duten pentsiodunak dira hori hala dela frogatzen dutenak, dagokion administrazioak emandako desgaitasun edo minusbaliotasun ziurtagiriaren bitartez.

8. Ordenantza honen ondorioetarako, gizarteratze errentaren edo errenta bermatuaren hobariak jaso ahal izateko, gizarteratzeko errenta edo errenta bermatua jasotzen duela frogatzen duen ziurtagiria, dagokion administrazioak luzatua, aurkeztu beharko du.

9. Ordenantza honen ondorioetarako, Europako gazte txartelaren hobariak jaso ahal izateko, txartel hori baduela frogatu beharko du.

–8 artikuluari (Salbuespenak) idazketa berria ematea, testu honekin geldi dadin:

8. artikulua. Sustapen eta Partaidetzako C Programako tarifetarako.

Pentsiodun bat laguntzen duena, baldin eta lagunduak edozein gradutako desgaitasun/minusbaliotasuna, erabateko ezintasuna, baliaezintasun handia, iraunkor eta osoa badauka.

10. artikulua. Sustapen eta Partaidetzako C Programako tarifetan atal hauek aldatuko dira:

–c) atalak idazketa hau izanen du: “%75eko hobaria, Gizarteratzeko Errentaz edo Errenta Bermatuaz baliatzen diren jendeendako, baldintza hori betetzen dutela behar bezala egiaztatzen badute.”

–d) atalak idazketa hau izanen du:

  • “Hobari bat, norberaren egoeragatik, behar bezala egiaztatzen bada, honelaxe:
  • d.1. Haurrak (13 urte artekoak, horiek barne), %10eko hobaria.
  • d.2. Europako gazte txartela, %10eko hobaria.
  • d.3. Pentsiodunak, %33tik 54ra bitarteko desgaitasun/minusbaliotasun maila dutenak (4.3 artikulua): %20ko hobaria.
  • d.4. Pentsiodunak, %55etik 64ra bitarteko desgaitasun/minusbaliotasun maila dutenak: %40ko hobaria.
  • d.5. Pentsiodunak, %65etik goitiko desgaitasun/minusbaliotasun maila dutenak: %50eko hobaria.
  • d.6. Pentsiodunak, erabateko ezintasuna, baliaezintasun handia, iraunkor eta osoa dutenak. Azken kasu honetan, gainera, langabezian daudela frogatu beharko dute: %50eko hobaria.
  • d.7. Pentsiodun erretiratua, alarguna eta/edo 65 urtetik goitikoa: %40ko hobaria.

–e) atalean, azken paragrafoa sartzea, testu hau duena:

Hala ere, haiei metatzen ahal zaizkie, langabezian egoteagatik daudenak (10.1.f eta 10.1.g puntuak), eta aplikatuko dira baldin eta tramitazioa batera egiten bada tramite bakarrarekin, hau da, egun eta une berean.

–i) atal berria sartzea, testu hau duena:

Babes zibileko udal batasuneko jarduneko boluntarioek, betiere egoera hori agiri bidez egiaztatzen badute, honako murrizketa hauek izanen dituzte zenbateko osoan: %20, gutxienez 2 urte eman badituzte zerbitzuan; %40, gutxienez 4 urte eman badituzte zerbitzuan; %60, gutxienez 5 urte eman badituzte zerbitzuan; eta %100, 10 urte edo gehiago eman badituzte zerbitzuan.

Iragarkiaren kodea: L1613933